Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2008ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5422

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2008ko ekainaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko probak arautzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Euskal Autonomia Erkidegoko teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko probak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Agindua 2008ko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 133. zenbakian, eta bertan lehen aipatutakoen moduko akatsak antzeman direnez, ondoren egiten da dagokien zuzenketa:

Xedapen Iragankorrean, 18505. orrialdean, honakoa dioenean:

«Hasitako prozesua buka dezaten, proba libreak egiteko prestakuntza-zikloren batean aurreko urteetan matrikulatutakoen artean, moduluren bat gutxienez gainditu dutenek aukera izango dute 2008an eta 2009an deituko diren probetan aurkezteko, 2. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak bete behar izan gabe.»

Honako hau esan behar du:

«Hasitako prozesua buka dezaten, proba libreak egiteko prestakuntza-zikloren batean aurreko urteetan matrikulatutakoen artean, moduluren bat gutxienez gainditu dutenek aukera izango dute 2008an eta 2009an deituko diren probetan aurkezteko, 3. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak bete behar izan gabe.»


Azterketa dokumentala