Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2008ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5421

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: urriaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, zeinarekin sortu eta arautu egiten baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako datu pertsonalen fitxategia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren urriaren 4ko Aginduaren bitartez, arautu eta sortu egiten da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako datu pertsonalen fitxategia. Agindu hori 2007-11-20ko EHAAren 223. zenbakian argitaratu zen, eta aipatu bezalako hutsak atzeman dira testu horretan, jarraian zuzendu egiten dierenak:

26707. orrialdean, agindu horren tituluan:

Honako hau esaten duen lekuan:

«AGINDUA, urriaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako datu pertsonalen fitxategia sortu eta arautzen da.»

Honako hau esan behar du:

«AGINDUA, 2007ko urriaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako datu pertsonalen fitxategia sortu eta arautzen da».

Agindu horren eranskinean, «Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako datu pertsonalen fitxategia», 26710. orrialdean:

Honako hau esaten duen lekuan:

«h) Segurtasun neurriak:

Maila ertaina».

Honako hau esan behar du:

«h) Segurtasun neurriak:

Goiko maila».


Azterketa dokumentala