Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5372

IRAGARKIA, biztanleria heldua alkoholaren kontsumoaren gainean sentsibilizatzeko kanpaina diseinatzea xede duen zerbitzuen kontratua esleitzeko dena (29A/08 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 29A/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: biztanleria heldua alkoholaren kontsumoaren gainean sentsibilizatzeko kanpaina diseinatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hilabete bi.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hirurogeita hamalau mila (174.000,00) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko urriaren 10a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.contratacion.info.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: taldea: T, azpitaldea: 1, kategoria: D.

b) Bestelako betebeharrak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urriaren 13ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua.

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 1. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko urriaren 16a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

12.– Kontratua esleitzeko irizpideak.

– Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.

– Entregatzeko epea: 10 puntu.

– Kanpainaren estrategia eta originaltasuna zehaztutako helburuekiko: 40 puntu.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 4a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala