Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2008ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5355

AGINDUA, 2008ko uztailaren 22koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Horren bitartez, Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduari (EITE) buruzko arauak eman dira

Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) onartzen duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuaren bitartez, pertsonen ongizate-, segurtasun- eta higiene-eskaerari erantzun ahal izateko, eraikinetako instalazio termikoek bete behar dituzten energia-eraginkortasunaren eta segurtasunaren eskakizunak arautzen dituen oinarrizko arau-esparru berria sortu da.

Aldez aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoan, arau batzuk eman ziren euren eskumen-eremuan eta horiek arau-esparru berri honetara egokitzea eta eguneratzea beharrezkoa da.

Beste aldetik, arauak alderdi askotan Autonomia Erkidegoei jarduteko eremua uzten die, Autonomia Erkidegoek euren lurralde-eremuan aplikatu beharreko alderdi batzuk zehaztu eta osatu ditzaten.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, hala eskatzen duten alderdietan, aipatutako Erregelamendua garatzen duen eta bestetik, Autonomia Erkidego honetan dagoen araudia aldatzen eta argitzen duen arau bat emateko beharra ikusi du, arau-esparru berri honetara egokitzeko helburuarekin.

Zentzu horretan, arau honek instalazio termikoen abiaraztea, mantentzea eta aldizkako ikuskapenak hartzen ditu eraginpean, baita errekuntzaren produktuen ebakuazioa ere. Gai horri buruz, argitzea eta osatzea komeni den erregulazio autonomikoa lehendik ere aplikatu zen 2000ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez (2000-09-19ko EHAA). Azkenik eta era berean, memoria teknikoko eta ziurtagirien eredu berriak barnean hartzen ditu, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuan araututakora egokitzeko.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren eta horiekin bat datozen gainerako arauak ikusi dira, eta honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Instalazioak abiaraztea.

1.– 2000ko abenduaren 26ko Aginduan (Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena da, industria-instalazioak abiarazteari buruzko prozedura sinplifikatzeari buruzkoa —2001-01-24ko EHAA—, eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko urriaren 1eko Aginduak —2001-10-18ko EHAA— aldatu zuen) ezarritako prozeduraren arabera abiaraziko dira instalazio termikoak.

2.– Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua —hemendik aurrera EITE— onartzen duen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluari dagokionez, kontuan hartu behar da erregelamendu hori jada eraikita dauden eraikinetan gaineratzen diren instalazio termiko berrietan ere aplikatzekoa dela.

3.– EITEaren 30. artikuluari dagokionez, ez da beharrezkoa izango arau-alor honetan baimendutako kontrol-entitate edo -erakundeek instalazioen hasierako ikuskapenak egitea.

4.– Bero- eta hotz-sorgailuen abiaraztea egiten duen agenteak aparatuan etiketa itsasgarri bat jarri beharko du eta abiaraztea noiz egin den eta aparatuaren errendimenduaren balioa zein den idatzi beharko ditu.

5.– 5 kW-ak gainditzen dituen eta 70 kW-ak gainditzen ez dituen bero- eta hotz-sorkuntzako instalazioetan, instalaturiko eguzki-energiaren potentzia kontuan eduki gabe, erabili beharreko memoria teknikoaren eredua agindu honen 1. eranskinean islatzen dena izango da. Memoria horren edukia instalazio motara egokitu beharko da, eta bildu gabe utz ditzake aplikatzekoak ez diren memoriaren zatiak.

Instalazioak abiarazteko, instalatzaileak 2. eranskinean adierazten den memoria teknikoaren eta instalazioaren ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko dio erabiltzaileari zein energia banatu edo hornitzen duen enpresari.

Energia hornitzen duen enpresaren aldaketari dagokionez, erregai-depositua bete ahal izateko, erabiltzaileak dagozkion memoria teknikoa eta instalazio termikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko ditu.

6.– Elementu komunekin lokalei zerbitzua ematen dieten klimatizazio-sistema guztiak (berokuntza, hozketa edo aireztapena) instalazio berekoak direla hartzen da kontuan. Zentzu horretan, EITEaren 15.2 artikuluan eraikintzat hartzen dena, ez zaie soilik bertikalean eraikita dauden eraikinei aplikatu behar, baizik eta horizontalean eraikita daudenei ere bai.

7.– 70 kW-ko potentzia gainditzen duten eraikuntza berriko instalazioetan, EITEaren eskakizunak justifikatzeko proiektuak edo proiektuek, 16. artikuluari dagokionez, instalazioaren osotasuna bildu beharko du/dute (berokuntzaren, hozketaren, aireztapenaren, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarrien osotasuna barne) eta agindu honen 3. eranskinean adierazitako eskema kontuan hartu beharko du/dute.

Instalazioa hainbat proiektutan garatzen bada, horietako batek instalazio osoaren kontrol-sistemaren egokitasuna azaldu beharko du, energia-eraginkortasuneko eskakizuna justifikatze aldera. Kasu horretan, arestian adierazitako proiektu nagusiaren obra-zuzendaritzaren ziurtagiriak instalazio osoaren behar bezalako integrazioa eta funtzionamendua adierazi beharko du, eta eranskin gisa bildu ahalko dira instalazioaren azpisistema guztien obra-zuzendaritzako ziurtagiriak.

8.– 70 kW-tik gorako potentzia duten edo jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen dieten instalazio termikoek datu teknikoei buruzko fitxa bat eduki beharko dute. Horri dagokionez, galdara-gelako ikusteko moduko tokian jarri beharko du fitxa enpresa instalatzaileak.

9.– Instalazioen erreformei buruzko EITEaren 2.3 artikuluari dagokionez, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Aurkeztu beharreko dokumentazioa aldaturiko alderdiari dagokio, eta erreformaren osteko instalazio osoaren datu teknikoen fitxa berriarekin batera entregatu beharko da.

b) EITEaren 2.3.b artikuluari dagokionez, bero- eta hotz-sorkuntzako tresnak aldatuz gero, eta betiere 70 kW-ko potentziako edo potentzia txikiagoko sorgailuak badira, sorgailu batek ezaugarri ezberdinak dituela hartuko da kontuan potentzia nominalaren % 25eko aldakuntza gertatzen denean edo ebakuazio- edo errekuntza-sistema aldatzen denean (ganbera irekia edo itxia). 70 kW-tik gorako potentzia duten sorgailuentzat edozein ordezpen hartuko da erreformatzat.

Aurrekoa gorabehera, instalatzen diren ekipo berriek EITEaren eskakizunak bete beharko dituzte. 70 kW-ko potentzia edo potentzia txikiagoa duten eta ebakuazioa fatxadara edo patiora duten gaseko galdara indibidualen kasuan, 5. klaseko NOx emisiokoak izan beharko dute galdera horiek.

10.– Datu teknikoen fitxaren, abiarazteko eskaeraren eta etiketa itsasgarriaren ereduak 4., 5. eta 6. eranskinetan adierazita daude, hurrenez hurren.

2. artikulua.– Errekuntzaren produktuen ebakuazioak.

Errekuntzaren produktuen ebakuazioek EITEan adierazitakoa betetzeaz gain, gaseko galdara eta berogailuetako instalazio indibidualen errekuntzatik eratorritako gasen ebakuazioa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko uztailaren 12ko Agindua ere bete beharko dute, aipatutako aginduaren 2.2 artikuluan adierazitakoa izan ezik.

Behar bezala arrazoitutako kasuetan, gas-erregaiak erabiltzen dituzten bero-sorgailuen errekuntzaren produktuen ebakuaziorako, honako hau onartzen da: irteera-ahoak eraikineko edo aldameneko eraikinetako aireztapeneko edozein baoren kota altuena baino beherago kokatzea, betiere UNE-EN 13779 Arauaren A eranskineko A.2.4. idatz-zatiaren A.1 irudian adierazitako distantziak betez, errekuntzaren produktuak EHA 4ko kalitatea duen kanporatze-airearekin parekatu behar direla eta ebakuazio-emaria taulan adierazitakoaren 1/3 izango dela kontuan hartuz. Kasu horietan, instalatzen diren ekipo berriek 5. klaseko NOx emisiokoak izan beharko dute.

3. artikulua.– Erregelamenduaren jarraibide teknikoen ordezko konponbideak.

EITEaren jarraibide teknikoen xedapenekiko ordezko konponbideak hartu nahi diren instalazioetan, Erregelamenduaren 14.2.b) artikuluan agindutakoaren arabera, aipaturiko EITEaren 6. artikuluan adierazitako Dokumentu onartuan aipatzen diren konponbideak aplikatu beharko dira, CADEMen onespen-txostena lortu edo gaian eskumena duen Zuzendaritzaren onespen-ebazpena, instalazioak abiarazi baino lehenagoko probak eta ikuskapenak egin aurretik.

Aurreko paragrafoan aipaturiko ebazpena edo dagokion frogagiria eraikuntzaren liburuan sartu beharko da.

4. artikulua.– Instalazioen mantentzea.

1.– Jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen ez dieten 70 kW-ko potentzia edo potentzia txikiagoa duten instalazioen mantentze-ikuskapenenak bi urtetik behin egingo dira, beste segurtasun- edo ingurumen-erregelamendu batzuei dagokionez egin behar diren egiaztapenak izan ezik.

2.– EITEaren 28. artikuluan adierazitako mantentze-ziurtagiriei dagokionez, ez dago zertan dagokion Industria Lurralde Bulegora igorri eta, aitzitik, administrazioaren eskura egongo dira.

3.– Akats oso larria aurkitzen bada, EITEaren 33. artikuluaren arabera, jarduneko enpresak instalazio termikoa zerbitzutik kanpo utzi eta dagokion Lurralde Bulegoa eta energia banatzen duen enpresa jakinaren gainean jarri beharko ditu.

4.– Mantentze-egiaztapenak amaitutakoan, horiek egin dituen enpresak 6. eranskinean adierazitako etiketa itsasgarrian eguna eta identifikazio-marka idatzi beharko ditu.

Etiketa itsasgarria ez duen instalaziorik badago, mantentze-lanak egiten duen enpresak etiketa itsasgarria jarri beharko du.

5.– Instalazio termikoen mantentze-ziurtagiriaren eredua 7. eranskinean adierazten da.

5. artikulua.– Instalazioen energia-eraginkortasunaren aldizkako ikuskapenak.

1.– 8. eranskinean adierazitako irizpideak kontuan hartuta egingo dira instalazio termikoen aldizkako ikuskapenak.

Ikuskapen horiek sorgailuen energia-eraginkortasunaren egiaztapenak eta instalazio osoaren ikuskapena biltzen dituzte.

2.– Instalazio termikoen aldizkako ikuskapenak egin ditzaketen agenteak, EITEaren 31.3 artikuluan adierazitako entitate edo erakundeez gain, honako hauek izango dira:

a) Jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen ez dieten 70 kW-ko potentzia edo potentzia txikiagoa duten instalazioetarako, baimendutako enpresa mantentzaileak edo behar bezala egiaztatutako markako Laguntza Teknikoko Zerbitzu (LTZ) ofizialak.

b) Gainerako instalazioetarako, instalazioak diseinatzeko eskudun diren teknikari independenteak, betiere egiaztatzen badute behar bezala gainditu dutela «Instalazio termikoen ikuskapenari» buruzko ikastaro bat, alor horretan onetsitako erakunde batek emandakoa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren arabera (2006-04-12ko EHAA), eta dagokion Zuzendaritzak baimendu badu. Horri dagokionez, erakundeak gutxienez 10 urteko esperientzia beharko du izan energia-eraginkortasuneko irizpenak egiten eta irakasleek prestakuntza berezia beharko dute eta gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatu energia-eraginkortasunaren alorrean.

Jarduteko, aurreko paragrafoan aipaturiko teknikoek «Instalazio termikoen ikuskatzaileko» dagokion txartela eduki beharko dute eta ez dute instalazio termikoen enpresa mantentzaile baten pertsonala izan beharko.

3.– Aurreko 2.b idatz-zatian adierazitako instalazio termikoaren ikuskapenak mantentze-enpresaren aurrean egin beharko dira eta haren lankidetza aktiboarekin.

4.– Akats oso larria aurkitzen bada, EITEaren 33. artikuluaren arabera, jarduneko agenteak instalazio termikoa zerbitzutik kanpo utzi eta dagokion Lurralde Bulegoa eta energia banatzen duen enpresa jakinaren gainean jarri beharko ditu.

5.– Ikuskapena amaitutakoan, ikuskapena egin duen agenteak 6. eranskinean adierazitako etiketan eguna, identifikazio-marka eta errendimenduaren balioa idatzi beharko ditu.

6.– Instalazio termikoen ikuskatze-ziurtagirien ereduak 9. eranskinean azaltzen dira.

70 kW-ko potentzia edo potentzia txikiagoa duten eta jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen ez dieten instalazioen kasuan, nahitaezko mantentzearen barruan bilduko dira aldizkako ikuskapenak.

7.– 70 kW-ko potentzia baino handiagoko edo jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen dieten instalazioetan, jarduneko agenteek jakinarazi beharko dizkiote aldizkako ikuskapenen datuak dagokion Lurralde Bulegoari, horretarako izango diren bitarteko telematikoak erabilita.

8.– Ikuskapenek 10 urteko aldizkakotasuna izango dute lehen ikuskapenerako zerbitzuan jarri den egunetik zenbatzen hasita, eta 5 urtekoa ondoren.

6. artikulua.– Informazio estatistikoa.

Enpresa instalatzaileek, mantentze-enpresek, behar bezala egiaztatutako markako Laguntza Teknikoko Zerbitzuek (LTZ) eta instalazio termikoaren ikuskapenak egiten dituzten agenteek urtero aurkeztu beharko dituzte dagokion Industriako Lurralde Bulegoan, otsaila amaitu aurretik, estatistika-datuak alor horretan eskudun den Zuzendaritzak zehazten duen formatuan edo horretarako izango diren bitarteko telematikoek erabiliz.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Agindu hau indarrean hasten denean zerbitzuan jarri zirenetik edo sorgailua aldatu zenetik 20 urtetik gorako antzinatasuna duten 70 kW-tik goragoko potentzia duten edo jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen dieten egungo instalazioek aldizkako ikuskapen bat egin beharko dute 2010-12-31 baino lehen.

5 urtetik 20 urtera bitarteko antzinatasuna dutenek, 2012-12-31 baino lehen.

Bigarrena.– Agindu hau indarrean hasten denean 70 kW-tik gorako potentzia duten egungo instalazioetan edo potentzia txikiagokoak izaki eta jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen dieten egungo instalazioetan, enpresa mantentzaileek instalazio termikoaren datu teknikoen fitxa landu beharko dute eta galdara-gelako ondo ikusteko moduko leku batean jarri 2009-12-31 baino lehen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Lehenengoa.– 1994ko maiatzaren 25eko Agindua indargabetzen da, Industria eta Energia sailburuarena, Berokuntza, Klimatizazio eta Ur Bero Sanitarioko instalazio indibidualak abiarazteko izapidetze-prozedura eta beharrezko dokumentazioa ezartzen duena.

Bigarrena.– 2000ko uztailaren 12ko Aginduaren 2.2 artikulua indargabetzen da. Agindu hori Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena da, eta gaseko galdara eta berogailuetako instalazio indibidualen errekuntzatik eratorritako gasen ebakuazioa arautzen du.

Hirugarrena.– 2005eko urtarrilaren 17ko behin-behineko jarraibidea indargabetzen da, Industria eta Meategien Administrazio-arloko zuzendariarena, erregaitzat gasa duten keen ebakuazioari buruzkoa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– 1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren I. eranskina aldatzen da eta, hortaz, honela geratuko da Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko idatz-zatia:

Eraikinetako Instalazio Termikoak

– Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartelak.

– Instalazio termikoetako ikuskatzaileko norbanakoaren prestakuntzako txartela

2.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren III. eranskinaren II.4 puntuari idazkuntza berria ematen zaio eta, hortaz, honela geratuko da idatzita Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko idatz-zatia.

«II.4.– Instalazio termikoetako Ikuskatzaileko norbanakoaren prestakuntzako txartela.»

Industria-ingeniaritzako, industria-ingeniaritza teknikoko eta arkitekturako titulua eta espezialitate horretarako IV. eranskinean adierazitako gaitasun-probak gainditu izanaren egiaztapena.

3.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren IV. eranskinaren IV.4 puntuari idazkuntza berria ematen zaio eta, hortaz, honela geratuko da idatzita Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko idatz-zatia:

«IV.4.– Instalazio termikoetako Ikuskatzaileko norbanakoaren prestakuntzako txartela.»

a) Gutxieneko iraupena: 80 ordu.

b) Gutxieneko programa:

– Berokuntzako eta Ur Bero Sanitarioko instalazio eraginkorren diseinua.

– Klimatizazio instalazio eraginkorren diseinua.

– Energia berriztagarriak dituzten instalazio eraginkorren diseinua (eguzki-energia termikoa, biomasa, geotermikoa…).

– Instalazio termikoen ikuskapena eta irizpena (energia-eraginkortasuna eta segurtasuna).

Bigarrena.– Agindu honen eranskinetan hartutako dokumentuek hainbat eredu izan ditzakete, betiere eranskin horietan aurreikusitako datu guztiak jasotzen badituzte.

Hirugarrena.– Gaian eskuduna den zuzendariak ahalmena du agindu honekin batera doazen eranskinak aldatzeko edo dokumentu berriak gehitzeko.

Laugarrena.– Xedapen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 22a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

1. ERANSKINA / ANEXO 1

EITE (1027/2007 ED) BETETZEARI BURUZKO JUSTIFIKAZIOAREN MEMORIA TEKNIKOA, 5 kW-TIK 70 kW-RAINOKO POTENTZIA DUEN BEROKUNTZA, KLIMATIZAZIO EDO UR BERO SANITARIOAREN INSTALAZIOARI BURUZKOA

MEMORIA TÉCNICA DE JUSTIFICACIÓN DEL CUMPLIMIENTO DEL RITE (RD 1027/2007) DE LA INSTALACIÓN DE CALEFACCIÓN, CLIMATIZACIÓN O AGUA CALIENTE SANITARIA CON POTENCIA ENTRE 5 kW y 70 kW

(Ikus .PDF)

2. ERANSKINA / ANEXO 2

BEROKUNTZA, KLIMATIZAZIO ETA UBS-REN EGIAZTAGIRIA

CERTIFICADO DE INSTALACIÓN DE CALEFACCIÓN, CLIMATIZACIÓN Y ACS

(Ikus .PDF)

3. ERANSKINA
ERAIKINEKO INSTALAZIO TERMIKO BATERAKO PROIEKTUAREN ESKEMA

Instalazio termikorako proiektuan edo proiektuetan instalazio osoa hartu behar da kontuan, bai berokuntza, hoztekoa, aireztapena, eguzki-energia termikoarena edo beste energia berriztagarri batzuk, eta EITEaren 16.3.a) artikulua dela-eta justifikatu beharko dira proposatutako soluzioak, dagozkien eskakizun teknikoen kalkuluak eta ekipo eta materialen ezaugarri teknikoak, hurrenkera honetan:

Memorian honako gai hauek aipatu beharko dira:

1.– Instalazioaren identifikazioa eta ezaugarri orokorrak

2.– Eskakizun teknikoen justifikazioa:

2.1.– Konforteko eta Higieneko eskakizuna.

2.1.1.– Ingurugiroaren kalitate termikoa.

2.1.2.– Barrualdeko airearen kalitatea.

2.1.3.– Higienea.

2.1.4.– Ingurugiro akustikoaren kalitatea.

2.2.– Eraginkortasun Energetikoaren eskakizuna.

2.2.1.– Hotza eta beroa sortzea.

2.2.2.– Igorgailuak.

2.2.3.– Hodi-sareak.

2.2.4.– Kontrola.

2.2.5.– Kontsumoak zenbatzea.

2.2.6.– Energia berreskuratzea.

2.2.7.– Energia berriztagarriak aprobetxatzea.

2.2.8.– Ohiko energiaren erabilera mugatzea.

2.3.– Segurtasuneko eskakizuna.

2.3.1.– Hotza eta beroa sortzea.

2.3.1.1.– Makina-gelak.

2.3.1.2.– Tximiniak.

2.3.1.3.– Bioerregai solidoen biltegiratzea.

2.3.2.– Hodi-sareak.

2.3.3.– Suteen kontrako babesa.

2.3.4.– Erabilpen-segurtasuna.

3.– Ekipoek eta materialek pilaka biltzeko izan behar dituzten gutxieneko ezaugarri teknikoak, eta horniketa-baldintzak.

4.– Egiaztapenak eta instalazioaren gauzapena eta bukatutako instalazioa kontrolatzeko probak.

5.– Erabilera eta mantenimendu eskuliburua, segurtasun eta erabilera jarraibideak ematen dituena, bai eta funtzionamendurako, prebentziozko mantenimendurako eta instalazioaren energia-kudeaketarako programak ere.

4. ERANSKINA / ANEXO 4

INSTALAZIO TERMIKOAREN DATU TEKNIKOEN FITXA

FICHA DE DATOS TÉCNICOS DE LA INSTALACIÓN TÉRMICA

(Ikus .PDF)

5. ERANSKINA / ANEXO 5

ABIARAZTE ESKAERA

SOLICITUD DE PUESTA EN SERVICIO

(Ikus .PDF)

6. ERANSKINA / ANEXO 6

MANTENIMENDU ETA IKUSKAPEN ETIKETA

ETIQUETA DE MANTENIMIENTO E INSPECCIÓN

(Ikus .PDF)

7. ERANSKINA / ANEXO 7

BEROKUNTZA, HOZKETA ETA UBS-REN MANTENIMENDUAREN EGIAZTAGIRIA

CERTIFICADO DE MANTENIMIENTO DE CALEFACCIÓN, REFRIGERACIÓN Y ACS

(Ikus .PDF)

8. ERANSKINA
INSTALAZIO TERMIKOAREN ALDIZKAKO IKUSKAPENA

A) Bero-sorgailuak dituzten instalazioen aldizkako ikuskapena

– Helburua: 70 kW-tik gorako instalazioak aldizka ikuskatzea, edo 70 kW-ko potentzia edo handik beherakoa dutenak, jendarteko lokal edo eraikinei edo erabiltzaile bat baino gehiagori zerbitzua ematen badiete.

Ikuskapen horren barruan, sorgailuen eraginkortasun energetikoaren ikuskapenak eta instalazioaren ikuskapen osoa sartuta daude.

– Araudia: EITEren IT4 (1027/2007 ED)

– Norainokoa: 4.2.1 eta 4.2.3 ITE aginduak jasotzen dituen ikuskapen bat egitea, bero-sorgailuek eraginkortasun energetikoa dutela eta instalazioaren segurtasun-baldintzak mantentzen direla egiaztatzeko.

Soilik beroa sortzen duten ekipoak dituzten instalazioei aplikatuko zaie.

– Diharduten eragileak: Karneta duen ikuskatzaile baimendua edo kontrolatzeko erakunde baimendua eta mantenimenduaz arduratzen den enpresaren ordezkaria.

– Baliabide materialak: Ikuskatzaileak emandako neurketa-ekipoak (konbustioa neurtzeko ekipoak, matxarda anperimetrikoa eta ingurugiro eta kontaktu termometroak).

– Egin beharreko egiaztapenak:

1.– Dokumentazio-erregistroa:

Ziurtatu instalazioaren dokumentazioa badela eta dokumentazio hori egokia dela.

1.1.– Proiektu edo memoria teknikoa.

1.2.– Obraren zuzendaritza eta bukaerako ziurtagiria.

1.3.– Instalazio-ziurtagiria.

1.4.– Abiarazteko baimena.

1.5.– Erabilera eta mantenimendu eskuliburua (liburua edo antzekoa).

1.6.– Instalazioaren datu teknikoei buruzko fitxa.

1.7.– Mantenimendu-erregistroa.

1.8.– Legionella prebenitzeko erregistro-liburua.

2.– IT.1 Eraginkortasun energetikoa.

2.1.– Eroanbideen eta isolamenduen ikusizko ikuskapena.

2.2.– Zirkulatzaileen ikusizko ikuskapena (egoera, bibrazioak...)

2.3.– Sekzionatze-balbulen ikuskapena (egoera eta jarduera…)

2.4.– Kontrolaren ikuskapena (egoera eta funtzionamendua).

2.5.– Energia berreskuratzeko sistemaren ikuskapena (egoera eta funtzionamendua).

3.– Sorgailuaren errendimenduaren ebaluazioa.

3.1.– Honako hauek badirela eta zenbateko kontsumoak dituzten egiaztatzea:

3.1.1.– Lehen mailako energiaren kontagailua.

3.1.2.– Energia elektrikoaren kontagailua.

3.1.3.– Instalazioari emandako energiaren kontagailua.

3.1.4.– UBS orokorraren kontagailua.

3.1.5.– Sarrerako ur hotzaren kontagailua.

3.1.6.– Eguzki-energiako kolektoreek emandako energiaren kontagailua.

3.1.7.– Beste energia berriztagarri batzuek emandako energiaren kontagailua.

3.2.– Konbustioaren uneko errendimenduaren neurketa, instalazioaren diseinuko potentziarik gorenean.

3.3.– Mantenimendu-eragiketetan neurtutako errendimenduen bilakaeraren analisia eta ikuskapen horretan lortutako balioekin alderatzea.

3.4.– Instalazioaren eraginkortasunaren analisia eta CADEMeko ratioekin alderatzea.

4.– Instalazioaren eta ekipoen segurtasun-baldintzak.

4.1.– Sorgailua kokatzen den lokala ikuskatzea (aireztapenak, itxiturak, PdCren ebakuazioak,…)

4.2.– Segurtasun-ekipoen funtzionamendua ikuskatzea (detektagailuak, etengailu orokorra, segurtasun-balbulak…).

4.3. Suteei aurre egiteko ekipoak, seinaleak eta abar badirela ikuskatzea (ateak, itzalgailuak…).

4.4.– Legionellaren kontrako sistema ikuskatzea.

5.– Instalazioari buruzko irizpena.

B) Hotz-sorgailuak dituzten instalazioen aldizkako ikuskapena

– Helburua: 12 kW-tik gorako potentzia termiko nominala duten instalazioak aldizka ikuskatzea.

Ikuskapen horren barruan, sorgailuen eraginkortasun energetikoaren ikuskapenak eta instalazioaren ikuskapen osoa sartuta daude.

– Araudia: EITEren IT4 (1027/2007 ED)

– Norainokoa: 4.2.2 eta 4.2.3 ITE aginduak jasotzen dituen ikuskapen bat egitea, hotz-sorgailuek eraginkortasun energetikoa dutela eta instalazioaren segurtasun-baldintzak mantentzen direla egiaztatzeko.

Hotza edo beroa eta hotza sortzen duten ekipoak dituzten instalazioei aplikatuko zaie.

– Diharduten eragileak: Ikuskatzaile baimendua eta mantenimenduaz arduratzen den enpresa.

– Baliabide materialak: Ikuskatzaileak emandako neurketa-ekipoak (hoztaile-manometroak, sare elektronikoen aztertzailea eta ingurugiro eta kontaktu termometroak).

– Egin beharreko ikuskapenak:

Egin beharreko egiaztapenak bero-sorgailuak dituzten instalazioetan egin beharrekoak bezalakoak dira (1., 2., 4. eta 5. ataletan aipatuta daude). 3. atalean, honako egiaztapen hauek egingo dira:

3.– Sorgailuaren errendimenduaren ebaluazioa.

3.1.– Honako hauek badirela eta zenbateko kontsumoak dituzten egiaztatzea:

3.1.1.– Energia elektrikoaren kontagailua.

3.1.2.– Instalazioari emandako energiaren kontagailua.

3.1.3.– Funtzionamendu-orduen kontagailua.

3.1.4.– Konpresorearen abiarazpen-kopuruaren erregistroa.

3.1.5.– Eguzki-energiako kolektoreek emandako energiaren kontagailua.

3.1.6.– Beste energia berriztagarri batzuek emandako energiaren kontagailua.

3.2.– Konbustioaren uneko errendimenduaren neurketa, instalazioaren diseinuko potentziarik gorenean.

3.2.1.– Jariakinen tenperaturen eta presioen neurketa (ura, gatzuna, jariakin frigorigenoa, airea…)

3.2.2.– Sorgailuaren uneko kontsumoaren neurketa.

3.2.3.– Sorgailuaren errendimenduaren kalkulua.

3.3.– Mantenimendu-eragiketetan neurtutako errendimenduen bilakaeraren analisia eta ikuskapen horretan lortutako balioekin alderatzea.

3.4.– Instalazioaren eraginkortasunaren analisia eta CADEMeko ratioekin alderatzea.

9. ERANSKINA / ANEXO 9

INSTALAZIO TERMIKOAREN ALDIZKAKO AZTERKETAREN ZIURTAGIRIA (EITE)

CERTIFICADO DE INSPECCION PERIÓDICA DE LA INSTALACIÓN TÉRMICA (RITE)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala