Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4806

EDIKTUA, Gizarteratze zuzendariarena, ondoren aipatutako espedienteari buruzkoa.

Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze zuzendariak emandako

EDIKTUA

Ez dugu izan L-2007-01-1232 zenbakiko espedientean emandako ebazpena Ana Iturriaga Fernández de Jaureguiri jakinarazterik, ez baitugu izan jakinarazpena bere helbidean egiterik, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, honako ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta era berean, interesdunari horrela dioen ebazpenaren berri ematen diogu:

EBATZI DUT:

16298702-M NAN duen Ana Iturriaga Fernández de Jauregui andreari lehenengo semea jaiotzeagatik dela eta eskatutako diru-laguntza ukatzea, 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, sema-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena aintzat hartuta eta horren 10.1 artikuluan xedatutakoan oinarrituz.

Interesdunak jakin behar du Ebazpenak ez duela administrazio-bidea agortzen. Beraz, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze eta Familia salburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Eta Ana Fernández de Jaureguirentzat legezko jakinarazpen gisa balio dezan, ediktu hau egin eta sinatu egiten dut.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 16a.

Familia zuzendaria,

MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala