Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
4789

144/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren giza baliabideak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak arautzeko den dekretua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Bilboko Lan Arloko 4zk.ko Epaitegiaren azaroaren 26ko 455/07 epaiaren aurka erregutzean emandako Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2008ko apirilaren 22ko epaia betez, Juan Sánchez Agüero jauna sartzeko xedez, bidezkoa da, beraz, aipatutako hutsunea zuzentzea maila berekoa den xedapen baten bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak ezartzen duenari jarraituz.

Horren ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko sailburuak eginiko proposamenez, eta aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko uztailaren 29an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea, Uraren Euskal Agentziaren jardueretako hasiera eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren giza baliabideak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak arautzeko den abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuaren aldaketa, Bilboko Lan Arloko 4zk.ko Epaitegiaren azaroaren 26ko 455/07 epaiaren aurka erregutzean emandako Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2008ko apirilaren 22ko epaia betez, Juan Sánchez Agüero jauna sartzeko xedez, erantsita doan eranskinean adierazten den moduan.

Bigarren artikulua.– Sartze horrek 2008ko urtarrilaren 1etik izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

ERANSKINA, UZTAILAREN 29KO 144/2008 DEKRETUARENA

ANEXO AL DECRETO 144/2008 DE 29 DE JULIO

Uraren Euskal Agentziari atxikitzen zaizkion lan-kontratuko langileei buruzkoa den III eranskinean, 30840 orrialdean, euskaraz, honako hau sartu behar du:

En el anexo III del personal laboral que se integra en la Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua, euskera, página 30840, debe incluirse:

Lantokia Lanpostu Dotazioa Lanpostuaren deskribapena Kategoria Ordainsari Taldea Izen-abizenak Egoera adm. xehatua Lanpostuaren osagarria

Bilbao 8065 2 Goi mailako Teknikoa Goi mailako Teknikaria 7 Sánchez Agüero, Juan Aldi Bater. Bitart.Lanp. Hutsa Betet.Kontr. Bilboko Lan Arloko 4zk.ko Epaitegiaren azaroaren 26ko 455/07 epaiaren aurka erregutzean emandako Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2008ko apirilaren 22ko epaia

Uraren Euskal Agentziari atxikitzen zaizkion lan-kontratuko langileei buruzkoa den III eranskinean, 30850 orrialdean, honako hau sartu behar du:

En el anexo III del personal laboral que se adscribe a la Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua, página 30850, debe incluirse:

Destino Puesto Dotación Descripción puesto Categoría Grupo retributivo Nombre y apellidos Situación adm. desglosada Complemento del puesto

Bilbao 8065 2 Técnico Superior Técnico Superior 7 Sánchez Agüero, Juan Contratado laboral temporal hasta cobertura de vacante Sentencia Tribunal Superior de Justicia del País Vasco de fecha 22 de abril de 2008 dictada en suplicación contra sentencia 455/07 del Juzgado d elo Social n.º 4 de Bilbao de 26 de noviembre


Azterketa dokumentala