Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4728

JEBAZPENA 2008ko uztailaren 9koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena; honen bidez ebazten da Osatek, S.A.ren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzea (hitzarmen-kodearen zk.: 8601992).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2008ko uztailaren 8an, Enpresa Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak langileen ordezkapenean aurkeztu zuten ordezkaritza honetan hitzarmen kolektibo horri buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Langileen Estatutuari buruzko Legearen 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 19ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskuduntza lan-agintaritza honi dagokio, urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f) artikuluak –Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitekoen eta organoen egitura ezartzen duena (2005-10-27ko EHAA)- xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege

Dekretuak (1981-06-06ko BOE) -hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena.– Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 9a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

OSATEK, SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
2007–2009 URTEETARAKO

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Hitzarmen honen aplikazio-eremua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lantoki guztiek osatzen dute, eta enpresak dituen langile guztiengan –langile finkoak nahiz aldi baterakoak izan- izango du eragina.

Langile guztiengan eragiten ez duten artikuluek hala adierazi beharko dute, berariaz adierazi ere, artikuluan bertan.

2. artikulua.– Indarraldia, iraupena eta salaketa.

Hitzarmen honek 2007tik 2009ra bitartean izango du indarra, eta 2007ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Indarraldia, dena den, espresuki aldi baterako eta behingoz, hitzarmen berri bat indarrean sartzen den arte luzatu dela ulertuko da.

3. artikulua.– Baldintzarik onuragarrienak.

Hitzarmen honetan ezarrita ez dauden gaietarako, lantokian dauden eta Osatek-eko langileek dituzten baldintzarik onuragarrienak errespetatuko dira.

4. artikulua.– Xurgapena eta konpentsazioa.

Orain ezarritako baldintza ekonomikoek eta lanaldiari buruzkoek irentsi eta konpentsatu egin ditzakete hitzarmen honen aurretik egindako hobekuntza guztiak.

5. artikulua.– Hitzartuarekiko lotura.

Hitzarmenaren eragin-eremuaren menpeko langileentzat araudi bateratua lortzeko beharrezkotzat, zatiezintzat eta osotzat hartu behar da hitzarmen hau. Hitzartutako baldintzek multzo oso bakar bat osatzen dute eta aplikatzeko orduan bere osotasunean hartuko da. Beraz, ezingo dira jakineko artikulu batzuk aplikatu gainerakoak kontuan hartu gabe; bere osotasunean ezarri eta bete beharko da beti.

6. artikulua.– Lanaldia.

Urteko lanaldia gehienez 1.592 ordukoa izango da, urteko kopurutzat 7,5 ordu dituzten 212 txandari dagokiena; txanda horiek astean 37,5 ordukoak izango dira gehienez.

Lanaldiaren banaketa malgua izango da, baina oro har enpresan antzinatasun handiena duten langile finkoek astelehenetik ostiralera egingo dute lan, goiz eta arratsaldeko txanda birakarietan.

Ekoizpena, produktibitatea eta enplegua sustatzeko asmoz, ordea, adosten da –EMaren eskariak, unitate bakoitzerako aplikagarria denak, horretarako bidea ematen badu- urteko 1.592 ordu horiek 8 orduko 199 txandatan banatzea urteko kopuruan, astean 40 ordu gehienez lan eginda.

Norberak aukeratzeko lan-egunak, 8 orduko balizko lanaldia aplikatzearen ondoriozkoak, langileak nagusiki lan egiten duen Unitateko buruarekin hitzartu beharko ditu. Haien truke ezin izango da ordainsari ekonomikorik edo bestelakorik eman.

Aurreko hilabeteko 20a baino lehen lan-egun libreen egutegi bat egin beharko da, eta egutegi hori aldatzeko, ukitutako langileak eta Unitateko burua ados jartzea ezinbestekoa izango da.

Ekoizpen-gorabeherengatik, obrengatik edo zerbitzu jakinen batengatik aldi baterako kontratatutako langileek, edo bitarteko kontratuak dituztenek, egunean 9 ordu baino gehiago egin ahal izango dituzte lanean, langileon aurretiazko onespenarekin. Horretarako, zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak ados jarri beharko dute.

7. artikulua.– Aparteko orduak.

Adostu da aparteko orduaren balioa ordu arruntaren % 137,5 izango dela. Ordu horiek, zerbitzuak premia larria duenean egiten dira, enpresa eta langilea horretan bat etorrita. Ahal delarik, egindako aparteko orduak lan-ordu libreekin trukatuko dira eta langileak kontratatuko dira ordu horietan lanean aritzeko.

Enpresa Batzordeari jakinaraziko zaio zenbat aparteko ordu egiten dituen langile bakoitzak hilabetean.

8. artikulua.– Ordainsariak.

2007ko ordainsarien gainean % 3,7ko gehikuntza orokorra ezartzen da, eta bazkide babesle denez Itzarri-EPSV sozietate publikoak eman behar duen ekarpena ordaintzeko 2006ko ordainsari finko eta aldian behingoetarako ezarritakoa baino % 0,5 handiagoa.

2008. eta 2009. urteetarako, ordainsari-kontzeptu guztiak gehituko dira 2007arekin alderatuta, Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuei buruzko Legean edo dagokion legerian xedatutakoa betez.

Ordainsari finkoa.

2007rako ordainsari finkoak “Ordainsari finkoen soldata-taula” izeneko I. eranskinean jasota daude.

Erradiologoak: soldata-taulan ezarritako ordainsari finkoa dela-eta gutxieneko miaketa-kopuru bat egin behar da, bertan onartutako kategorien arabera.

Unitateko buruak bi hilabetetik gora ematen baditu aldi baterako ezintasun batek jota, haren ordezkoak dagokion soldata-aldea jasoko du, egoera horrek dirauen bitartean.

Ordainsari aldakorra.

Ekoizgarritasun-osagarria (pizgarria).

Osagarri hori ez da aldatuko teknologiak instalazioen lan egiteko abiada aldatzen ez duen bitartean.

Erradiologoak: kontzeptu guztiengatik jasoko dituzten ordainsariak honela kalkulatuko dira: egindako miaketa-kopurua bider miaketa bakoitzerako adostutako prezioa.

I. eranskinean aipatutako ordainsari finkoaren eta benetan jasotako kopuruaren arteko aldea pizgarritzat joko da.

Gainerako langileak: 2007. urteaz geroztik, txandako eta eguneko 10 EM gainditzen duen miaketa bakoitzeko, 3,44 euroko osagarri bat ordainduko zaie idazkari eta laguntzaileei, eta 4,32koa, ordea, teknikari manipulatzaileei; diru hori lan egindako hilabetearen hurrengo hilabeteko nominarekin batera ordainduko da.

Egitura: osagarri hau kasuan-kasuan eta banan-banan ezarriko da, urtebeterako, dituzten lan-baldintzak kontuan harturik.

Urteko ekoizpen-osagarria.

Zenbateko finko modura sartuta dago produktibitate-osagarrian: ordainsari finkoaren gaineko % 2 da eta hamabi hilekotan ordaintzen da. Osagarri hori langile guztiei ordaintzen zaie, erradiologoei izan ezik, miaketa-prezioaren barruan baitago.

Lanpostuaren osagarria:

Osagarri hori II. eranskinean jasota dago eta 12 hilekotan ordainduko da.

Atal horretan zenbait arduradun-kargu sartuta daude:

1.– Zuzendaritza-idazkaria.

2.– Estamentuko koordinatzailea.

3.– Segurtasun eta Lan Osasuneko Batzordeko kideak.

4.– Barneko auditoreek osagarri horren erdia jasoko dute.

Estamentuko koordinatzaile batek bi hilabetetik gora ematen baditu aldi baterako ezintasun batek jota, haren ordezkoak osagarri hori jasoko du, egoera horrek dirauen bolada osoarengatik.

Txanda-osagarria.

Goiz eta arratsaldeko txanda birakarietan lan egiten duten langileek txanda-osagarria jasoko dute. Zenbatekoa I. eranskinean jasota dago. Osagarri hori, soldatak igotzen diren hein berean handituko da. 12 hilekotan ordainduko da.

Jai-egunen eta asteburuen osagarria.

Larunbat, igande edo jai-egunetan lan egindako orduek % 137, 5eko balioa izango dute, ordu arrunten gainean.

Gaueko osagarria.

Gauez lan egindako orduek % 137,5eko balioa izango dute, ordu arrunten gainean. Gaueko osagarria jasotzeko orduak gaueko 22:00etatik hurrengo eguneko goizeko 8:00ak bitartekoak izango dira.

Beste osagarri batzuk xurgatzea.

Aurreko artikuluetan deskribatutako osagarrien zenbatekoetan, osagarri guztiak daude jasota, hala nola, toxikotasuna, nekagarritasuna, arriskutsutasuna edo jaso litekeen beste edozein.

9. artikulua.– Aparteko sariak.

Langile guztiek aparteko bi soldata jasotzeko eskubidea izango dute, bata ekainean eta bestea Eguberrietan; lehenengoa ekaineko soldatarekin batera ordainduko da eta bigarrena abenduaren 20a baino lehenago. Aparteko soldata bakoitza I. eranskinean jasotako soldata osoaren hilabeteko soldataren hainbatekoa izango da, baina txanda-osagarria ordaindu gabe. Kalkulu horretan ez dira kontuan hartuko aparteko soldaten zenbatekoak, ez eta ohikoak ez diren beste sortzapenak ere.

10. artikulua.– Antzinatasuna.

Antzinatasuna hirurtekoen arabera ordainduko da, hala jasota baitago soldata-taulan, I. eranskinean. 2007an, % 3,7 handituko da kontzeptu hori, eta gehienezko muga oinarrizko soldataren % 60 izango da.

Antzinatasun-osagarria urtarrilaren 1etik sortutakoa izango da hirurtekoa urteko lehenengo seihilekoan betetzen duten langile finkoentzat, eta uztailaren 1etik hasiko da kontuan hartzen, hirurtekoa bigarren seihilekoan betetzen dutenentzat.

Herri Administrazioan lan egindako denbora guztia zenbatuko da, kontratupeko langile finkoa izan aurrekoa.

Osatek-eko antzinatasun-ordainsaria ez da beste herri-administrazioetakoa bezalakoa.

Aldi baterako lan-kontratuko langileek ere jasoko dute osagarri hori, baldin eta 1.095 egun kotizatuta badauzkate Osatek-en.

Aurreko atalaren arabera onartutako antzinatasuna hirurtekoak kobratzeko bestetarako ez da aplikatuko.

Hitzarmen honen eraginpeko lan-kontratuko langile finkoek, kargu publiko batean aritzeagatik derrigorrezko eszedentzian badaude, antzinatasun-ordainsariak jasotzeko eskubidea izango dute, izendatuak diren egunetik aurrera eta egoera horretan dauden bitartean, kargu publiko horri dagokion ordainsariei uko egiten badiete. Lehengo lanpostura itzulita bidezko ikusten bada, ordaindu egingo dira.

11. artikulua.– Oporrak.

Langile guztiek 34 lan-eguneko oporraldia izango dute.

a) Oporrak enpresa eta langilearen artean hitzartuko dira.

b) Ados jarri ezean, langileek opor-egunen erdiak (17 lan-egun) nahi dutenean izango dituzte. Enpresak gainerako 17 lan-egunak arautu ahal izango ditu.

c) Oporrak betez ere ekainetik irailera bitartean hartu beharko dira, bi hilabeteok barne.

d) Baina, zerbitzuaren beharrengatik, hurrengo urteko urtarrilaren 10era arte hartu ahal izango dira oporrak.

e) Urteko lehenengo lau hilabetean, opor-egutegia zehaztuko da; antzinatasunaren arabera hautatuko dira oporrak, txanda birakarietan, eta garai bateko lehenengoak hurrengo garaiko azkenekoak izango dira.

f) Enpresak ezin izango du aldatu data-aldaketa, oporrak hasi baino 15 egun lehenago.

g) Oporrak zatika hartu ahal izango dira, baldin eta zati horiek aste osoetakoak badira eta egun librerik utzi gabe osatzen badira (6 aste oso eta gainerako egunak, zein bere aldetik).

h) Oporretan dagoela, langilea aldi baterako ezintasunak jotzen badu, oporraldia etenda geratuko da. Hartu gabeko opor-egunak geroago hartuko dira, langilea eta enpresa elkarren artean aldez aurretik ados jarririk.

i) Aipatutako 34 lan-egun horiez gain, Osatekeko langileak udaberriko eta Eguberrietako egun bana izango dute opor, urteko lehenengo seihilekoan lanean hasi baziren. Bigarren seihilean hasi badira lanean, ordea, Eguberri-eguna izango dute opor.

j) Ondorio guztietarako, ekainaren 27a opor-eguna izango da, salbu eta enpresak eta langileek berariaz adosten badute beste egunen baterako uztea. Jaia unitate bakoitzean hitzartuko da. Ekainaren 27 hori larunbat, igande edo beste jai-egunen bat bada, beste lan-egun batean egingo da.

12. artikulua.– Aldi-baterako ezintasun-bajak.

Bajan egonez gero, enpresak Gizarte Segurantzaren ordainsariak osatuko ditu, I. eranskinean jasotako ordainsarien % 100era iritsi arte. Ez du emango, ordea, langilea jasotzen ari zen txanda-osagarria, ez eta pizgarriak eta aparteko orduak ere, eta ez da kontuan hartuko zenbat aldiz egon den bajan langilea urtean. Osagarri hori aldi baterako ezintasuneko lehenengo egunean ordainduko da.

13. artikulua.– Enpresatik alde egitea.

Enpresa beren borondatez utzi nahi duten langileek idatziz eman beharko dute horren berri, hilabete bat lehenago gutxienez, sendagile erradiologoen eta teknikari manipulatzaileen kasuan, eta 15 egun lehenago, gainerako langileen kasuan.

Behar beste egun lehenago abisatu behar hori bete ezean, enpresak langilearen likidaziotik kopuru bat kentzeko eskubidea izango du, hain zuzen ere abisatzeko izandako atzerapen-egun bakoitzeko, lan-egun bati dagokion soldataren hainbatekoa.

14. artikulua.– Proba-aldia.

Idatziz proba-aldi bat hitzartu ahal izango da. Proba-aldi hori gehienez sei hilekoa izango da tituludunentzat, eta bi hilekoa, berriz, gainerako langileentzat.

15. artikulua.– Lizentziak.

Lizentzia lanera ez joateari deitzen zaio, eta dagokion araudian tipifikatuta eta justifikatuta dago. Lizentziak idatziz eskatu behar zaizkio enpresako zuzendaritzari. Langileek eskubidea dute lanera ez joate bat kobratzeko, eta lanera ez joate hori ezin izango da ez atzeratu, ez eta ukatu ere egin.

Artikulu honen ondorioetarako, eta uki ditzakeen atalez bezainbatean, izatezko bikoteak eskubide osoko bikotetzat joko dira, baldin eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta badaude.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek lizentzia jasotzeko eskubidea izango dute, oinarrizko soldata eta antzinatasuna kobratuz, honako arrazoi hauek tartean direla:

a) Ezkontzea edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatzea: 20 egun natural, lizentzia-aldian hasi zen eguna barne. Baimen hau behin bakarrik jasoko da, baldin eta bikotea pertsona berberek osatzen badute.

b) Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen eta seme-alaben gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik: 5 egun natural.

b) Gurasoen edo neba-arreben gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik, 3 egun natural.

d) Aiton-amonen gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik: 2 egun natural.

Honako hauek joko dira gaixotasun larritzat: beren ezaugarriak direla-eta gaixoaren sendagileak halakotzat jotzen dituenak edo ospitaleratzea eskatzen dutenak. Justifikatzea baimen hori izan eta gero egin ahal izango da.

e) Bigarren maila arteko odol-kidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna (eta bigarrena baino beheragokoa, bizikidetza egonkorra egiaztatuz gero) duten senitartekoen ospitaleratzea eskatzen ez duten interbentzio kirurgikoengatik, interbentzio-eguna, bere lanaldiaren edo lan-txandaren barruan gertatzen bada.

f) Emazteak edo izatezko bikotekideak umea izan duelako: bost egun natural. Umea izan eta gero, amaren edo semearen edo alabaren koadro klinikoan konplikaziorik gertatzen bada, 2 egun natural gehiago jasotzeko eskubidea izango da.

g) Gurasoen, guraso politikoen, seme-alaben,

biloben, aiton-amonen, neba-arreben edo neba-arreba politikoen ezkontzagatik: egun natural bat.

h) Ohiko bizilekutik alde egiteagatik: 2 egun natural.

i) Izaera publikoko noraezeko eginkizun bat betetzeagatik, hori egiteko behar besteko denbora, baina gehienez ere bi lan-egun, bata bestearen ondotik, edo bost egun hilabetean.

j) Adopzioa: Langileen Estatutuaren 48.4 artikuluan aurreikusitako adopzio eta harreraren kasuan, lizentziak 17 aste iraungo du, hitzarmen honen 20. artikuluak dioenaz bat.

k) Sindikatuen edo langileen ordezkaritza-funtzioak: sindikatuen edo langileen ordezkaritza-funtzioak egiten dituzten langileek dagokion lizentzia jasotzeko eskubidea izango dute, legeriak ezarritako inguruabar, epe, betebehar eta preskripzioekin bat etorrita.

Nolanahi ere, Osatek, S.A.ko hitzarmen kolektiboaren mahai negozitzaileko kide diren langile-ordezkariak lizentzia bat kobratzeko eskubidea izango dute, negoziazio kolektiboa dela-eta Osatek, S.A.ko zuzendaritzak ofizialki deitutako bileretara joateko. Langile-ordezkari horiek, beren aldetik, aurretiaz jakinarazi beharko diote beren Unitateko buruari gertakari horren ondorioz zein egunetan ez diren lanera joango.

Bestalde, b), c), d), e) eta f) ataletan aipatutako kasuetan, egun bat gehiagorako baimena emango da, 200 km-tik gora eginez gero eta ibili beharreko 200 km-ko, eta gehienez hiru egun gehiago emango dira.

Baina b) eta c) atalen kasuan, gaixotasun larria bada, bi egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du langileak, lehenengo lizentzia bukatu ondorengo 30 egun igarota, baina joan-etorriengatiko luzapenik ez da aplikatuko.

Bestalde, c) eta d) atalen kasuan, maila bereko senitarteko politikoak sartuta daude, baina horrelakoetan langileek ez dute joan-etorriengatiko luzapenik jasotzeko eskubiderik izango.

16. artikulua.– Baimenak.

Lizentziak ez bezala, baimenak enpresako zuzendaritzak emango ditu.

Artikulu honen ondorioetarako, eta eraginpeko izan ditzakeen atalei dagokienez, izatezko bikoteak zuzenbidekoak balira bezala hartuko dira, dagokien erregistro ofizialean inskribatuta badaude behintzat.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek ordaindutako baimena jasotzeko eskubidea izango dute, oinarri-soldata eta antzinatasuna ordainduko zaizkiela, honako arrazoi hauengatik:

a) Ikastetxeetan azterketak egitea: behar den beste denbora, baina justifikatuta.

b) Ikastaro eta kongresuetara joatea: biltzar, ikastaro, mintegi eta gainerakoetara joateko baimenak eman ditzake, aukeran, enpresak; betiere horietara joateari laneko trebakuntza praktikorako ona dela baderitzo enpresako zuzendaritzak eta baimen-eskatzailea ez dagoenean, bere lekua beteta egoteko dauden aukerak kontuan hartuta, eta abar.

c) Norbere arazoak: 3 egun natural.

Norbere gauzetarako baimen hori ez da emango oporretarako astebete baino gutxiago falta dela edo oporretatik astebete baino gehiago igaro dela, enpresak ez badu bestelako irizpiderik azaltzen behintzat.

Norbere arazotzat joko da:

1.– Ekintza judizial pribatuetara, administratiboetara edo lan-alorrekoetara joatea, betiere langilearekin zerikusirik badute. Horien artean, besteak beste, honako hauek daude: Epaitegietan, Magistraturan, Entzutegietan eta Lan Ikuskaritzan egon beharra, bai demandatzaile moduan eta bai demandatu edo lekuko moduan ere.

2.– Bisita eta azterketa medikoak.

3.– Kontsultorio Juridikoetara eta Kongresu Sindikaletara joatea, betiere unitate bakoitzeko pertsona biri edo gehiagori eragiten ez badie eta estamentu ezberdinetakoak badira. Hala ere, zuzendaritzak baimena eman dezake.

4.– 4. mailako odol-ahaidetasunera arteko senitartekoei laguntza eskaintzea, horrek langilea familiaren ekintza formaletan egon beharra badakar. Horien artean daude, besteak beste, ezteietara, jaiotzeetara, jaunartzeetara eta hiletetara joatea.

d) Lanaldi-murrizketa:

Langile finkoek lanaldia murrizteko eskaria egin dezakete, honako baldintza hauen arabera:

1.– Lanaldiaren murrizketa-portzentajea enpresak eta eskatzaileak hartutako akordio bidez zehaztuko da.

2.– Nolanahi ere, baimen hori emateko, unitateak antolaketa aldetik behar besteko gaitasuna izango du, eta ezin izango die inolako kalterik ekarri eman beharreko zerbitzuaren maila eta kalitateari.

3.– Lanaldi-murrizketa gutxienez 6 hilabeterako emango da, eta iraupen bereko luzapenak eman ahal izango dira.

4.– Lanaldi murriztuaren ordutegi-prestazioaren baldintza zehatzak unitate bakoitzean adostuko dira, kasu bakoitzean diren inguruabarrak kontuan harturik.

Adostu beharko dira, besteak beste, ordu-tartea, atsedenak, oporrak, lanaldi-soberakinak eta abar...

Baimen hori emateko, ordainsariak proportzionalki murriztu beharko dira kontzeptu guztietan.

e) Soldatarik gabeko baimenak: Osatek-en gutxienez bi urteko antzinatasun onartua duten langile finkoek baimen bat eskatu ahal izango dute, ordainsaririk gabeko baimen bat, gehienez 6 hilabetekoa, eta ezin izango da luzatu harik eta bi urte gehiago jardunean eman arte. Baimen hori lortzeko, enpresaren zerbitzu-beharrek horretarako bidea eman beharko dute; langileek beren lanpostuari eta gizarte-segurantzaren arloko kotizazio-kopuruari eusteko eskubidea izango dute.

Bestalde, d) eta e) atalak idatziz eskatu beharko dira, giza baliabideen arduradunarengana joz. Unitateko buruari eta estamentuko koordinatzaileari aurretiaz eman beharko zaie horren berri.

17. artikulua.– Azterketa medikoa.

Urtero egingo dira azterketa mendikoak.

18. artikulua.– Istripu pertsonalen aseguru-poliza.

Honako aseguru hauek kontratatuko ditu enpresak bertan lan egiten duten langileentzat:

Kontzeptua

Zenbatekoa

– Heriotza naturala

30.000 euro

– Istripuzko heriotza (lanekoa edo ez)

30.000 euro

– Trafiko-istripuan gertatutako heriotza

30.000 euro

– Laneko zein lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko baliaezintasun partziala

30.000 euro

– Laneko zein lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko baliaezintasun osoa

30.000 euro

Laneko zein lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasuna edo balioezintasun handia

30.000 euro

19. artikulua.– Eszedentziak.

Langileen Estatutuan jasotakoak.

20. artikulua.– Haurdunaldia, amatasuna, bularra ematea eta aitatasuna.

Haurdun dauden edo titiko umeak dituzten emakumeek enpresan ezarritako portaera-protokoloa bete beharko dute.

Erditzen dutenek segidako 17 aste hartzeko eskubidea izango dute, eta 19, ordea, ume bat baino gehiago jaiotzen badira. Nahi duen moduan har ditzake interesatuak asteok, baina erditu ondorengo sei asteak amak atseden hartzeko izan beharko dira.

Hamar hilabete baino gutxiagoko haurrak dituzten langileek haurra edoskitzeagatik ordu bateko atsedenaldia hartzeko eskubidea izango dute lanegun bakoitzeko. Ordu hori nahi dutenean har dezakete, ordu erdiko zati bitan zati dezaketelarik. Eskubide horren ordez ordu bat gutxiagokoa izan daiteke laneguna edo, bestela, edoskitze-aldiko denbora guztia pilatu dezake eta, ondorioz, horregatik dagozkien beste lanegun hartu.

Erditzea dela-eta, hiru urtetik gorakoa izango ez den borondatezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute langileek, amatasuna dela-eta eskatutako borondatezko atsedenaldia bukatzen den egunetik zenbatzen hasita.

Erditzea dela-eta, aitak aitatasun-baimena jasotzeko eskubidea izango du, martxoaren 22ko 3/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

21. artikulua.– Arropa eta oinetakoak.

Ohiko uniforme osoarekin eta enpresaren bereizgarriekin aritu beharko dute langile guztiek beharlekuetan.

Uniforme, arropa eta oinetako egokiak banatu beharko ditu enpresak. Lana dela-eta aldatu beharra balego, enpresak berriak banatu beharko lituzke.

Enpresak berak garbituko ditu arropak.

22. artikulua.– Aurrerakinak.

Inolako interesik gabeko ohiko aurrerakinak –hileko soldata garbiaren % 100era artekoak- eskuratzeko eskubidea izango dute langileek, betiere kontratua ez bazaie amaitzen hilabetea burutu baino lehenago. Hilabete horretako nominaren bidez itzuliko dira aurrerakinok, edo urtean zehar kobratu beharreko lehenengo aparteko soldataren bidez, aurrerakina noiz eskatu den kontuan izanik.

23. artikulua.– Nomina-aurrerakinak.

Egin gabeko lan bategatik ematen diren zenbatekoak ordaintzea joko da nomina-aurrerakintzat. Plantillako langile finkoek baino ezin dute eskatu. Gehienez ere eska daitezkeen zenbatekoak kalkulatzeko, alde batetik, bi hileko soldata likidoa hartzen da, eta bestetik, sozietate publikoko langileek eska dezaketen zenbatekoaren bataz besteko aritmetikoa; eta orduan, bi zenbateko horien arteko bataz bestekoa aterako da.

1.– Horretarako, nahitaezkoa izango da laugarren atalean presazkotzat jotako egoeraren baten barruan egotea. Hala ere, atal horretako e), f), g), h), i), j), k), l) eta m) idatz-zatietan, honela zehaztuko da zenbatekoa, gehienezko muga horren barruan betiere: gastuen frogagirietan azaltzen den zenbatekoa hartuko da kontuan, izan ere, agiriok eskabidearekin batera aurkeztu beharko baititu eskatzaileak, premia larria egiaztatzeko dira eta.

2.– Itzultzeko gehienezko epea 24 hilabetekoa izango da. Aurrerakin horiek ez dute inolako interesik sortuko eta, nahi izanez gero, gehienezkotzat jotakoa baino epe laburragoan itzuli ahal izango dira.

3.– Helburu berarekin hartutako konpromisoak kitatu artean ezingo da mailegu berririk eman. Mailegu bat kitatu ostean, ezingo da beste bat eskatu sei hilabete baino lehen. Hala ere, f) atalean adierazitako arrazoiak ezi dira bateragarriak, hamar urteko epean mailegu bakar bat baino ezingo da eman.

4.– Urgentziazko beharrizantzat honako hauek hartuko dira:

a) Eskatzailearen ezkontza, edo bikote-bizikidetza egonkorrari ekin diola, ziurtagiri bidez egiaztatua.

b) Eskatzailearen dibortzioa, banaketa edo ezkontza-baliogabetzea.

c) Ezkontide, izatezko bikotekide edo seme-alaben heriotza.

d) Seme-alaben jaiotza.

e) Eskatzailearen, ezkontidearen, bikotekidearen edo harrera emana dieten seme-alaba adingabeen gaixotasun eta eragiketa kirurgikoa larria.

f) Ohiko etxebizitza erostea. Bankuko kredituak amortizatzea ohiko etxebizitza erosteagatik. Etxebizitza ondo zaintzeko nahitaezko eta beharrezko obrak egitea. Itzultzeko gehienezko epea 48 hilabetekoa izango da.

g) Lanlekua dagoen herrira bizitzera joatea.

h) Altzariak erostea.

i) Eskatzaileak zentro ofizialetan egindako ikasketen matrikula-gastuak.

j) Ibilgailua erostea.

k) Horrelakotzat jo daitezkeen antzeko beste egoera batzuk.

Enpresak, goitik jota, 62.807,67 euro finantzatuko ditu helburu horietarako. Zenbateko hori, ekitaldi bakoitzeko soldata-masa gehitu ahala, eguneratu egingo da.

24. artikulua.– Mantenua.

Langile batek, enpresaren beraren beharrizanak direla-eta, luzatu behar badu lanaldia, edo lanaldia enpresaren beharrizanengatik zatituta badago, langileen mantenuaren kostua enpresaren pentzutan izango da.

25. artikulua.– Hizkuntza-ikastaroetarako eta fondo ekonomiko eta sozialerako.

Enpresak 26.965,81 euro jarriko ditu helburu horietarako. Zenbateko horren % 75, alegia, 20.224,36 euro, enpresaren jarduerarekin zerikusia duten hizkuntzak (ingelesa eta euskara, erdia eta erdia) ikasteko izango da, betiere lanorduetatik kanpo egiten bada; gainerako % 25a, alegia 6.741,45 euro, enpresaren prestakuntza-planari erantsiko zaio. Aurkeztutako eskabideak ikusi ondoren emango ditu laguntzak enpresak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

* Enpresarekiko lotura.

* Banakako laguntzek ez dute gaindituko, normalean, ikastaroaren kostu guztiaren % 75. Baina egoera berezietan % 100era irits daitezke.

* Eskatutako laguntzen arabera banatu daitezke urteko fondoak.

* Parte hartu izanaren eta izandako gastuen frogagiriak aurkeztu ondoren ordainduko dira laguntzak.

* Ekitaldi bakoitzeko soldata-masa gehitu ahala eguneratu egingo da aipatutako zenbatekoa.

Ezarritako baldintzak betez prestakuntzarako kopurua agortzen ez bada, soberako kopurua fondo ekonomiko soziala finantzatzeko erabiliko da, hitzarmen honen IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

26. artikulua.– Kontratazio-prozedurak.

Enpresak langileei jakinarazi beharko dizkie enpresaren kontratazio-prozedurak.

Langileen Estatutuaren 15.1.b) artikuluan ezarritakoaren babespean, ekoizpen-gorabeherengatik (lan-pilaketagatik) sinatzen diren aldi baterako kontratuek gehienez 12 hilabete iraungo dute; hilabete horiek guztiak lanean emango dira, 16 hilabeteko epe baten barruan. Horrelako kontratuen beharra justifikatzen duen arrazoia edo gorabehera gertatzen den egunetik hasiko da zenbatzen epe hori.

27. artikulua.– Lanera ez joatea.

Enpresak 341 euroko pizgarria ordainduko die langileei, baldin eta urtean zehar ez badute hartu gaixotasunak eragindako Aldi Baterako Ezintasun (ABE) egun bakar bat ere. Emango die, orobat, 171 euroko pizgarri bat urtean gehienez 5 egun natural bajan ematen dituzten langileei, baldin eta urteko kudeaketa-planean ezarritako adierazlea gainditzen ez badute.

Baja batek bi urte desberdin hartzen baditu, biotako bat baino ez da kontuan hartuko, pizgarri hori ordaintzeko orduan.

Hurrengo urteko urtarrileko nominan ordainduko da pizgarria.

28. kapitulua.– Diziplina-araubidea.

Osatek, S.A.ko langileek diziplinazko erantzukizuna izango dute, 04.05. P-n ezarritako zehapen-prozedurari jarraituz.

29. artikulua.– Eranskinak.

I. ERANSKINA

SOLDATEN TAULAK ORDAINSARI FINKOAK

2007. urtea

Kategoria

Oinarrizko soldata

Antzinatasuna

Hirurtekoak

Txand. Osagarria

Zuzendari medikoa

64.817,69

83,53

Erradiologo unitate-burua

58.029,00

68,83

73,12

Zuzendari ekonomiko-finantzarioa

55.111,06

83,53

Mediku erradiologoa

47.749,56

68,83

73,12

Giza Baliabideetako arduraduna

43.459,85

68,83

Teknologia Saileko arduraduna

43.459,85

68,83

Errad. I+D+F

43.211,72

68,83

Administrazio-burua

33.294,30

63,34

Teknikari medikoa

30.395,60

59,41

121,89

Administrazioko ofiziala

27.100,36

55,51

Informatika-teknikaria

28.197,46

55,51

Teknikari manipulatzailea

28.016,46

55,51

91,43

Kalitate-teknikaria

27.100,36

55,51

Zuzendaritzako idazk.

24.165,53

41,30

Idazkariak

23.171,91

41,30

68,58

Sorosleak

23.171,91

41,30

68,58

II. ERANSKINA

LANPOSTUAREN OSAGARRIA

2007

197,54

III. ERANSKINA

NOMINAREN AURRERAKINAK

Kontsumorako maileguak - 2007

2007ko gehienezko muga

24 hilabete

48 hilabete

Zuzendari kudeatzailea

6.529,44 euro

272,06 euro

136,03 euro

Zuzendari soroslea

6.167,04 euro

256,96 euro

128,48 euro

Zuzendari ekonomiko-finantzarioa

5.804,16 euro

241,84 euro

120,92 euro

Unitateburua

5.802,72 euro

241,78 euro

120,89 euro

Mediku erradiologoa

5.252,64 euro

218,86 euro

109,43 euro

Mediku I + D + F

5.079,36 euro

211,64 euro

105,82 euro

Giza Baliabideetako arduraduna

5.079,36 euro

211,64 euro

105,82 euro

Teknologia Saileko arduraduna

5.079,36 euro

211,64 euro

105,82 euro

Administrazio-burua

4.535,04 euro

188,96 euro

94,48 euro

Teknikari manipulatzaile medikoa

4.172,16 euro

173,84 euro

86,92 euro

Teknikari Manipulatzaile Oinarrizkoa / Informatikoa

4.172,16 euro

173,84 euro

86,92 euro

Administrazioko ofiziala / Kalitate-teknikaria

4.172,16 euro

173,84 euro

86,92 euro

Zuzendaritzako idazkaria

4.108,32 euro

171,18 euro

85,59 euro

Sorosleak

3.991,20 euro

166,30 euro

83,15 euro

Idazkariak

3.991,20 euro

166,30 euro

83,15 euro

Oharra: 48 hilabeterako zutabea nominaren aurrerakinei baino ez dagokie; etxebizitza erosteko edo/eta konpontzeko eta etxebizitzarako kredituak amortizatzeko aurrerakinei alegia.

IV. ERANSKINA

BESTE GIZARTE-PRESTAZIO BATZUETARAKO FONDO EKONOMIKOA

Laguntzen helburua eta edukia.

Hitzarmen honen bidez, gizarte-fondoko laguntzak kudeatu, ebatzi eta ordaintzeko prozedura eta edukia arautu nahi dira. Gizarte-fondoa laguntzak jaso behar zituzten langileekiko hitzarmen kolektiboan adostu zen. Honako laguntza hauek biltzen ditu gizarte-fondoak:

Protesi eta odontologia gaietarako laguntza.

Tratamendu eta esku-hartze medikoetarako

laguntza.

Urrituak artatzeko laguntza.

Nazioarteko adopzioetarako laguntza.

Ohiz besteko laguntzak.

Modalitate desberdinak baztergarriak izango dira. Laguntza horiek diru-prestaziotzat hartu behar dira, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 15.1 artikuluarekin bat etorriz, norbere lanaren ondorio direlako. Hori dela eta, atxiki beharreko errendimendutzat jo behar dira.

Laguntzen zenbatekoa.

Ekitaldirako eskuragarria den zenbatekoa prestakuntzarako hitzarmen kolektiboan onetsitako poltsatik sortzen den soberakinaren araberakoa izango da. Ondorio horietarako, prestakuntzak sortarazitako gastuak ordaintzea beti izango da lehentasunezkoa.

Laguntzak kalkulatzeko, behar bezala justifikatutako gastuek eskatzaileari eragiten dioten galera ekonomikoa hartu beharko da kontuan.

Galera ekonomikoen zenbatekoa erabaki behar da, zenbateko horretatik aurrerako eskariei erantzuteko. Zenbateko hori, kasu bakoitzean, onuradunaren urteko ordainsari gordinen % 5,5eko portzentajeak emango du; ordainsari horiek likidatzen diren ekitaldikoak izango dira.

Behar bezala justifikatutako gastuen edo izendatutako kopuruaren eta galera ekonomikoaren arteko aldeagatik emango dira laguntzak, eskuragarri den kopuruari doiketa egin ondoren dagokion portzentajea izango duela.

Norbere eremua.

Langile finkoek eta aldi baterako langileek izango dute hitzarmen honen lehenengo puntuko laguntzak jasotzeko eskubidea, baldin eta enpresan gutxienez 6 hilabete eman badituzte lanean. Kasu honetan, urtean lanean emandako denborarekin proportzioan zehaztuko da zenbatekoa.

Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak jarduneko egoeran egon beharko du.

Kontuan hartuko dira langile, ezkontide, seme-alaba edo 2. mailara bitarteko odol-senideen egoera arrazoitzat duten eskariak, baldin eta langilearekin, seme-alabekin edo 2. mailara bitarteko odol-senideekin bizi dela egiaztatzen bada eta likidatzen den aldian lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako soldatarik jasotzen ez badute urtean, bai norbere kontura, bai besteren kontura lan eginda.

Eskariak:

Interesatuek hitzarmen-eskari bat aurkeztu beharko dute, guztiz betea, eredu ofizialari jarraituz.

Aplikazio-eremu horretako bi subjektuk laguntza horiek jasotzeko eskubidea badute onuradun komunak dituztelako, bakar batek eskuratu ahal izango du laguntza.

Eskariarekin batera jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Fotokopiek ez dute balio izango, salbu eta jatorrizko dokumentuak aurkeztu ezin direla justifikatzen bada. Kasu horretan, fotokopia konpultsatua justifikagarri moduan onartuko da.

Gainera, dokumentazio argigarria eskatu ahal izango da, eskariak ebazteko behar diren datuak egiaztatzeko.

Eskariak aurkezteko epea eta lekua:

Eskariak giza baliabideen arduradunari zuzenduko zaizkio, hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehenago.

Kudeaketa:

Hitzarmen hau Osatek Saren Intranet-ean argitaratuko da, eta unitateetako iragarki-tauletan ikusgai jarriko.

Laguntza eman edo ukatzeko batzorde bat eratuko da, eta horretarako, hitzarmen honetan aipatutako betebeharrak hartuko dira kontuan. Batzordean, zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak ordezkari bana izango dute. Laguntza eman edo ukatzeko ebazpena berariaz jakinaraziko zaie interesatuei.

Ordaindu nominaren bidez egingo da.

Bateraezintasunak:

Laguntza horiek jasoz gero, ezin izango da beste erakunde publiko batzuek helburu berberarekin emandako horrelako laguntza gehiagorik jaso, salbu eta laguntzak txikiagoak badira; kasu horretan, behin gastua egiaztatuz gero eskatu ahal izango da aldea.

Laguntza horiek bateraezinak izango dira, orobat, familia-unitateko beste kide bat laguntza berbera -salbu eta zenbatekoa txikiagoa bada- aurreikusten duen hitzarmen bati atxikita badago, non aldea eskatu ahal izango baitu.

Dokumentazioa faltsua bada edo eman gabe geratzen bada, laguntza galduko da edo, jaso bada, itzuli beharko da.

OINARRI BEREZIAK

Protesi eta odontologia gaietarako laguntza.

Honako protesi hauek erosteak eragindako gastuak ordaintzeko erabiliko da:

Hortzetako protesiak:

– hortzeria osoa.

– goiko edo beheko hortzak.

– pieza solteak edo endodontziak.

– obturazioak edo oreztapenak.

– inplante osteointegratuak.

– ortodontzia.

Begietako protesiak:

– betaurreko zuzentzaileak.

– kristalen berritzea.

– lentillak.

Entzumen- edo fonazio-protesiak:

– audifonoak.

– fonazio-aparatuak.

Kirurgikoak ez diren beste protesi batzuk, aparatu bereziak eta elbarrien ibilgailuak:

Osasun-sistema publikoaren edo sistema mutualista publikoaren prestazio-zerrendan agertzen ez direnak edo osasun-sistema publikoan ukatuak izan direnak.

Dokumentazioa:

– Protesiaren beharra justifikatzea.

– Establezimendu espezializatuen jatorrizko fakturak, datu hauek agertzen dituztenak: IFK / IFZ, hartu-agiria, data eta sinadura, erositako ondasuna, eroslearen izen-deiturak eta helbidea.

Urrituak artatzeko laguntza.

Urritasun fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak dituztenak tratatu, errehabilitatu eta modu berezian zaintzeko gastuak finantzatuko dira. Horren barruan sartuta daude ibilgailu motordunak eta elbarrien etxebizitza egokitzeko gastuak, 3.000 euroko eta 5.000 euroko muga izango dutenak hurrenez hurren.

Elbarritasunaren ondorioz, pazienteak, aita-amek, ezkontideak edo tutoreak pentsio ofizialen bat edo prestazioren bat jasotzen badute, gastuen % 75 kenduko zaie, egoitzetan edo beren etxeetan emandako asistentzia-gastu iraunkorrak direnean.

Dokumentazioa:

Urritasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, elbarritasun horretan eskumena duen erakundeak emana.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria, jasotzen duen pentsioaren edo familia-prestazioaren zenbatekoa adierazten duena, edo, hala badagokio, halakorik jasotzen ez duela dioen ziurtagiria.

Bizi den lurraldeko erakunde eskudunaren ziurtagiria, ekitaldi horretan pazienteari emandako laguntzak jasotzen dituena, edo hala badagokio, halakorik jaso ez duela dioen ziurtagiria.

Gastuen fakturak, errehabilizazio-zentro edo -erakundeetako profesionalek, elbarritasunen edo urritasunen tratamenduetan, errekuperazioan edo errehabilitazioan espezializatuek, emanak. Fakturek bete beharko dituzte lehenago aipatutako baldintzak.

Tratamendu eta esku-hartze medikoetarako laguntzak.

Tratamendu medikoek edo esku-hartze kirurjikoek eragindako gastuak finantzatzeko izango dira, baldin eta osasun-sistema publikoak edo sistema mutualista publikoak emandako farmazia eta medikuntzako asistentziatik kanpo badaude eta estetikaren arlorako ez badira.

Dokumentazioa:

Erakunde eskudunak (Osakidetza, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, mutuak) emandako ziurtagiria, tratamendu edo esku-hartze kirurjikoa prestaziotik kanpo geratzen dela dioena.

Txosten medikoak, gaixotasun edo lesioaren

diagnostikoari eta jasotako tratamenduari buruzkoak.

Tratamendua eman duen zentro espezializatuaren fakturak.

Nazioarteko adopzioak.

Oroharreko prezioko laguntza ekonomiko bat izango da, behin ordaindu beharrekoa, atzerriko herrietan adingabeak adoptatzeak eragindako gastuak finantzatzea helburua izango duena. Laguntza horren zenbatekoa Batzordeak zehaztuko du, laguntza-mota hori eskuratzeko jasotako eskari-kopuruaren arabera.

Dokumentazioa:

Sorburu-herriko ebazpen judizialaren fotokopia konpultsatua (ebazpen horren bidez onartzen da adopzioa).

Familia-liburuaren fotokopia konpultsatua, adoptatuaren inskripzioa jasotzen duena.

Ohiz besteko laguntzak.

Horretarako eratutako Batzordeak hartu beharko dirulaguntza emateari buruzko erabakia. Horretarako, kontuan hartuko du norbanako baten edo familia baten egoera ekonomikorako oso galgarriak izaten diren larritasun handiko egoeretan aurkezten den dokumentazioa.

Dokumentazioa:

Interesatuaren iritziz, adierazitako arrazoia dela-eta beharrezko edo/eta egoki ikusten diren guztiak, bai eta Batzordeak auzia hobeto ezagutzeko eskatzen dituenak ere.

Datuak babestea.

Gizarte-fondoaren konturako laguntzak jasotzeko eskariak kudeatzeko, ezinbestekoa da eskatzaileen datu pertsonal guztiak fitxategi batean bildu eta prozesatzea eta datu horiek guztiak Osatek, S.A. eta administrazio eskudun guztien eskura jartzea. Ebazpen honen ondorioz bildutako datu pertsonalak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko arautegian ezarritakoari jarraituz tratatuko dira. Lege horrek datu personalen babesa arautzen du; arautegia ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

Deialdi honetan parte hartzen duten langileek onartzen dute hitzarmen honen helburua betetzeko egindako datu-bilketaren lanketa.


Azterketa dokumentala