Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4286

IRAGARKIA, Gizarte Gaietako sailburuordearen zenbait ebazpen jakinarazten dituena, zeinek Gizarte Ongizateko zuzendariaren 2007ko azaroaren 28ko Ebazpenaren kontra jarritako errekurtsoak ezesten dituzten (2008ko urtarrilaren 11ko EHAA, 8. zenbakia). Ebazpen horren bidez onetsi egiten da 2007ko otsailaren 15eko Aginduaren bitartez deitutako laguntzak jasoko dituztenen eta ez dituztenen zerrenda (2007ko otsailaren 27ko EHAA, 41. zenbakia). Laguntza horiek hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko dira.

Interesdunei jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizkien arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, interesaturik daudenek jakin dezaten, iragarki hau banako jakinarazpena baita interesaturik daudenentzat. Horrez gain, ohar hauek egiten dira:

1.– Gizarte Gaietako sailburuordeak ebatzi du, datu banakakotuak iragarki honen I. eranskinean dituzten espedienteetan, Gizarte Ongizateko zuzendariak 2007ko azaroaren 28an emandako Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoak ezestea. Izan ere, ebazpen horren bidez onetsi egin zen hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko laguntzak jaso zituztenen eta ez zituztenen zerrenda.

2.– Ezespen-arrazoiei dagozkien letren esanahia iragarki honen II. eranskinean jasota dago.

3.– Ebazpen hauek irmoak dira administrazio-bidean, eta beren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

4.– Interesdunek Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan eskuragarri dituzte jarritako gorako errekurtsoen ebazpenen testu osoak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.

I ERANSKINA / ANEXO I

Esp. zenbakia

N.º expediente

Eskatzailea

Solicitante

Uko egiteko arrazoia

Motivo de denegación

GUA-200600/0309

Maria Gancedo Comuñas

I

GUA-200600/1445

Jorge Armando Molina Chavez

A

GUA-200600/2745

Valeria Castro Cruz de Quispe

S

GUA-200600/4046

M.ª Daily Mendez Toledo

S

GUA-200500/4051

Gladis Esperanza Sanchez Poma

S

II. ERANSKINA/ ANEXO II

A&#9

Aginduaren 9. artikuluan ezarritako errenta-tarteak gainditzeagatik.

A&#9

Por superar los tramos de rentas establecidos en el artículo 9 de la Orden.

B&#9

Eskaria egin duen familia-unitateak EAEn bizi dela ez frogatzeagatik.

B&#9

Por no acreditar la unidad familiar solicitante de la ayuda, su residencia en la CAPV.

C&#9

Baliabide ekonomiko gutxien duten familia-unitateen eskariei lehentasuna eman zaielako (kreditua agortzen bada, Aginduaren 10. artikulua).

C&#9

Por haberse priorizado las solicitudes de las unidades familiares con menos recursos económicos (Supuesto en el que se agote el crédito artículo 10 de la Orden).

D	Eskabide ez aurkezteagatik.

D	Por no presentar la solicitud correspondiente.

E&#9

Aitaren diru-sarrerak ez aurkezteagatik (Errenta-aitorpenaren fotokopia, edo bestela urtean dituen diru-sarreren zinpeko deklarazioa).

E&#9

Por no aportar los ingresos del padre. (Fotocopia de la declaración o en su defecto declaración jurada de los ingresos anuales).

F&#9

Amaren diru-sarrerak ez aurkezteagatik (Errenta-aitorpenaren fotokopia, edo bestela urtean dituen diru-sarreren zinpeko deklarazioa).

F&#9

Por no aportar los ingresos de la madre. (Fotocopia de la declaración o en su defecto declaración jurada de los ingresos anuales).

G&#9

Dagokion Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako baliaezintasun-ziurtagiria ez aurkezteagatik.

G&#9

Por no aportar certificado de minusvalía expedido por la Unidad de Valoración y Orientación de la Diputación Foral correspondiente.

H&#9

Familia-liburuaren fotokopia edo familia-unitatea osatzen duten kideak egiaztatzen dituen agiri bat ez aurkezteagatik.

H&#9

Por no aportar fotocopia del libro de familia o documento acreditativo de los miembros que componen la unidad familiar.

I&#9

Bizikidetzako ziurtagiriarekin batera, guraso bakarra dela azaltzen duen zinpeko deklarazioa ez aurkezteagatik.

I&#9

Por no aportar declaración jurada en la que se indique la situación de monoparentalidad junto con el certificado de convivencia.

J	Epez kanpoko eskaria.

J	Solicitud fuera de plazo

K&#9

Prozedura bukatu egin delako, eskarian atzera egiteagatik edo horri uko egiteagatik.

K&#9

Por haber finalizado el procedimiento por desistimiento o por renuncia de la solicitud.

L&#9

Familia-unitateak ordaindu ez dituelako zentroek ordaindu edo deskontatu ditzaketen kuotak.

L&#9

Por no pagar la unidad familiar, cuotas que los centros puedan abonar o repercutir.

M	Dagozkion zerga-obligazioak ez betetzeagatik

M	Por no cumplir con las obligaciones fiscales correspondientes.

N	Haurra ez dago matrikulaturik.

N	El niño o niña no está matriculado.

O	Haurra ez dago eskatzailearen ardurapean.

O	El niño o niña, no está a cargo del solicitante

P	Beste administrazio batek ordaindutako gastuak.

P	Gastos sufragados por otra administración

R	Haurrak hiru urte baino gehiago dauzka

R	El niño o niña supera los tres años.

S	Espediente bikoiztuta.

S	Expediente duplicado.


Azterketa dokumentala