Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4284

EDIKTUA, 2008ko ekainaren 11koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, “Corte de Tubo, SA (Cortusa)” enpresari 03.0108.20.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Juan José Loroño Doistua jaunak, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: “Corte de Tubo, SA (Cortusa)” enpresaren aurka irekitako 03.0108.20.01.01.03 espedientea amaitu eta ebazpena hartu dela. Ebazpen horren bidez baietsi egiten da enpresari irekitako 238/03 zenbakiko arau-hauspen aktan hartutako zehapen-proposamena eta, ondorioz, berretsi egiten da “Corte de Tubo, SA (Cortusa)” enpresari ezarritako hogeita hamasei mila eta hirurogei euro eta hirurogeita hamahiru zentimoko (36.060,73) zehapena, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Dekretuaren 6.5 artikuluan ezarritakoa hausteagatik, greba egin behar zuten langileak enpresarekin loturarik ez zuten beste langile batzuen bidez ordezkatu baitzituen grebaren jakinarazpenaren berri izan ondoren; izan ere, hori arau-hauste larria da abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan arloko arau-hauspen eta zehapenei buruzko legearen 8.10 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Dena dela, “Corte de Tubo, SA (Cortusa)” enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean: Ibarburu industrialdea 55, Donostia-San Sebastián. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, tokian tokiko lurralde ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Errekurtso hori ez bada garaiz eta forman aurkezten, ezarritako zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du “Corte de Tubo, SA (Cortusa)” enpresak Lan Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak duen Sarreren Kontu Baimenduan (Gipuzkoa Donostia Kutxa: 2101-0381-00-0002786515 zk.), eta sartu ere, hogeita hamar eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera; eta hori horrela egingo da, Gizarte Arloko Arau-hausteengatik Zehapenak Ezartzeari buruzko eta Gizarte Segurantzako kuoten espediente likidatzaileari buruzko Prozeduraren Araudi Orokorra onartzen duen maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuko 25.1.b artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 94. eta 138.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Horrela egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, hala ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedurak.

Enpresa horrentzako jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan aurreikusitako moduari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 11.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea,

JUAN JOSÉ LOROÑO DOISTUA.


Azterketa dokumentala