Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4279

IRAGARKIA, erabat estankoa den adreiluentzako arbastagailua hornitzeko hornidura-kontratua esleitzeko dena (20S/08 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 20S/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: erabat estankoa den adreiluentzako arbastagailua hornitzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 1a baino lehen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurogeita hamasei mila (96.000,00) euro, gehienez (% 16ko BEZa barne).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abuztuaren 1a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.contratacion.info.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak:

Finantza-erakundeen txostena aurkeztu behar da ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko hornitu beharreko produktuaren laginak, deskribapenak eta argazkiak aurkeztu beharko dira, eta administrazio honek egiazkotasuna ziurtatzeko eskatu ahal izango du.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko irailaren 3ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 1. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko irailaren 5a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

12.– Kontratua esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa: ponderazioa: 30 puntu.

2) Eskaintza teknikoaren kalitatea: ponderazioa: 25 puntu.

3) Garantialdia: ponderazioa: 5 puntu.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala