Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
4276

EDIKTUA, 12/08 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Marta Dabouza Acebalek, Gernika-Lumoko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

12/08 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpurua eta epaitza:

9/08 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta zortziko otsailaren hogeita bia.

Nik, M.ª Inmaculada Lopez Lluch-ek, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik, ikusi ditut lesio-falta eta mehatxuak direla-eta bideratutako 12/08 berehalako falta-judizioaren autoak. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Ondokoak parte izan dira judizio honetan: alderdi salatzaile gisa, Ion Alexa, Nicolae Florin Alexa eta Carmen Alexa, eta alderdi salatu gisa, Aurel Georgian Plescaciuc, Antonel Gutanu eta Costinei Sorin Rotarin, Enero Urrutia Alboniga letraduak lagunduta. Horregatik, Espainiar Konstituzioak ematen dizkidan eskumenei jarraiki eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut

EPAITZA

Aurel Georgian Plescaciuc, Antonel Gutanu eta Costinei Sorin Rotarin absolbitzen ditut egozten zitzaizkien lesio-falta eta mehatxuetatik.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hain justu ere, epaitegi honetan, jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Eta nire epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, gaur egun non dauden ez dakigun Ion Alexari, Nicolae Florin Alexari, Carmen Alexanco Garciari eta Antonel Gutanuri jakinarazpena egiteko balio dezan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zortziko ekainaren hiruan ematen dut idazki hau.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala