Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
4275

AGINDUA, 2008ko ekainaren 11koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; haren bitartez uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egiten da 2008rako, dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriak arautzen baititu.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuak (martxoaren 11ko 50/1997 De-kretu bidez aldatuta eta EHAAren abuztuaren 1995eko abuztuaren 1eko 145. zenbakian argitaratuta) helburu dauka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren dirulaguntzen esparrua ezartzea, Euskadiko nekazaritza, nekazaritzako elikadura eta arrantza sektoreetan burutzekoak diren ikerketa eta garapen teknologiko eta esperimentaleko (I+G+B) proiektu eta ekintzak sustatzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren ikerketa-programen helburuekin bat etorriz, dekretuan eta dekretua garatzeko xedapenetan ezarritako moduan.

Uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren (martxoaren 11ko 50/1997 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori) 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskabideen aurkezpena, eskabideok aurkezteko epeak, aurkeztu beharreko agiriak, gastuak egiaztatzeko epea eta modua, ebazteko organo eskuduna eta ordaintzeko epea eta modua, dekretua garatzeko xedapenetan ezarriko dira, eta, arau horretan berariaz ezarri ez den guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretua, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legea, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– 2008ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberritzea bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan (martxoaren 11ko 50/1997 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori) aurreikusitako laguntzetarako eskabidea aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Laguntzen helburua izango da uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak finantzatzea.

Bigarrena.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako 897.410 euro jarriko dira guztira 2008ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarri den partidaren kargura. Kopuru horretatik 597.410 euro 2008. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 300.000 euro, 2009rako konpromiso-kredituari.

Hirugarrena.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.

1.– Laguntza-eskabideak agindu honetako eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izango dira, eta eranskin berean adierazitako agiriekin batera aurkeztu behar dira Nekazaritza eta Arrantza Saileko Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean bertara joanez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako moduez baliatuz. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) ere jarriko du eskabidea; bertatik deskargatu eta bete daiteke.

Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.

Eskabidea aurkeztu izanaren data, eskabidea puntu honetan aipatutako erregistroetako batean aurkeztu den egunari dagokiona izango da ondorio guztietarako.

Halaber, horiekin batera zinpeko aitorpena bidali beharko da, eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik egiaztatzeko, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

2.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak aztertzean akats edo hutsuneak dituztela ikusten bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio, hamar egun balioduneko epea emango zaio behar den zuzenketa egiteko, jakinarazpena jasotzen duen egunaren biharamunetik aurrera, eta ohartaraziko zaio akatsa zuzentzen ez badu eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak, aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 42. artikuluan ezarritako moduan ebazpena emanda.

3.– Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetako laguntzak kudeatzeko ardura; horregatik, eskatzaileei nahi beste agiri edo/eta informazio eskatu ahal izango die eskabideak ondo ulertu eta ebaluatu ahal izateko.

Laugarrena.– Onuradunak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak ondokoek eskuratu ahal izango dituzte:

a) Nekazaritzako, arrantzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan eta ikerketa-zentro ofizialekin edo unibertsitateko sailekin lankidetzan badihardute.

b) Nekazaritzako, arrantzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan eta I+G zentro propioa badute.

Agindu honi dagokionez, I+G zentro propiotzat hartuko dira I+G jarduerak etengabe egiten edo egingo dituzten unitate independenteak, baldin eta halako jarduerak garatu eta egiteko aktibo eta egitura egokiak badituzte; existitzen direla edo sortu direla zalantzarik gabe egiaztatu baldin badaiteke, alegia. Nolanahi ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ahalko ditu horretarako, aurkezten diren eskabideak ebatzi aurretik.

c) Nekazaritzako, arrantzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko elkarte, aldi baterako enpresa-elkarte eta enpresa-taldeek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta haien sorrerako xedea uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren 6. artikuluan aipatzen diren jardueretako baten bat egitea bada; gainera, lankidetzan jardun behar dute euren kideetako baten edo gehiagoren I+G zentroarekin, edo, bestela, ikerketa-zentro ofizial edo unibertsitateko sail batekin edo gehiagorekin.

d) Kapital publiko nahiz pribatuko enpresek, haien jarduera nagusia nekazaritzako, arrantzako edo nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa bada.

Bosgarrena.– Lankidetza-proiektuak.

1.– Lankidetza-proiektuen helburua da ikerketan, eraberritzean edo garapen teknologikoan aritzea, teknologia eskatzen duten azpisektore edo sektore-elkarteen interesei begira.

2.– Lankidetza-proiektuek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Teknologia komuna garatuko dute, edo denen arazoak konponduko dituzte, alegia, azpisektore nahiz sektore-multzo bateko produkzio-, fabrikazio- edo banaketa-prozesuetan denei azaltzen zaizkien arazoak.

b) Berritzaileak izango dira euren aplikazio-eremuan, eta ekarpen interesgarria egingo diote eremu horretako egungo jakintzari, lehiakortasuna hobetzeko behar den eraberritze teknologikoa lor dadin.

c) I+G+E eskatzen duten enpresak edo enpresa-taldeak berak izango dira proiektuen buru.

3.– Lankidetza-proiektutzat joko dira a) eta b) idatz-zatietako ezaugarriak dituztenak ere, baldin eta teknologia-zentro, unibertsitate edo kapital publiko nahiz pribatuko enpresek eskatzen badituzte eta eskatzaile horien jarduera nagusia nekazaritzako, arrantzako edo nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa bada.

Seigarrena.– Banakako proiektuak.

1.– Banakako proiektuen helburua da garapen teknologikoan aritzea, oso ekimen zehatza eta bere beharrizanetara egokitua eskatzen duen enpresa baten interesa asetzeko.

2.– Banakako proiektuak banaka egin beharko dira, alegia, enpresak berak egingo ditu, baldin eta proiektuaren garapena bermatzeko behar diren baliabideak eta ezaguerak baditu.

Zazpigarrena.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz laguntzekoak diren gastuei uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren 9. artikuluko portzentajeak aplikatuko zaizkie, martxoaren 11ko 50/1997 Dekretuak artikulu horri emandako testua hartuta. Aplikatu beharreko portzentajea proiektatzen den jardueraren ezaugarrien araberakoa da.

2.– Banakako proiektuei, gehienez ere, diruz laguntzekoak diren gastuen % 50eko finantzaketa esleituko zaie.

Zortzigarrena.– Ebaluazioa.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.4 artikuluari jarraituz.

2.– Balorazio Batzordea eratuko da. Hiru teknikarik osatuko dute, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak izendatu beharrekoak. Batzordearen zereginak izango dira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea eta aurreikusitako laguntzak emateko ebazpen-proposamenak egitea. Izendapen-ebazpenean Batzordeko burua eta idazkaria izendatuko dira.

3.– Eginkizun horiek betetzeko, Batzordeak proiektuen gaineko txostenak eskatu ahalko dizkie euren eremuetan entzute handia duten ebaluatzaileei.

4.– Ebaluazio-prozesuan Balorazio Batzordeak eskatzaileei iradoki ahal izango die proiektuetan aldaketak egin ditzatela, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak nekazaritzako elikagaiei eta arrantzari buruz darabilen politikaren irizpideetara hobeto molda daitezen. Ildo horretan ahaleginak egingo dira euskal nekazaritza eta arrantza sektorearentzat interes nabarmena duten ikerketa aplikatuak bultzatzeko eta, kasua bada, haien emaitzen transferentziari laguntzeko.

5.– Balorazio Batzordeak, egokitzat jotzen dituen jarduketa guztiak ofizioz egin ondoren, ebazpen-proposamena idatziko du, ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak baloratzeko, eta laguntza eman behar duen organoari aurkeztuko dio, hau da, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariari.

6.– Proposamena ez da loteslea izango. Hala ere, laguntzak emateko ebazpena proposamenarekin bat ez badator, horren arrazoiak azaldu beharko dira.

Bederatzigarrena.– Balorazioa egiteko irizpideak.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak proposatzeko eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, Balorazio Batzordeak kontuan hartuko ditu uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako irizpideak, eta 10 puntu emango ditu, gehienez ere, irizpide bakoitzeko.

Hamargarrena.– Ebazpena.

1.– Eskabideak ebaluatu ondoren Balorazio Batzordeak eginiko proposamena ikusirik, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak ebazpena emango du hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Ebazpenean ontzat hartuko dira balorazio onena lortu duten eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan laguntza hauek emateko dagoen kreditua edo hura eguneratu ondoren geratzen dena agortu arte. Epe horretan ebazpen-jakinarazpenik jaso ezean norberaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.– Esleipenari buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei eta bertan agertuko dira diru-laguntza jaso duen proiektuaren izena eta onetsi zaion aurrekontua.

Laguntza emateko ebazpena interesatuei banan jakinarazteaz gainera, eta hura jendaurrean azaltzeko, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak ebazpena emango du, uztailaren 11ko 367/1995 De-kretuaren babesean esleitutako diru-laguntzen guztizko zenbatekoa eta erakunde onuradunen izenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen.

3.– Lehenengo paragrafoan xedatutakoa horrela izanda ere, agindu honetako 3. ebatziaren 3. paragrafoan jasotakoa aplikatzekoa denean, ebazpena emateko epea etenda geratuko da tramite horrek betetzeko behar duen denboraz, jakinarazpena jasotzeko eta horri erantzuteko epearen arabera.

4.– Jakinarazten diren ebazpenei aurka egiteko, edo ebazteko epean ebazpenik jakinarazten ez den kasuetan, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, Elikagai Politika eta Industriako sailburuari zuzenduta, horrela xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan.

Hamaikagarrena.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako laguntza onartzea. Horretarako, diru-laguntza jasotzen duten pertsona edo erakundeek laguntza onartzeko agiria igorriko diote Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzari, hamabost eguneko epean, diru-laguntzaren jakinarazpena jasotzen dutenetik hasita. Agiri horretan proiektuaren izena, diru-laguntzaren zenbatekoa eta proiektua burutzeko epea agertu beharko dituzte.

Epe horretan onarpenik igortzen ez badute, laguntzari uko egin diotela ulertuko da eta, uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoari atxikiz, laguntzarako eskubidea galdu dutela adieraziko da.

b) Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea.

c) Deialdi honetan jasotako diru-laguntzei buruz edozein argibide ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, euren eginkizunak betez halakorik eskatzen badute.

d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzea (testu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen).

Hamabigarrena.– Gauzatzea.

1.– Diru-laguntza jasotzen duten jarduerei dagokienez, urtebeteko proiektuak 2008ko ekitaldian burutu beharko dira, eta bi urteko proiektuak 2008-2009an. Hala ere, diru-laguntza jasotzen duen proiektuaren ezaugarriak kontuan izanik, epe luzeagoa ezarri ahal izango da laguntza emateko ebazpenean.

2.– Agindu hau indarrean jartzen denean hasita dauden jarduerek ere diru-laguntza jaso ahalko dute.

3.– Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak proiektuko jarduerak atzeratzeko edo proiektua gauzatzeko epea luzatzeko baimena eman ahalko du. Horretarako, aurretik eskabidea aurkeztu eta arrazoiak azaldu beharko zaizkio.

Hamahirugarrena.– Diru-laguntza doitzea.

1.– Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzetan zerbait aldatzen bada, betiere diru-laguntzaren xedea betetzeari utzi gabe; edo benetako kostua aurrekontua baino handiagoa gertatzen bada, edo beste laguntzaren bat jaso eta ezarritako mugak gainditzen badira, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak ebazpena emango du, diru-laguntza eman zuen ebazpenean aldaketa egin dadin.

2.– Horrela bada, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak likidazio ebazpena emango du. Bertan doitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak, eta aurretiazko ordainketarik izan bada, gaindikina itzul dadila aginduko da.

Hamalaugarrena.– Laguntzen ordainketa.

Laguntzak honela ordainduko dira:

1.– Diru-laguntzaren % 50 ordainduko da laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta gero, uko egiteko epea amaitutakoan.

2.– Gainerako % 50a, osoa edo zati bat, ordainduko da ordaintzeko eskabidea aurkeztu ondoren. Eskabide horrekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Jardueren burutzapenari buruzko memoria eta, gainera, onartutako aurrekontua nola gauzatu den azaltzen duen banakapena.

b) Diruz lagundutako jarduerak burutu direla eta lortu beharreko helburuak zenbateraino bete diren egiaztatzen duten faktura eta agiriak. Agiri originalak besterik ez dira onartuko edo, bestela, fotokopia konpultsatuak. Gainera, fakturak ordaindu izanaren ziurtagiriak ere eskatuko dira. Fakturak ordaindu izanaren ziurtagiritzat joko dira banku-transferentzien ordezkagiriak, banku-taloien fotokopiak eta dagozkion jaso izanaren agiriak.

c) Zerga-betebeharrak beterik daudela egiaztatzeko agiriak, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoarekin bat, eta Gizarte Segurantza edota dagokion gizarte-aurreikuspeneko erakundearekikoak beterik daudela egiaztatzeko ziurtagiria.

Hamabosgarrena.– Jarraipena.

1.– Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzak kontrola eta jarraipena egingo die emandako diru-laguntzei, euren xederako erabiltzen direla egiaztatzeko.

2.– Kontrola egiteko, txostenak eskatuko dira eta zuzendaritzako teknikariek aldian-aldian ikuskapena egingo dute.

Hamaseigarrena.– Argitalpenak.

Uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuaren babesean laguntza jasotzen duten ikerketa-lanei buruzko argitalpenetan adierazi egin behar da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak babesa eman duela ikerlana egiteko.

Hamazazpigarrena.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Jarraian adierazten diren kasuetan, bete beharrekoak ez betetzat joko dira:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritakoak (ezarri badira) ez betetzea.

c) Diru-laguntzaren likidazioari buruzko ebazpena ematen bada, bertan eskatzen den kopurua ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

d) Aurkeztutako proiektua osorik edo zatika aldatzea Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzak baimenik eman gabe.

e) Beste xedapen batzuetan ezarritako betebehar orokorrak ez betetzea.

2.– Diru-laguntza emateko baldintzak nola edo hala betetzen ez direla frogatzen bada, itzuli egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, batetik, jasotako kopuruak, eta bestetik, sortutako legezko interesak, hala agintzen baitute azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Itzultzeko modua ere aipatutako dekretuetan jasota dago.

3.– Baldintzak ez betetzeagatik egiten diren espedienteak Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak izapidetu eta ebatziko ditu.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik, agindu honetako ebazpenaren bigarren puntuan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin daiteke; hain zuen ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-programa batzuk egin, eta horietan agortu gabe geratzen diren aurrekontu-bitartekoen arabera, eta bitartekoon gainean ebazpena eman baino lehen. Inguruabar hori jendaurrean azalduko da, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak emango duen ebazpenaren bitartez.

Azken XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 11.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

ERANSKINA, 2008KO EKAINAREN 11KO AGINDUARENA. AGINDU HORREN BIDEZ, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAN IKERKETA ETA ERABERRITZEA BULTZATZEKO NEURRIEI BURUZKO UZTAILAREN 11KO 367/1995 DEKRETUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZETARAKO 2008KO EKITALDIKO DEIALDIA EGIN DA.
I. ESKABIDEA

Jn./And.: 	 NAN: ............................

Honen ordezkari gisa:

Eskatzaile eta proiektuaren buruaren izen-abizenak:

	

IFZ/IFK: 	 kalea eta zk.: ........................

Udalerria: 	 (Lurraldea) ........................ PK: ........................

Tel./FAX: ................................. Helbide elektronikoa: 	

Jarduera-arloa: 	

Plantillako langile-kopurua: 	

Aurretik egindako I+G jarduerak 	

	

	

Erakunde eskatzailean proiektuaren ardura duen pertsona:

	

Erakundean duen kargua: 	

Tel./FAX: ................................. Helbide elektronikoa: 	

Honako hau ESKATZEN DU: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 11ko Aginduaren bidez nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberritzea bultzatzeko deitutako laguntzetara biltzea, izenburu hau duen proiektuarekin: 	,

	

	

eta eskabide honetako II. atalean (Proiektuaren datuak) deskribatutako baldintzetan.

.................................., 200......(e)ko ......................ren ............(a).

Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren sinadura eta zigilua

ERREGISTRORA SARTU IZANAREN DATA

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak jakinarazten dizu inprimakin honen bidez eskatzen zaizkizun datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratatzeko. Nahi izanez gero, eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta kontra egiteko Legeak onartutako eskubidea erabil dezakezu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara idazkia bidali behar duzu. Izan ere, zuzendaritza hori da tratamenduaren arduraduna, eta Vitoria/Gasteizen du egoitza, Donostia/San Sebastián kaleko 1. zenbakian.

II. PROIEKTUAREN DATUAK

II.1.– Proiektu-mota.

A/	 Lankidetza-proiektua		 Banakako proiektua

B/(1)	 Ikerketa-proiektua, oinarrizkoa edo aplikatua; ikerketa-proiektu estrategikoa

	 Garapen-proiektua

	 Eraberritze-proiektua

II.2.– Izenburua.

II. 3.– Proiektuaren iraupena: ............................................................. Fecha de inicio: ..............................................................

II. 4.– Proiektuaren eskatzaileak eta parte-hartzaileak.

Enpresa edo talde sektorialak.

Erakundearen izena eta parte-hartze-mota (2):

IFK / IFZ:

Harremanetarako pertsona:

Tel.:

Eskatzaile eta burua:

Parte-hartzailea:

Parte-hartzailea:

Parte-hartzailea:

Kapital publiko nahiz pribatuko enpresek, haien jarduera nagusia nekazaritzako, arrantzako edo nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa bada.

Erakundearen izena eta parte-hartze-mota (2)

Lan-saila edo arloa

IFK / IFZ:

Ikerlari arduraduna

Tel.:

Eskatzaile eta burua:

Parte-hartzailea:

Parte-hartzailea:

Parte-hartzailea:

II.5.– Proiektuan diruz laguntzekoa den aurrekontuaren datuak.

Enpresa edo talde sektorialen diruz laguntzeko moduko gastuak (eurotan).

2008ko ekitaldia

Eskatzailea eta parte-hartzaileak

Langile-gastuak (3)

Material suntsigarria

Ekipoa

Bidaiak (4)

Bestelakoak (4)

GUZTIRA

2009ko ekitaldia

Eskatzailea eta parte-hartzaileak

Langile-gastuak (3)

Material suntsigarria

Ekipoa

Bidaiak (4)

Bestelakoak (4)

GUZTIRA

Kapital publiko nahiz pribatuko enpresek, haien jarduera nagusia nekazaritzako, arrantzako edo nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa bada.

2008ko ekitaldia

I+G zentroa (5)

Langile-gastuak (3)

Material suntsigarria

Ekipoa

Bidaiak (4)

Bestelakoak (4)

GUZTIRA

2009ko ekitaldia

I+G zentroa (5)

Langile-gastuak (3)

Material suntsigarria

Ekipoa

Bidaiak (4)

Bestelakoak (4)

GUZTIRA

Proiektuaren diruz laguntzeko moduko aurrekontu osoa (eurotan)

2008ko ekitaldikoa, guztira (euroak)

2009ko ekitaldikoa, guztira (euroak)

(1) Proiektu-motaren deskribapena V. atalean (Aurkeztu beharreko agiriak) egin behar da.

(2) Lankidetza-proiektuetan, eskatzaileetako bat izango da proiektuaren buru, eta gainontzekoak proiektuko parte-hartzaileak. Proiektuko parte-hartzaile guztiek bete beharko dute III. atala (Proiektuan parte hartzea).

(3) Proiektuan dedikazio esklusiboa daukaten eta enpresa, entitate edo erakundearen plantillakoak ez diren langileen gastuentzako bakarrik emango da diru-laguntza.

(4) Bidaia-gastuak eta bestelako gastuak, denak batuta, ezingo dira izan aurkeztutako aurrekontuaren % 10etik gorakoak.

(5) Jarduera nagusia nekazaritzako, arrantzako edo nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa duten kapital publiko nahiz pribatuko enpresei, azpikontratatutako parte-hartzaileak direnean, ez zaizkie aipatutako mugak aplikatuko gastuetan.

III. PROIEKTUAN PARTE HARTZEA

(Proiektuan parte hartzen duten guztiek bete beharko dute dokumentu hau)

Jn./And.: 	 NAN: ...............................

Honen ordezkari gisa:

Parte-hartzailearen izen-abizenak: 	

IFZ/IFK: ................................ Kalea eta zk.: 	

Udalerria: 	 (Lurraldea) ............................................ PK: ......................

Telefonoa: ............................... Faxa: ............................... E-maila: 	

Jarduera-arloa: 	

Plantillako langile-kopurua: 	

Aurretik egindako I+G jarduerak 	

	

Erakunde parte-hartzailean proiektuaren ardura duen pertsona:

	

Telefonoa: ............................... Faxa: ............................... E-maila: 	

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

Parte hartzen duela izenburu hau daukan proiektuan: 	

	

	

eta eskabide honetako II. atalean (Proiektuaren datuak) deskribatutako baldintzetan.

................................., 200............(e)ko .......................ren .............(a).

Erakunde parte-hartzailearen legezko ordezkariaren sinadura eta zigilua

IV. ZINPEKO AITORPENA

(Erakunde eskatzaile eta proiektuaren burua denak bakarrik bete behar du agiri hau)

Jn./And.: 	 NAN: ...............................

Honen ordezkari gisa:

	 IFK: ...............................

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

a) Laguntza-eskabidean adierazi duena egia dela eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla, gezurrik edo datu okerrik azalduz gero erantzukizun osoa beregain hartuko duela eta, ez duela adieraziko ez zituela ezagutzen gezur edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak.

b) Laguntza-eskabide hau ez ezik “proiektu honetarako” laguntza-eskabidea ere aurkeztu duela edo/eta laguntza lortu duela, segidan adierazitako erakunde publiko edo pribatuetan; halaber, erakunde pribatuei zein publikoei proiektu honetarako aurkezten dizkien laguntza eskabide guztien berri emateko konpromisoa hartu duela.

Eskabide-eguna

Instituzioa

Egitaraua

Eskatutako zenbatekoa:

Emandako laguntza

c) Enpresak edo erakundea eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

Halaber, hitz ematen du Eusko Jaurlaritzaren eskura jarriko dituela proiektua gauzatu dela egiaztatzen duten agiri guztiak.

........................, 200.......(e)ko ......................ren .............(a).

Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren sinadura eta zigilua

V. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsona/erakunde eskatzaileari buruzko agiriak.

1.– 1., 2., 3. eta 4. inprimakiak, behar bezala beteta eta sinatuta.

2.– Merkataritzako sozietatea eratzeko eskrituraren kopia eta Merkataritza Erregistroko inskripzioarena edo, hala badagokio, elkarteen erregistrokoarena. Azken hiru deialdietan ere laguntza eskatu bada eta harrezkero inolako aldaketarik izan ez bada, ez da beharrezkoa izango eskabidearekin batera agiri hori aurkeztea.

3.– IFZ/IFKren fotokopia.

4.– Zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta edukitzea frogatzeko ziurtagiria, organo eskudunek emandakoa. Hala ere, onuradunak nahitaez aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztietan zehar, gai honen inguruan eskatzen zaizkion ziurtagiri guztiak.

5.– Ekonomi Jardueren gaineko Zergako altaren fotokopia. Azken hiru deialdietan ere laguntza eskatu bada eta harrezkero inolako aldaketarik izan ez bada, ez da beharrezkoa izango eskabidearekin batera agiri hori aurkeztea.

6.– Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia (legezko ordezkaria eskabidearen sinatzailea bera izango da), eta haren ordezkaritza-ahalaren egiaztagiria.

7.– Azken bost urteetan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso ez bada, Hirugarrenaren Alta Agiria. Agiri hori www.nasdap.ejgv.euskadi.net, web orritik jaitsi daiteke edo Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzan eskura daiteke.

8.– Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria.

Aurkeztutako proiektuari buruzko agiriak:

a) Oinarrizko ikerketa-proiektuak edo ikerketa-proiektu aplikatuak aurkeztuz gero:

1.– Ikertzaile-taldearen curriculuma.

2.– Proiektua deskribatzeko memoria teknikoa, atal hauek dituena:

– Proiektuaren helburuak.

– Aztergaiaren oraingo egoeraren deskripzioa.

– Proiektua burutzeko faseak eta beraiei lotutako tarteko helburuak.

– Erabilitako metodologia.

– Lan-taldea: parte-hartzaileak eta bakoitzaren eginkizuna.

– Urteroko aurrekontu osoa, 367/1995 Dekretuko 8. artikuluan aipatzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuen arabera banakatua. Proiektuaren benetako garrantzia baloratzeko, bere aurrekontu osoa adieraztea komeni da, eta deialdi honen ezaugarrien arabera diruz lagundu daitekeen aurrekontu-zatia bereiztea. Hain zuzen ere, zati hori jarri behar da eskabideko II. 5. ataleko tauletan.

3.– Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoaren azterketa; bertan kostuak baloratuko dira, proiektuaren arrakastak ekarriko lituzkeen mozkinekin alderatuta. Mozkin ekonomikoen ordez gizarte-onura dakarren proiektua izanez gero, proiektuaren onura jasoko duen gizarte-ingurunea eta haren garrantzi sozioekonomikoa zehaztuko dira. Proiektuaren helburua teknologia berria sortzea bada, zehatz azalduko da zenbaterainoko garrantzi sozioekonomikoa izango duen proiektu horrek nekazaritzan, arrantzan eta nekazaritzako elikagaien sektorean, edota teknologia berria merkaturatuz gero zenbateko mozkin ekonomikoak lortuko diren.

Ikerketa estrategikoko proiektuak aurkeztuz gero, alegia, EAEko Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileek egiten dituzten oinarrizko ikerketak eta oro har I+Gko proiektuak aurkezten badira; eta aurreikusita badago goi-mailako prestakuntza emango dela kasuan kasuko eremuko erreferentziazko zentro eta erakundeetan, nazioarteko lankidetza garrantzi handiko osagaia izanik; eta jorratu nahi diren jakintza-alorrak, epe ertainean eta luzean ustez eskari handia izango dutelako, I+G+B plan estrategikoen barruan definitutako ikerketa estrategikoaren programetan sartuta badaude:

– Proiektua deskribatzeko memoria teknikoa, atal hauek dituena:

* Proposamena oro har nola egokituta dagoen onartutako I+G planetan definitutako ikerketa estrategikora.

* Proposatutako zientzia eta teknologia eremuetan nazioarteko erreferentziagune bihurtzeko Euskal Herriak duen gaitasunaren azterketa.

* Proposamenak ustez izango duen eragin zientifiko-teknologikoa, hots, ezarritako helburuen garrantzia, aldizkarietako argitalpenen eta merkaturatzeko patenteen bidez neurtua.

* Euskal Herriak, ikuspegi ekonomikotik, proposamenean definitutako esparruetan gaitasun zientifikoak garatzeko duen aukera.

* Laguntza jasoko duen gaiari buruz zientzian eta teknologian egingo diren aurrerapenek euskal ekonomiarentzat duten zeharkako izaera.

– Euskal Herriko sektoreek, sektore-multzoek edo enpresa-talde handiek identifikatutako beharrizan eta aukeretarako egokitasuna.

– Euskal Herriko jarduera ekonomikoaren sektore berria sortzeko aukera.

–Euskal Herriak, gizartearen ikuspegitik, proposamenean definitutako esparruetan gaitasun zientifikoak garatzeko duen aukera.

– Ordezko edo osagarrizko bide gisa, aurreikusitako emaitzek euskal gizartean izango duten eragin zehatza.

– Proiektua burutzeko faseak eta beraiei lotutako tarteko helburuak.

– Erabili beharreko metodologia.

– Lan-taldea: parte-hartzaileak eta bakoitzaren eginkizuna.

– Urteroko aurrekontu osoa, 367/1995 Dekretuko 8. artikuluan aipatzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuen arabera banakatua. Proiektuaren benetako garrantzia baloratzeko, bere aurrekontu osoa adieraztea komeni da, eta deialdi honen ezaugarrien arabera diruz lagundu daitekeen aurrekontu-zatia bereiztea. Hain zuzen ere, zati hori jarri behar da eskabideko II. 5. ataleko tauletan.

b) Garapen proiektuak aurkeztuz gero, produktu berrien alderdi teknikoak, merkatu alderdiak eta marketin alderdiak merkaturatze faseraino garatzea barne dela.

1.– Proiektua deskribatzeko memoria teknikoa, atal hauek dituena:

– Proiektuaren helburuak.

– Aztergaiaren oraingo egoeraren deskripzioa.

– Proiektua burutzeko faseak eta beraiei lotutako tarteko helburuak.

– Urteroko aurrekontu osoa, 367/1995 Dekretuko 8. artikuluan aipatzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuen arabera banakatua. Proiektuaren benetako garrantzia baloratzeko, bere aurrekontu osoa adieraztea komeni da, eta deialdi honen ezaugarrien arabera diruz lagundu daitekeen aurrekontu-zatia bereiztea. Hain zuzen ere, zati hori jarri behar da eskabideko II. 5. ataleko tauletan.

2.– Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoaren azterketa; bertan kostuak baloratuko dira, proiektuaren arrakastak ekarriko lituzkeen mozkinekin alderatuta. Mozkin ekonomikoen ordez gizarte-onura dakarren proiektua izanez gero, proiektuaren onura jasoko duen gizarte-ingurunea eta haren garrantzi sozioekonomikoa zehaztuko dira. Proiektuaren helburua teknologia berria sortzea bada, zehatz azalduko da zenbaterainoko garrantzi sozioekonomikoa izango duen proiektu horrek nekazaritzan, arrantzan eta nekazaritzako elikagaien sektorean, edota teknologia berria merkaturatuz gero zenbateko mozkin ekonomikoak lortuko diren.

c) Eraberritze-proiektuak aurkeztuz gero.

c.1.– Eraberritze teknologikoa:

1.– Proiektua deskribatzeko memoria teknikoa, atal hauek dituena:

– Proiektuaren helburuak.

– Aztergaiaren oraingo egoeraren deskripzioa.

– Proiektua burutzeko faseak eta beraiei lotutako tarteko helburuak.

– Urteroko aurrekontu osoa, 367/1995 Dekretuko 8. artikuluan aipatzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuen arabera banakatua. Proiektuaren benetako garrantzia baloratzeko, bere aurrekontu osoa adieraztea komeni da, eta deialdi honen ezaugarrien arabera diruz lagundu daitekeen aurrekontu-zatia bereiztea. Hain zuzen ere, zati hori jarri behar da eskabideko II. 5. ataleko tauletan.

2.– Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoaren azterketa; bertan kostuak baloratuko dira, proiektuaren arrakastak ekarriko lituzkeen mozkinekin alderatuta. Mozkin ekonomikoen ordez gizarte-onura dakarren proiektua izanez gero, proiektuaren onura jasoko duen gizarte-ingurunea eta haren garrantzi sozioekonomikoa zehaztuko dira. Proiektuaren helburua teknologia berria sortzea bada, zehatz azalduko da zenbaterainoko garrantzi sozioekonomikoa izango duen proiektu horrek nekazaritzan, arrantzan eta nekazaritzako elikagaien sektorean, edota teknologia berria merkaturatuz gero zenbateko mozkin ekonomikoak lortuko diren.

c.2.– Merkatu-azterketak, produkzio-prozesuen kalitatea hobetzea xede duten antolaketa-azterketak, eta ezarpen-faserainoko informazio-sistemen azterketak.

1.– Proiektua deskribatzeko memoria teknikoa, atal hauek dituena:

– Proiektuaren helburuak.

– Proiektua burutzeko faseak eta beraiei lotutako tarteko helburuak.

– Urteroko aurrekontu osoa, 367/1995 Dekretuko 8. artikuluan aipatzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuen arabera banakatua. Proiektuaren benetako garrantzia baloratzeko, bere aurrekontu osoa adieraztea komeni da, eta deialdi honen ezaugarrien arabera diruz lagundu daitekeen aurrekontu-zatia bereiztea. Hain zuzen ere, zati hori jarri behar da eskabideko II. 5. ataleko tauletan.


Azterketa dokumentala