Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
4274

AGINDUA, 2008ko ekainaren 10ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2008. urterako. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.

2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 218. zenbakian 185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituena. Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketinarekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzen esparrua ezartzea eta arautzea du helburu.

Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero irekiko da eskabideak aurkezteko epea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduz. Bestalde, deialdiko aginduan eduki hauek adierazi behar dira: aurrekontu-kreditu erabilgarria; beka-kopurua eta bakoitzaren zenbatekoa; ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako deialdi horretako I+G+Bko gaiak edo proiektuak jasotzen dituen eranskina; eta, deialdi horretarako normalizatutako eskabide-eredua jasotzen duen eranskina.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainontzeko xedapenekin bat etorriz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bekak.

1.– 2008ko ekitaldirako, prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako programako sei laguntza eta teknologo berriak prestatzeko programako hamar laguntza emateko deialdia egin da.

2.– Agindu honetako I. eranskinean daude Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren iritziz 2008ko ekitaldiko deialdian teknologoak prestatzeko beka programarako estrategikoak eta lehentasunezkoak diren I+G+Bko gaien edo proiektuen zerrendak.

Bigarrena.– Iraupena.

Laguntzek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzei dagokienez.

Teknologo gazteak prestatzeko laguntzei dagokienez dekretuak ondoz ondoko bi urteko edo urtebeteko laguntzak emateko aukera aurreikusten badu ere, kasu honetan laguntza guztiek bi urteko iraupena izango dute.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Urriaren 23ko 185/2007 Dekretuak arautu dituen laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2008ko ekitaldian, hilabetekoa izango da agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.

1.– 2008ko ekitaldiko laguntza-eskaerak agindu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Eskabideak zuzenean bertara joanez aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabiliz. Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.

3.– Eskabidearekin batera, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 10. artikuluak eskatutako dokumentazio guztia ere aurkeztu beharko da. Bestetik ere, gomendagarria da ekarpena curriculum vitae eredu-proposamenaren araberakoa izatea merezimenduen puntuazioaren gardentasuna errazteko (Adenda II. eranskina).

4.– Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte gehienez.

Bosgarrena.– Baliabide ekonomikoak.

2008ko ekitaldian laguntzok finantzatzeko bideratu diren kredituek seiehun eta laurogeita bost mila hirurehun eta berrogeita hamabi (685.352) euro jotzen dute. Horietatik ehun eta hiru mila seiehun hirurogeita hamalau (103.674) euro 2008ko ekitaldiari dagozkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko aurrekontu orokorretan helburu horrekin erabiltzeko aurrekontu-partidatik datoz. Gainerako bostehun eta laurogeita bat mila seiehun eta hirurogeita hemezortzi (581.678) euro hurrengo ekitaldietarako konpromiso-kredituari dagozkio.

Seigarrena.– Onuradunak.

1.– 2008ko ekitaldian beka-eskabidea egiten dutenek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2.– 5.1.d) artikuluan zehaztutako betekizunari dagokionez, 2008ko ekitaldiko deialdian 2004ko ekainean edo geroago amaituta izan behar dira lizentziatu, goi-mailako ingeniari edo ingeniari teknikoaren tituluak lortzekoak.

3.– Beka-eskabidea egin dutenek artikulu horretan aipatutako betekizunak izan beharko dituzte egiaztatuta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Zazpigarrena.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek urtean 14.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute beka-aldian zehar, eta urtean 16.330 euro kontratu-aldian. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere bi mila (2.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, doktorego-ikastaroetan matrikulatzeko, kongresu zientifiko eta lan-jardunaldietara joateko, beste ikerketa-zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

2.– Teknologoak prestatzeko laguntzek urtean 12.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere mila (1.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, kongresu zientifiko eta lan-jardunaldietara joateko, beste ikerketa- eta teknologia-zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 10a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILAK 2008ko EKITALDIRAKO ESTRATEGIKOTZAT ETA LEHENTASUNEZKOTZAT HARTUTAKO PROIEKTUEN ZERRENDA

RELACIÓN DE PROYECTOS CONSIDERADOS DE CARÁCTER ESTRATÉGICO Y PRIORITARIO POR EL DEPARTAMENTO DE AGRICULTURA, PESCA Y ALIMENTACIÓN PARA EL EJERCICIO 2008

PRESTATZEN ARI DIREN IKERTZAILE GAZTEENTZAKO LAGUNTZAK

AYUDAS A JÓVENES INVESTIGADORES EN FORMACIÓN

4 urteko iraupena (laurtekoa) / Duración de 4 años (cuatrienal)

Proiektuaren izenburua / Título del proyecto

Hautagaiaren profila / Perfil del candidato o candidata

Hostoen gaixotasun fungikoak (Mildiu, Oidio eta Botritysa) Errioxa jatorrizko deiturako mahats eta txakolin barietatetan. / Enfermedades fúngicas foliares (Mildiu, Oidio y Botritys) en variedades de vid de la D.O. C.A. Rioja y de Txakoli.

Biologi zientzietan lizentziaduna, CC. ingurumen-zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Animalia jatorrizko Campylobacter isolatuen genetika-aniztasunari eta laztasunarekiko loturari buruzko ikerketa. / Estudio de la diversidad genética de aislados de Campylobacter de origen animal y su asociación con la virulencia.

Albaitaritzan lizentziaduna, zientzia biologikoetan lizentziaduna, biokimikan edo antzekoetan lizentziaduna. / Licencido en Veterinaria, Licenciados en CC. Biológicas, Licenciados en Bioquímica o similares.

Basoko espezieen egokitzapenerako gene izangaien populazioen genomika. / Genómica de Poblaciones de Genes Candidatos para la Adaptación de Especies Forestales.

Biologi zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, biokimikan lizentziaduna; nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Bioquímica; Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola

Biomasaren bio-findegia. / Bio-refinería de la biomasa.

Ingeniaritza kimikoa, Ingeniaritza tekniko kimikoa, Zientzia kimikoetako lizentziatura. / Ingeniería Química, Ingeniería Técnica Química, Licenciatura en CC Químicas.

Nekazaritzako elikagai industrien azpiproduktuetatik eta lokatzetatik energia lortzea. / Obtención de energía a partir de subproductos y fangos de industrias agroalimentarias.

Zientzietan lizentziaduna (ingurumen, biologi, kimika edo antzekoetan), Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna, albaitaritza, ingeniaritza (kimika, nekazaritzakoa edo antzekoa). / Licenciado en Ciencias (Ambientales, Biológicas, Químicas o similar), Licenciado en Ciencia y Tecnología de los alimentos, Veterinaria, Ingeniería (química, agrónoma o similar).

Elikadura-intereseko molekulen toxikotasun eta eginkortasun testa garatzea zebra arrain-animalia oinarritzat harturik. / Desarrollo de test de toxicidad y efectividad de moléculas de interés alimentario basados en el modelo animal pez cebra.

Biologian, biokimikan, farmazian, albaitaritzan goi-mailako tituluduna, nekazaritzako ingeniaria edo antzekoa. / Titulado Superior en Biología, Bioquímica, Farmacia, Veterinaria, Ingeniero Agrónomo o similar.

TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO LAGUNTZAK / AYUDAS DE FORMACIÓN DE TECNÓLOGOS

Ondoz ondoko bi urteko iraupena (biurtekoa) / Duración dos años consecutivos (bienal)

Proiektuaren izenburua / Título del proyecto

Hautagaiaren profila / Perfil del candidato o candidata

Goi-mailako basogintza-kudeaketa. / Gestión forestal de alto perfil.

Biologi zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Hibridazio interespezifikoa basoko espezietako erresistentzia-iturri gisa. / Híbridación interespecífica como fuente de resistencia en especies forestales.

Biologi zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. / Licenciados en CC. Biológicas, CC. Ambientales, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero Técnico Agrícola.

Esne-gazurezko esnekiak diseinatzeko eta formulatzeko prozesatu-teknologien garapena. / Desarrollo de tecnologías de procesado para el diseño y formulación de productos lácteos a base de lactosuero.

Nekazaritzako ingeniariak nekazaritzako elikagai industrietan adituak, elikagaien zientzia eta teknologian lizentziadunak, kimikan lizentziadunak, farmazian lizentziadunak, albaitaritzan lizentziadunak, nekazaritzako ingeniari teknikoak nekazaritzako elikagai industrietan adituak. / Ingenieros Agrónomos con especialidad en Industrias Agroalimentarias, Licenciados en Ciencia y tecnología de los Alimentos, Licenciados en Química, Licenciados en Farmacia, Licenciados en Veterinaria, Ingeniero Técnico Agrónomo con especialidad en Industrias Agroalimentarias.

Kalitate handiagoko produktuak lortzeko elikadura-prozesu berrien diseinua eta garapena. / Diseño y desarrollo de nuevos procesos alimentarios para obtener productos de mayor calidad.

Goi-mailako ingeniaria, nekazaritzako ingeniaria, ingeniari teknikoa, kimikako ingeniaria edo elikagaietako teknologoa. / Ingeniero Superior, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero técnico, Ingeniero químico o Tecnólogo de los Alimentos

Informazio zientifikoaren kudeaketa eta zaintza teknologikoak. / Gestión de la información científica y vigilancias tecnológicas.

Biologi zientzietan lizentziadunak, ingeniaritzak. / Licenciados en CC. Biológicas, Ingenierías.

Helix aspersa barraskiloaren hazkundea: Haztegiko barraskiloaren hautaketarako adierazle fisiologikoak. / Crecimiento del caracol Helix aspersa: Indicadores Fisiológicos para la selección del caracol de cultivo.

Biologi zientzietan lizentziadunak. / Licenciados en CC Biológicas.

Baso-biomasazko proiektu energetikoak. / Proyectos Energéticos con biomasa forestal.

Industri ingeniaria, nekazaritzako ingeniaria, mendietako ingeniaria. / Ingeniero Industrial, Ingeniero Agrónomo, Ingeniero de Montes.

Euskal sukaldaritzari buruzko ikerketa etnografikoa. / Investigación etnográfica sobre gastronomía Vasca.

Antropologia, historia edo etnografia. / Antropología, Historia o etnografía.

Era guztietako elikagai eta edarien nutrizio-analisirako teknika analitikoen garapena. / Desarrollo de técnicas analíticas para el análisis nutricional completo de todo tipo de alimentos y bebidas.

Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biologia, farmazia, … / Licenciado/a en Ciencias (Ciencia y tecnología de los alimentos, Química, Biología, Farmacia,…

Nekazaritzako elikagaientzako merkatu elektronikoak aztertu eta garatzea. / Análisis y desarrollo de mercados electrónicos para productos agroalimentarios.

Ekonomia, enpresen administrazioa, marketinen diplomaduna, marketinen liz., komunikazioan liz., kazetaritzan liz. / Economía, Lic. Administración de empresas, Dip Márketing, Lic. Márqueting Lic. Comunicación, Lic. Periodismo

II. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SEKTOREKO ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAN ETA ENPRESA ARLOAN, IKERTZAILE ETA TEKNOLOGO GAZTEAK PRESTATZEKO 2008RAKO LAGUNTZA ESKAERA

1.– Norberaren datuak:

Abizenak: 	

Izena: 	NAN: .......................... Sexua: ..............

Helbidea: 	

Hiria:	PK: ........................ Lurralde .............................................................. Historikoa: 	

Telefonoa: ................................. Helbide elektronikoa: 	

2.– Datu akademikoak:

Tituluak: 	

Titulua zein ikastetxetan lortu den: 	

Titulua lortu zen eguna: 	

3.– Eskatu den beka-programa:

Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte. Gaien hautaketa diru-laguntzak esleitzerakoan jarraitutako lehentasun-ordenaren arabera egin beharko da.

Ordena

Proiektuaren izenburua

1.

2.

3.

4.– Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiri orokorrak:

a) Ikasketen ziurtagiria (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Ziurtagiri horretan egiaztatu beharko dira eskatzailearen kalifikazio guztiak eta kalifikazio horiek lortu zitueneko datak.

b) Curriculuma, eskabide honekin batera doan eskemaren araberakoa, eta bertan aipatzen diren merezimenduak egiaztatzeko egiaztagiriak edo/eta ziurtagiriak. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

d) Errolda-ziurtagiria, 185/2007 Dekretuko seigarren puntuko 1.b) paragrafoa betetzen dela egiaztatzeko.

e) Laguntza-proiektuaren aukeraketa justifikatzen duen memoria laburra (gehienez ere 5 orrialde), kasu bakoitzean gaiari buruzko ezagutza azalduz eta aukeratutako gairako profil akademiko eta profesional egokia duela erakusten duten merezimendu pertsonalak argudiatuz. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

f) “Hirugarrenaren alta” inprimaki ofiziala, agindu honen III. eranskinean azaltzen den eredu ofizialarekin bat datorrena.

ESKATZEN DU Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 10eko Aginduaren bidez deitutako euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresen inguruan ikertzaileak eta teknologoak trebatzeko beketako bat ematea.

ADIERAZTEN DU ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jasota izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

........................., 2008ko ...........ren .....a.
Sinadura

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan agindutakoarekin bat, inprimaki hau betez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, datuok trata daitezen. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen denez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara idazkia bidali beharko duzu, bera baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia- San Sebastián kalea 1, Vitoria- Gasteiz.

ADENDA II. ERANSKINA.– DOKUMENTAZIOA
CURRICULUM VITAE EGITEKO EREDU-PROPOSAMENA

1.– Datu pertsonalak:

Izena: 	

Abizenak: 	

Jaioterria: 	

Data: 	

NAN: 	

Gizarte Segurantzako zk.: 	

Posta-helbidea: 	

Tel.: 	

Sakelakoa: 	

Helbide elektronikoa: 	

Gidatzeko baimena: 	

2.– Prestakuntza:

– Titulu akademikoak eta noiz lortu diren.

– Prestakuntza akademikoa.

– Prestakuntza edo/eta egonaldiak atzerriko prestakuntza-zentrotan.

– Hizkuntzak.

– Prestakuntza osagarria.

3.– Esperientzia:

– Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan.

– Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan.

– Lan-esperientzia.

4.– Biltzarretan parte hartzea eta argitarapenak.

5.– Beste datu interesgarri batzuk.

6.– Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda.

Aurkeztutako merezimenduen ziurtagirien zerrenda jarraian adierazitako ataletan sailkatuta:

– Espediente akademikoa.

– EBBko hizkuntzak.

– Euskara.

– Espezializazio-ikastaroak.

– Beste unibertsitate-titulu batzuk.

– Praktikak unibertsitatean edo Teknologia Euskal Sareko teknologia-zentroetan.

– Praktikak nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza eta elikadura arloko enpresetan.

– Zientzia-argitalpenetan parte hartu eta/edo kongresuetara joan izana.

– Beste merezimendu batzuk.

III. ERANSKINA / ANEXO III

DATUEN ALTA/HIRUGARREN INTERESATUA

ALTA DE DATOS/TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

(1)	NAN/IFZ

	 DNI/CIF 	

(2)	Izena eta bi abizen / Sozietatearen izena

	 Nombre y dos apellidos / Razón Social 	

HELBIDERATZE DATUAK

DATOS DE DOMICIALICIÓN (B)

	Helbidea

	 Domicilio .	

	Posta kodea		Udala

	Código postal ......................................................................................	Población	

	Lurraldea

	 Provincia 	

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS (C)

(1)	Bankua

	 Banco 			

(2)	Agentzia

	 Agencia 			

(3)	K.D.		K/Korrontea

	D.C.		C/Corriente	

(4)	Jabea

	 Titular 	

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sail edo Erakundearen onespena

V .ºB.º Dpto. u Organismo

Kontabilitatearen onespena

V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (D)

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (E)

Baimendutako sinadura eta zigilua

Sello y firma autorizada (F)

Bimendutako sinadura

Firma autorizada (G)

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.


Azterketa dokumentala