Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4273

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 318/08 Prozedura Laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2008ko ekainaren 17ko Ebazpena eman duela non xedatu den Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

318/08 Prozedura Laburtua: Javier Moreno Saracibar jaunak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka doa, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, instalazioak, ekoizpen-prozedurak eta lan arriskuen prebentzioaren ezagutzako arlokoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzeko dena.

Aipatutako prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako ezagutza arloko lanpostuak betetzeko konkurtsoaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian lehenago esandako prozedurako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 17a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala