Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4271

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 23koa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen errektoreordearena, aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegia argitaratzeko dena.

Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateei buruzkoak, aldatu egin zuen unibertsitateko irakasleei buruzko araubide juridikoa, eta autonomia erkidegoei ahalmena eman zien kontratatutako irakasle eta ikertzaileen araubide juridikoa zehazteko lege horretan jasotakoari jarraituz.

2004ko martxoaren 12an, otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ondoren, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldarazi egin zuen abenduaren 21eko 6/2001 Legea, Unibertsitateena.

2008ko martxoaren 18an, martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta biharamunean jarri zen indarrean.

Dekretu horretan, zehaztuta daude, besteak beste, lan-kontratuko irakasleak aldi baterako kontratatzeko dauden irudiak, eta 9.4, 10.5 eta 11.3 artikuluetan honakoa dio: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak arautuko du hautaketa-prozesua nola egin eta lehiaketa epaitu behar duten batzordeak nola osatu.

Bestalde, martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuak honakoa zehazten du 12.3 eta 13. artikuluetan: Unibertsitateak, bere autonomia aintzat hartuta, erabaki behar du irakasle emerituak kontratatzeko prozedura eta hautagaiek izan behar dituzten merezimenduak zein diren. Irakasle bisitariak (...) unibertsitate-araudiak ezarriko ditu hautaketa-irizpideak...

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2008ko maiatzaren 8an, aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegia onartu egin zuen.

2004ko martxoaren 12an argitaratu zen Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10.2 atalak dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte.

EBATZI DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartutako aldi baterako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko arautegia.

Leioa, 2008ko ekainaren 23a.

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

ERANSKINA

ALDI BATERAKO IRAKASLEAK

ETA IKERTZAILEAK KONTRATATZEKO ARAUTEGIA

1. artikulua.– Xedea.

Arautegi honen xedea da Euskal Herriko Unibertsitatean irakasleak lan-legepean aldi baterako kontratatzeko hautaketa-prozesuak eta administrazio-prozedurak arautzea, honakoek ezarritako araubide juridikoaren babesean: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legea; otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; eta martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa.

2. artikulua.– Prozedura.

1.– Errektoreak erabakiko du, urtero, lan-kontratu bidez aldi baterako kontratatutako irakasle eta ikertzaileen plantillan zenbat plaza bete behar diren irakaskuntzaren eta ikerketaren alorreko premiei aurre egiteko. Horretarako, kontuan hartuko ditu UPV/EHUko Irakasleen Batzordearen proposamena eta sailen, ikastegien eta sindikatuen iritziak.

2.– Arautegi honen menpeko irakasle eta ikertzaileen plazak unibertsitateko sail batera atxikita egongo dira edo, egoki izanez gero, ikerketako institutu batera. Plazaren izena, bestalde, bat etorriko da kasuan kasuko jakintza-arloarekin.

3.– Aldi baterako kontratatuko irakasle eta ikertzaileak, irakasle bisitari eta emerituenak salbu, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak aintzat hartuta hautatuko dira lehiaketa publiko bidez.

4.– Ezin izango da plazarik betetzeko deialdirik egin, baldin eta plaza hutsik ez badago eta aurrekontuko diru-izendapenik ez badago, eta horretarako, deialdia egin aurretik, errektoreak aldeko txostena eskatuko dio gerenteari, eta txosten hori loteslea izango da. Hori horrela izango da irakasle bisitariak, emerituak eta lektoreak kontratatuko direnean izan ezik.

5.– Lehiaketa publikorako deia errektoreak erabakiko du eta deialdian jasota ageri beharko dira lehiaketaren oinarriak.

3. artikulua.– Aldi baterako irakasle eta ikertzaileen plazak betetzeko lehiaketen deialdia.

1.– Aldi baterako irakasle eta ikertzaileen plazak betetzeko xedez deitutako lehiaketak errektoreak onartuko ditu eta Unibertsitateen Kontseiluari jakinaraziko zaizkio. Era berean, deialdia campusetako errektoreordetzetako Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholetan jarriko da.

2.– Deialdian ondokoak jasoko dira: plaza kopurua eta ezaugarriak, plaza zein sailetakoa edo, egoki izanez gero, unibertsitateko institututakoa den, jakintza-arloa, egitekoak, baldintzak, epaimahaiaren osaera, arduraldia eta hizkuntza eskakizuna. Horrez gain, zehaztuta ageri beharko da aldi baterako kontratuak direla. Jakintza-arloak, bestalde, Gobernuak zehaztutakoak izango dira, edo, erabaki honetako I. eranskinean jasotakoak.

3.– Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskari-orria aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta eta deialdian zehaztutako epean, eta horrez gain, deialdian adierazitako agiri guztiak.

4.– Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, errektoreak erabakia emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartzeko, eta, hamar eguneko epea zehaztuko du zerrenda horien kontrako erreklamazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko. Epe hori behin amaituta, errektoreak erabakia emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko. Erabaki horren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, erabakia argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, edo, bestela, zuzenean jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, erabakia argitaratu eta bi hilabeteko epean.

4. artikulua. – Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

1.– Arautegi honen bidez araututako plazak betetzeko egingo diren lehiaketetan parte hartzeko, honako baldintza orokorrak bete beharko dituzte izangaiek:

Hamasei urte beterik izatea eta legez erretirorako ezarritako adina bete gabe izatea.

Lehiaketako plaza betetzeko gaitasun funtzional nahikoa izatea.

Diziplina-espedientearen bidez administrazio publikoetatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez izatea epai irmo bidez.

Arautegi honetan jasotako plaza-mota bakoitzerako zehaztutako baldintza bereziak.

2.– Erabaki honen bidez araututako lehiaketetan parte hartzeko ez dago nazionalitate-baldintzarik, baina, edozelan ere, atzerritartasunari buruzko legedia izan beharko da kontuan.

3.– Arautegi honen bidez araututako plazak betetzeko deitutako lehiaketetan parte hartu nahi dutenek eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik bete beharko dituzte baldintzak. Hala ere, deialdian jaso ahal izango da eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren egin ahal izango dela euskararen jakite-maila egiaztatzeko proba, UPV/EHUk horretarako izaera orokorrarekin deitutakoa.

5. artikulua.– Aldi baterako irakasle eta ikertzaileen plazak betetzeko lehiaketetako epaimahaiak.

1.– Epaimahaian bost kide izango dira, guztiak UPV/EHUko irakasle agregatu edo osoak edo unibertsitateko kidegoetako irakasle funtzionarioak, eta guztiak plazari dagokion jakintza-arlokoak edo kideko arloren batekoak.

2.– Epaimahaiko kideak, eta ordezkoak, errektoreak izendatuko ditu plazari dagokion sailak egindako proposamenari jarraituz.

3.– Epaimahaia balioz eratzeko eta balioz aritu dadin bere eginkizunetan, gutxien dela hiru kide izan behar dira bertan, eta horietako bi burua eta idazkaria izan behar dira, edo haien ordezkoak.

6. artikulua.– Aldi baterako irakasle eta ikertzaileen plazak betetzeko lehiaketetako epaimahaietarako xedapen orokorrak.

1.– Aldi baterako irakasle eta ikertzaileak kontratatzeko hautaketa-prozesuko epaimahaiak -behin balioz eratuta eta ebaluaziorako irizpide zehatzak onartuta- izangaien merituak edo, halakorik balego, probak ebaluatuko ditu eta puntuazioaren araberako proposamena egingo du deitutako plazak betetzeko. Proposatutako kide kopurua ezin izango da izan eskainitako plaza kopurua baino handiagoa. Puntuazio bera duten izangairik egonez gero, II. eranskinean irakasle eta ikertzaileen kategoria bakoitzerako zehaztutako irizpideen arabera ordenatuko dira.

2.– Hala ere, aurreko atalean zehaztutakoa gorabehera, epaimahaiak ordezkoak proposatu ahal izango ditu puntuazioaren arabera ordenatuta, plaza betetzeko proposatu den izangaiak kontratua sinatzeari uko egingo balio zerrenda hori erabili ahal izateko. Behin kontratua sinatuta, ez da lan poltsarik eratuko ordezkoekin, eta ordezkorik kontratatzeko premiarik izanez gero, ohiko prozedurari jarraituko zaio, hau da: kasuan kasuko sail eta jakintza arloak egindako ohiko deialdiaren bidez eratutako lan poltsa erabiliko da.

3.– Epaimahaiak hutsik utz dezake plaza baldin eta izangai batek ere ez badu lortu epaimahaiak ebaluazio hasi aurretik zehaztutako gutxieneko puntuazioa.

4.– Epaimahaiaren proposamena unibertsitate honetako Deialdi eta Lehiaketa Ataleko eta campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholetan argitaratuko da. Epaimahaiaren proposamenaren kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek errektoreari hilabeteko epean, proposamena Irakasle eta Ikertzaileen Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7. artikulua.– Laguntzaileak.

1.– Laguntzaileen plazak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, izangaia onartuta egon behar da doktorego ikasketetan, edo ikasketa horiek egiteko baldintzak bete behar ditu, hau da: unibertsitateko ikasketa ofizialen titulua izan behar du. Lehiaketa hauetan ezin izango da parterik hartu doktore titulua lortuta izanez gero.

2.– Lan-kontratua lanaldi osokoa izango da eta urtebeterakoa, eta luzatu egin ahal izango da, urtero-urtero, gehienez ere bost urte bete arte. Hala ere, kontratua luzatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da doktoregoko ikasketetan onartuta dagoela egiaztatzea. Behin doktore titulua lortuta, behin baino ezin izango da luzatu irakasle laguntzailearen kontratua, eta luzatu ere, gehienez ere urtebeterako luzatuko da.

3.– Edozelan ere, hirugarren urtean berriz luzatu ahal izateko kontratua, nahitaezkoa izango da Ikasketa Aurreratuen Diploma lortuta izatea edo doktorego-programa bateko prestakuntza aldia gaindituta. Kontratuaren luzapena egitean laguntzaileak ez badu betetzen aipatutako baldintza, kontratua eten ahal izango da, eta kontratuak, etenaldia barne, gehienez ere bost urte iraun ahal izango du. Hala ere, kontuan izango da ULOko 49.d) artikuluan aldi baterako ezintasunerako, amatasunerako eta umeak adoptatu edo hartzen direnerako zehaztutakoa.

4.– Laguntzaileak meritu lehiaketa bidez hautatuko dira. Lehiaketan gehienez lor daitekeen puntuazioa eta ebaluaziorako erabiliko diren irizpide orokorrak erabaki honetako II. eranskinean daude jasota.

8. artikulua.– Irakasle atxikiak (irakasle laguntzaile doktoreak).

1.– Irakasle atxikien plazak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

Doktore titulua izatea;

Lanpostua atxikita duen sailak emandako aldeko txostena, izangaiaren irakaskuntzarako eta ikerketarako gaitasunari buruzkoa.

Irakaskuntza eta ikerketa jardueren gaineko ebaluazio positiboa izatea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) edo Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak emandakoa.

2.– Lan-kontratuaren iraupena gutxienez urtebetekoa eta gehienez bost urtekoa izango da. Edonola ere, gehienez ere zortzi urtez jardun ahal izango dira laguntzaile eta irakasle atxiki legez, bai unibertsitate honetan, bai beste unibertsitateren batean. Horrela, bada, ez da onartua izango lehiaketan, baldin eta izangaiak unibertsitate honetan edo beste unibertsitate batean laguntzaile, irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore legez emandako denboraren ondorioz ezinezkoa bada gutxien dela urtebeteko kontratua egitea.

3.– Irakasle atxikiak hautatzeko lehiaketan proba bakarra egingo da, jendaurrekoa, eta izangaiak ikasketetan eta ikerketaren arloan lortutako merituak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin; era berean, kontratuaren indarraldirako irakaskuntzako eta ikerketako proiektuak azalduko ditu. Izangaiek behar beste denbora izango dute ahozko azalpen horretarako, baina 60 minututik pasatzeke. Epaimahaiak, jarraian, eztabaida izango du izangai bakoitzarekin, gehienez ere bi ordukoa, honako hauen gainean: aipatutako merezimenduak, irakaskuntzako proiektua eta ikerketakoa.

4.– Euskara nahitaezkoa den plazetan, bermatu egingo da epaimahaiak autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jarraitu ahal izango duela proba, eta horretarako behar diren baliabideak jarriko dira. Horrelakoetan, ahalegina egingo da epaimahaiko kideetako bat gutxienez elebiduna izan dadin.

5.– Proba bukatuta, epaimahaiak izangai bakoitzak erabaki honetako II. eranskinean zehaztutako atal bakoitzean lortutako balorazio kuantifikatua jasoko duen txosten arrazoitua egingo du. Epaimahaiak ondokoak baloratuko ditu (zerrenda itxia ez den arren): titulu akademikoak, lehiaketaren oinarrietan eskatutakoaz gain; ikasketa-espedientea; laguntzaile legez izandako esperientzia; UPV/EHUtik kanpo, izen handiko ikerketa-zentroetan (Estatuan zein beste herrialde batzuetan), egindako egonaldiak; ikerketaren alorrean egindako jarduera; argitalpenak (liburuak, artikuluak, eta bestelakoak); beste ikerlan batzuk; diru laguntzaz egindako ikerketa proiektuak; kongresuetan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak; patenteak; emandako eta hartutako ikastaroak eta mintegiak; izandako bekak, izandako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak; irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk eta bestelakoak. Horrez gain, aurkeztutako irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuaren interesa, kalitatea eta berrikuntza-maila ere baloratuko da, bai eta izangaiak horiek guztiak azaltzean erakutsitako trebezia ere.

6.– Epaimahaiak punturik gehien lortu duen izangaia proposatuko du eta aukeran izango dute ordezkoak ere proposatzea.

Proposatutako izangaiak uko eginez gero kontratua sinatzeari, ordezko zerrendan punturik gehien daukanari eskainiko zaio kontratua.

7.– Behin kontratua sinatuta, ez da lan-poltsarik eratuko ordezkoekin.

9. artikulua. – Irakasle elkartuak.

1.– UPV/EHUk irakasle elkartu gisa kontratatu ahal izango ditu, aldi baterako eta arduraldi partzialean, unibertsitatetik kanpo jarduera profesionalean diharduten itzal handiko espezialistak. Irakasle elkartuen plazak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

Egiaztatzea unibertsitateko irakaskuntzatik kanpora egun betetzen ari den lanbide jarduera; jarduera hori unibertsitatean irakasteko gaitzen duen titulu akademikoari dagozkion lanbideetako batean ari behar da betetzen;

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) emandako aldeko txostena;

2.– Kontratu hauek hiru hilabeterako, sei hilabeterako edo urtebeterako izango dira, eta aldi bererako luzatu ahal izango dira, betiere, jarduera profesionala betetzen diharduela egiaztatu beharko du kontratatutakoak.

3.– Lehiaketan gehienez lor daitekeen puntuazioa eta ebaluaziorako erabiliko diren irizpide orokorrak erabaki honetako II. eranskinean daude jasota.

10. artikulua. – Irakasle bisitariak.

1.– UPV/EHUk irakasle bisitariak kontratatu ahal izango ditu ospe handiko irakasle eta ikertzaileen artetik, baldin eta beste unibertsitate batetik edo ikerketa-zentroren batetik badatoz. Unibertsitatea edo ikerketa-zentroa Estatukoa zein atzerrikoa izan daiteke, publikoa zein pribatua.

2.– Irakasle bisitariak kontratatzeko prozedurari ofizioz emango zaio hasiera, beti. Sailek, ikerketako unibertsitate-institutuek edo UPV/EHUk sortutako izaera juridikodun egitura edo erakundeek interesik izanez gero irakasle bisitaria kontratatzeko, beharrizanen memoria egingo dute, eta horri erantsita irakasle proposatuak irakaskuntza eta ikerketarako egindako proposamena eta curriculum vitaea (formatu estandarrean) aurkeztuko dute. Proposamena saileko kontseiluak onartu beharko du eta ikastegiko batzarrak eta, ondoren, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeari igorriko zaio. Hark, memoria eta proiektua aztertu ondoren, proposamenaren aldeko edo kontrako iritzia emango du. Iritzia aldekoa izanez gero, Gobernu Kontseilura igorriko du kontratazioa egiteko proposamena. Unibertsitateko Irakasleen Batzordearen txostena aurkakoa denean, batzorde horri eskuordetuko dio Gobernu Kontseiluak erabakia hartzeko ahalmena, eta erabaki horren kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio interesdunak Unibertsitateko Irakasleen Batzordeari hilabeteko epean, jakinarazpena egin denetik kontatzen hasita; bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean, egun beretik kontatzen hasita.

3.– Kontratua, gutxien dela, sei hilabeterako egingo da eta, gehien dela, bi urterako. Dena dela, lehentasuna izango dute epe laburreko kontratuek, horiek baitira, berez, irudi honen funtsarekin bat datozenak. Kontratuak luzatu egin ahal izango dira, baina, gehienez ere, bi urte egon ahal izango da kontratatuta. Salbuespen gisa hiru urte bete arte luzatu ahal izango da, baldin eta Unibertsitateko Irakasleen Batzordeari iruditzen bazaio hasieran aurkeztutako irakaskuntza- eta ikerketa-proiektua egokiro bideratu dela, eta sailaren premiek kontratua luzatzea gomendatzen badute.

4.– Irakasle bisitarien kontratuak, oro har, arduraldi osokoak izango dira, baina, salbuespen moduan, astean hiru eskola-ordu emateko kontratatu ahal izango dira, betiere, aldi berean jarduera zientifikoa betetzen ari badira ikerketako erakunderen batean, batez ere, erakunde horrek loturaren bat badauka UPV/EHUrekin. Ikerketa jarduera horien emaitzetan jasota ageri beharko da UPV/EHUko irakasle bisitaria dela.

11. artikulua.– Irakasle emerituak.

1.– UPV/EHUk irakasle emeritu gisa kontratatu ahal izango ditu irakasle erretiratuak, bai funtzionarioak, bai lan-kontratudun iraunkorrak, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

Adina dela-eta nahitaez erretiratuta egotea;

Unibertsitate honetan zerbitzu nabarmenak bete izana gutxien dela hamar urtean;

75 urte baino gutxiago izatea;

Doktorea izatea eta gutxien dela hiru doktorego-tesi zuzendu izana;

2.– Irakasle emerituak kontratatzeko prozedurari ofizioz emango zaio hasiera, beti. Irakasle emeritua kontratatzeko proposamena, oro har, sail batek egingo du, eta proposatutako irakasleak garatuko dituen ekintzen memoria eta curriculum vitaea erantsi beharko zaizkio proposamenari. Aparteko kasuetan, proposamena ikastegiko batzarrak egin dezake, baina horrelakoetan, batzarrak gehiengo osoz onartu beharko du proposamena.

Saileko kontseiluak eta ikastegiko batzarrak behin proposamena onartuta, proposamena eta gainontzeko agiri guztiak irakasleen arloan eskumena daukan errektoreordetzara bidaliko dira. Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak, emeritu izateko proposatu den pertsonak dituen merituak aztertu ondoren, proposamenaren aldeko edo kontrako iritzia emango du. Unibertsitateko Irakasleen Batzordearen txostena aurkakoa denean, batzorde horri eskuordetuko dio Gobernu Kontseiluak erabakia hartzeko ahalmena, eta erabaki horren kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Unibertsitateko Irakasleen Batzordeari hilabeteko epean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik kontatzen hasita; bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean, egun beretik kontatzen hasita.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak proposamenaren aldeko txostena eman ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira.

Merituen balorazioan gutxien dela 20 puntu lortzea (merituak erabaki honetako III. eranskinean zehaztutako baremazioaren arabera baloratuko dira);

Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko txostena izatea.

3.– Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak aldeko iritzia eman badu, arloan eskumena daukan Errektoreordetzak Gobernu Kontseiluari igorriko dio, eta Gobernu Kontseiluak erabakiko du egoki den erretiratutako irakaslea irakasle emeritu gisa kontratatzea. Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio organo berari hilabeteko epean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik kontatzen hasita; bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

4.– Irakasle emerituak arduraldi osorako edo partzialerako kontratatu ahal izango dira urtebeterako, eta epe bererako luzatu ahal izango da kontratua, baldin eta Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak aldeko iritzia ematen badu. Kontratua luzatzeko ez da beharrezkoa Gobernu Kontseiluaren erabakirik. Edozelan ere, kontratuak gehienez ere hiru urte iraun dezake, eta irakasleak 75 urte betetzen dituen egunean bukatuko da. Nahiz eta kontratua bukatu, irakasle emerituaren izendapena betiko izango da, ohorezkoa baino izango den arren.

5.– Unibertsitateko lanpostuekin lotuta dauden plaza asistentzialak dauzkaten funtzionarioak edo irakasle kontratatu doktoreak irakasle emeritu izendatu ahal izateko beharrezkoa izango da Osakidetzako organo eskudunaren idatzia, adieraziko duena interesatuak ospitaleko azpiegiturak erabili ahal izango dituela irakasle emeritu gisa eskaintzeko zerbitzuak (55/2003 Legeko 4. xedapen gehigarria).

6.– Ez da eskaririk onartuko ez bada UPV/EHUren erregistroan aurkeztu ikasturte bakoitzerako zehaztutako epearen barruan.

12. artikulua.– Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorreko 105. artikuluko 2. eta 3. ataletan xedatutakoaren ondorioz kontratatutako irakasleak.

1.– Unibertsitate honek lehiaketarako deia egin dezake itundutako osasun erakundeetan langile asistentzialen lana bete behar duten irakasle elkartuak kontratatzeko. Hori guztia zehaztuta egongo da medikuntza, farmazia eta erizaintzako unibertsitate-ikasketetan edo beste ikasketa batzuetan egin beharreko ikasketa-praktika osagarriak emateko xedez UPV/EHUk osasun arloko erakunde eta zentroekin egingo duen osasun-itunean.

2.– Era berean, aipatutako itunari jarraituz osasun-arloko profesionalek bete behar dituzten laguntzaileen eta irakasle atxikien plazak betetzeko lehiaketa deitu dezake UPV/EHUk; plaza horiek betetzeko beharrezkoa izango da osasun-arloko profesionalek lehiaketa deitu aurreko hiru urteetan lortuta izatea espezialista titulua.

3.– Bete beharreko baldintzetan zehaztutakoa gorabehera, artikulu honetan aipatutako irakasleak kontratatzeko erabiliko den prozedura eta baremazio orokorra kasuan kasuko irakasle irudirako ezarrikoak izango da.

13. artikulua.– Lektoreak.

1.– UPV/EHUk lektoreak kontratatu ahal izango ditu Unibertsitateko Estatutuetako xedapen gehigarrietatik hirugarrenean zehaztutakoari jarraituz. Kontratu horiek bat etorriko dira UPV/EHUk, estatu espainiarrak edo erakunde espainiarrek lektoreen jatorrizko herrietako pareko erakundeekin sinatutako hitzarmenekin.

2.– Irakasle lektorea kontratatzearen helburua da lehenengo eta bigarren zikloan eta doktorea izanez gero, hirugarren zikloan, atzerriko hizkuntza eta kultura ematea, literatura barne. Ikastaro horiek harrera unibertsitateko ohiko programetan jasota egongo dira eta irakasle lektoreari prestakuntza emango zaio hirugarren zikloko ikasketetan eta bestelako hobekuntza programetan. Hori guztia irakaskuntza hori babesten duten agintari akademikoen arteko hitzarmenaren bidez egingo da, eta harrera ikastegiko baldintzak kontuan hartuta.

3.– Irakasle lektorea jakintza-arlo, sail eta ikastegi bati atxikita egongo da, eta irakasleen plantillakoa izango da ondorio guztietarako. Irakasle lektorea kontratatzeko beharrezkoa da hitzarmena sinatzea UPV/EHUren, estatu espainiarraren edo bestelako erakunde espainiarren eta lektoreen jatorrizko herrietako pareko erakundeekin. Hitzarmena beren-beregi onartu behar du Gobernu Kontseiluak, legezko txostena, txosten ekonomikoa eta eragindako arlo eta zerbitzu guztiena jaso ondoren. Hitzarmen horrek bat etorri beharko du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako oinarrizko hitzarmenarekin.

Hitzarmenaren iraupena gorabehera, irakasle lektorearen kontratua (lan kontratuduna izango da) hiru urterako izango da, eta gehienez ere 5 urtera arte luzatzeko aukera egongo da. Azken kontratua luzatu egin ahal izango da (gehienezko 5 urteak gaindituta) beste irakasle lektore bat kontratatzeko tramiteak egiten diren bitarterako.

4.– Kontratu bakoitza bukatu baino lau hilabete lehenago, kasuan kasuko sail eta ikastegiak lektore horrek egindako lanari buruzko ebaluazio txostena egingo dute, eta hitzarmena sinatu duen beste erakundeari igorriko zaio. Txosten hori aldekoa izan behar da lektorearen kontratua luzatu ahal izateko.

Txosten hori ez bada aldekoa, kontraturako ezarritako gehienezko iraupena agortu egin bada edo beste arrazoiren bategatik beste lektore bat kontratatu behar baldin bada, kasuan kasuko sail eta ikastegia hitzarmena sinatu duen beste erakundearekin jarriko dira harremanetan beharrezko diren tramite guztiak egin eta beste lektore bat bidal dezaten UPV/EHUra. Lektorearen kontratua hitzarmenean egongo da zehaztuta, baina dena dela, agiri horretan berariaz zehaztu beharko dira: kontratuaren iraupena eta izan ditzakeen luzapenak (kontratuaren iraupena arautegi honetan zehaztutakoarekin bat etorri beharko da), arduraldia, irakas-betebeharrak eta ordainsariak.

Arautegi hau sinatzen den egunean kontratatuta dauden lektoreen kontratuak kasuan kasuko hitzarmenean jasotakoaren araberakoak izango dira, amaitu arte. Hitzarmenean jasotako ez dagoenerako, lektorearen araubide juridikoa irakasle laguntzaileari dagokiona izango da, diziplina araudiari, bateraezintasun araudiari eta abarrei dagokionean.

Eskatuko zaion gutxieneko titulazioa jatorrizko herrialdean lizentziatu, ingeniari edo arkitekto edo parekoaren baliokidea dena izango da, eta titulazio hori egiaztatzeko egoki diren agiriak aurkeztea eskatu ahal izango zaio.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Egonkortasunari buruzko erabakia.

1.– Irakasleen errektoreordeak eguneratu egingo du egonkortasuna lortu duten irakasleen zerrenda.

2.– Zerrenda hori egiteko, kontuan izango dira martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa, indarrean sartu arte betetako zerbitzuak.

Bigarrena.– Irakasle agregatu edo irakasle lankideen kategorietako plaza hutsak aldi baterako betetzen ari diren irakasleak, arduraldi osoak.

1.– Aldi baterako plaza baten bidez edo bitarteko lan-kontratu bidez irakasle agregatu kategoriako plaza hutsa betetzen ari diren irakasleek ikertzaile eta irakasle eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango dute irakasle agregatu kategoriako plaza arauz bete arte edo amortizatu arte.

2.– Aldi baterako plaza baten bidez edo bitarteko lan-kontratu bidez irakasle lankide kategoriako plaza hutsa betetzen ari diren irakasleek ikertzaile eta irakasle eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango dute irakasle lankide kategoriako plaza arauz bete arte edo amortizatu arte.

Irakasle lankide plaza amortizatuz gero beste plaza desberdin bat sortzeko, atal honetan aipatutako irakasleek ikertzaile eta irakasle eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango dute plaza berria arauz bete arte edo amortizatu arte.

3.– Irakasle iraunkorrak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak aintzat hartuta beteko dira lehiaketa publiko bidez.

Hirugarrena.– Irakasle elkartuak kontratatzeko beharrezko diren txostenak.

1.– Uniqualek txosten horiek lortzeko prozedura abian jarri bitartean, txosten hori ez da beharrezkoa izango irakasle elkartuen plazak betetzeko lehiaketetan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenengoa. – Plaza hutsak betetzeko bitarteko irakasleak.

1.– Oro har, bitarteko irakasle batek ezin izango du bi urte baino gehiagoan bete plaza hutsa, epe horretan lehiaketa publikorako deirik egin gabe; bestela, amortizatu egin beharko da plaza.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako bi urteko epea arautegi hau argitaratzen den egunean hasiko da kontatzen.

Bigarrena.– Laguntzaileen, irakasle elkartuen eta irakasle atxikien plazak betetzeko xedez deitutako lehiaketetan ezarriko diren irizpide zehatzak erabaki honetako IV., V. eta VI. eranskinetan daude jasota.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egingo dira Irakasleen Gestiorako Arautegia eta arautegi honen maila bera edo txikiago daukaten unibertsitateko gainontzeko arautegiak, baldin eta ez badatoz bat arautegi honetan xedatutakoarekin.

AZKEN XEDAPENA

Arautegi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA

JAKINTZA-ARLOAK

005 Aljebra.

010 Eskualde Analisi Geografikoa.

015 Analisi Matematikoa.

020 Anatomia Patologikoa.

025 Anatomia eta Anatomia Patologiko Konpara-tuak.

027 Giza Anatomia eta Enbriologia.

028 Antropologia Fisikoa.

030 Gizarte Antropologia.

033 Arkeologia.

035 Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia.

038 Astronomia eta Astrofisika.

040 Bibliotekonomia eta Dokumentazioa.

050 Zelulen Biologia.

060 Biokimika eta Biologia Molekularra.

063 Botanika.

065 Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza.

070 Politika eta Administrazio Zientzia.

075 Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala.

083 Itsasketa Zientzia eta Teknikak.

085 Historiografia Zientziak eta Teknikak.

090 Kirurgia.

095 Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza.

100 Arkitektura Konposizioa.

105 Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea.

110 Arkitektura Eraikuntzak.

115 Itsasontzigintza.

120 Kristalografia eta Mineralogia.

125 Administrazio Zuzenbidea.

130 Zuzenbide Zibila.

135 Konstituzio Zuzenbidea.

140 Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea.

145 Estatuaren Eliza Zuzenbidea.

150 Finantza eta Zerga Zuzenbidea.

155 Nazioarteko Zuzenbide Pribatua.

160 Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak.

165 Merkataritza Zuzenbidea.

170 Zuzenbide Penala.

175 Zuzenbide Prozesala.

180 Erromatar Zuzenbidea.

183 Dermatologia.

185 Irudigintza.

187 Gorputz Adierazpidearen Didaktika.

189 Musika Adierazpidearen Didaktika.

193 Plastika Adierazpidearen Didaktika.

195 Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.

200 Matematikaren Didaktika.

205 Zientzia Esperimentalen Didaktika.

210 Gizarte Zientzien Didaktika.

215 Didaktika eta Eskola Antolakuntza.

220 Ekologia.

225 Ekonomia Aplikatua.

230 Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.

235 Nekazaritzaren Ekonomia, Soziologia eta Politika.

240 Edafologia eta Nekazaritzako Kimika.

245 Gorputz eta Kirol Hezkuntza.

247 Elektromagnetismoa.

250 Elektronika.

255 Erizaintza.

260 Eskultura.

263 Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak.

265 Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa.

270 Estetika eta Arteen Teoria.

275 Estomatologia.

280 Estratigrafia.

285 Arabiar eta Islamiar Ikasketak.

290 Hebrear eta Aramear Ikasketak.

295 Meatzeen Ustiapena.

300 Arkitekturako Adierazpen Grafikoa.

305 Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa.

310 Farmazia Galenikoa eta Farmazia Teknologia.

315 Farmakologia.

320 Aleman Filologia.

325 Katalan Filologia.

327 Eslaviar Filologia.

335 Frantses Filologia.

340 Filologia Grekoa.

345 Ingeles Filologia.

350 Italiar Filologia.

355 Latin Filologia.

360 Filologia Erromanikoa.

365 Euskal Filologia.

370 Galiziar eta Portugaldar Filologia.

375 Filosofia.

381 Zuzenbidearen Filosofia.

383 Filosofia Morala.

385 Fisika Aplikatua.

390 Fisika Atomikoa, Molekularra eta Nuklearra.

395 Materia Kondentsatuaren Fisika.

398 Lurraren Fisika.

405 Fisika Teorikoa.

410 Fisiologia.

412 Landareen Fisiologia.

413 Fisioterapia.

415 Ekonomia Analisiaren Oinarriak.

420 Genetika.

427 Kanpo Geodinamika.

428 Barne Geodinamika.

430 Geografia Fisikoa.

435 Giza Geografia.

440 Geometria eta Topologia.

443 Histologia.

445 Antzinaroaren Historia.

450 Historia Garaikidea.

455 Amerikaren Historia.

460 Zientziaren Historia.

465 Artearen Historia.

470 Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia.

475 Gizarte Mugimendu eta Pentsamenduen Historia.

480 Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak.

485 Erdi Aroaren Historia.

490 Aro Berriaren Historia.

495 Ingeniaritza Aeroespaziala.

500 Nekazaritza eta Basozaintzako Ingeniaritza.

505 Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza.

510 Eraikuntzako Ingeniaritza.

515 Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza.

520 Sistemen Ingeniaritza eta Automatika.

525 Lurren Ingeniaritza.

530 Garraioen Ingeniaritza eta Azpiegitura.

535 Ingeniaritza Elektrikoa.

540 Ingeniaritza Hidraulikoa.

545 Ingeniaritza Mekanikoa.

550 Ingeniaritza Nuklearra.

555 Ingeniaritza Kimikoa.

560 Ingeniaritza Telematikoa.

565 Ehun eta Paper Ingeniaritza.

566 Immunologia.

567 Gaztelania.

568 Ekialde Urruneko Hizkuntza eta Kultura.

570 Hizkuntza eta Sistema Informatikoak.

575 Hizkuntzalaritza Orokorra.

580 Indoeuropar Hizkuntzalaritza.

583 Espainiar Literatura.

585 Logika eta Zientziaren Filosofia.

590 Makina eta Motor Termikoak.

595 Matematika Aplikatua.

600 Jariakinen Mekanika.

605 Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria.

610 Medikuntza.

613 Lege eta Auzitegi Medikuntza.

615 Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

617 Animalia Medikuntza eta Kirurgia.

620 Portaera Zientzien Metodologia.

623 Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak.

625 Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak.

630 Mikrobiologia.

635 Musika.

640 Elikadura eta Bromatologia.

645 Obstetrizia eta Ginekologia.

646 Oftalmología.

647 Optika.

650 Enpresen Antolakuntza.

653 Otorrinolaringologia.

655 Paleontologia.

660 Parasitologia.

670 Pediatria.

675 Kazetaritza.

680 Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak.

685 Petrologia eta Geokimika.

690 Margolaritza.

695 Historiaurrea.

700 Animalia Ekoizpena.

705 Landare Ekoizpena.

710 Meatze Prospekzio eta Ikerkuntza.

715 Arkitekturako Proiektuak.

720 Ingeniaritzako Proiektuak.

725 Psikobiologia.

730 Oinarrizko Psikologia.

735 Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.

740 Gizarte Psikologia.

745 Psikiatria.

750 Kimika Analitikoa.

755 Kimika Fisikoa.

760 Kimika Ez-organikoa.

765 Kimika Organikoa.

770 Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa.

773 Animalien Osasunbidea.

775 Soziologia.

780 Elikagaien Teknologia.

785 Teknologia Elektronikoa.

790 Ingurumenaren Teknologiak.

796 Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua.

800 Seinalearen Teoria eta Komunikazioak.

805 Hezkuntzaren Teoria eta Historia.

807 Toxikologia.

813 Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak.

814 Itzulpengintza eta Interpretazioa.

815 Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza.

817 Urologia.

819 Zoologia.

830 Traumatologia eta Ortopedia.

II. ERANSKINA

LAGUNTZAILEAK, IRAKASLE

ELKARTUAK ETA IRAKASLE ATXIKIAK KONTRATATZEKO LEHIAKETARAKO

IRIZPIDE OROKORRAK

1.– Laguntzaileak:

Laguntzaileen kategorian gehienez ere lor daitekeen puntuazioa: 100 puntu kontratu ez elebidunetan eta 89 kontratu elebidunetan. Irizpide orokorra ondokoa izango da, kontuan hartuta plaza elebidunerako euskara ezinbestekoa dela eta, beraz, ez dela meritutzat hartuko:

Ikerketako merituak

Espediente akademikoa

Laneko esperientzia eta bekak

Euskara

30 puntu

30 puntu

20 puntu

11 puntu

100 puntu edo 89 puntu lortzeko falta diren gainontzeko 9 puntuetarako, epaimahaiak berak erabakiko ditu zein atali (ikerketako merituak, espediente akademikoa edo laneko esperientzia eta bekak) emango zaizkion.

Puntuazio osoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute ondokoak betetzen dituzten izangaiek, eta adierazitako hurrenkera honetan ezarriko dira baldintzok:

LOUko 63. artikulu indargabetuan edo oraingo 57. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortuta edo egiaztatuta izatea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek irakasle lankide irudirako emandako aldeko txostena.

Puntuaziorik handiena ikerketako merituen arloan.

Puntuaziorik handiena espediente akademikoaren arloan.

Puntuaziorik handiena laneko esperientziaren eta beken arloan.

2.– Irakasle elkartuak:

Irakasle elkartuen kategorian gehienez ere lor daitekeen puntuazioa: 100 puntu kontratu ez elebidunetan eta 89 kontratu elebidunetan. Irizpide orokorra ondokoa izango da, kontuan hartuta plaza elebidunerako euskara ezinbestekoa dela eta, beraz, ez dela meritutzat hartuko:

Irakaskuntzako

esperientzia

Ikerketako merituak

Meritu akademikoak

Lan esperientzia

unibertsitatetik kanpo

Euskara

25 puntu

10 puntu

10 puntu

40 puntu

11 puntu

Gainontzeko 4 puntuak epaimahaiak berak erabakiko ditu zein atali emango zaizkion (irakaskuntzako esperientzia, ikerketako merituak, meritu akademikoak edo laneko esperientzia unibertsitatetik kanpo).

Puntuazio osoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute ondokoak betetzen dituzten izangaiek, eta adierazitako hurrenkera honetan ezarriko dira baldintzok:

LOUko 63. artikulu indargabetuan edo oraingo 57. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortuta edo egiaztatuta izatea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako ebaluazio positiboa edo aldeko txostena, irakasle oso, irakasle agregatu, irakasle kontratatu doktore, irakasle atxiki, irakasle laguntzaile doktore edo irakasle lankideen irudietarako.

Puntuaziorik handiena unibertsitatetik kanpoko laneko esperientziaren arloan.

Puntuaziorik handiena irakaskuntzako esperientziaren arloan.

Puntuaziorik handiena ikerketako merituen arloan.

Puntuaziorik handiena meritu akademikoen arloan.

3.– Irakasle atxikiak (irakasle laguntzaile dokto-reak):

Irakasle atxikien kategorian gehienez ere lor daitekeen puntuazioa: 100 puntu kontratu ez elebidunetan eta 89 kontratu elebidunetan. Irizpide orokorra ondokoa izango da, kontuan hartuta plaza elebidunerako euskara ezinbestekoa dela eta, beraz, ez dela meritutzat hartuko:

Prestakuntza eta irakaskuntzako merituak

Ikerketako merituak

Irakaskuntzako programa

Ikerketa-proiektua

Euskara

25 puntu

25 puntu

15 puntu

15 puntu

11 puntu

Gainontzeko 9 puntuak epaimahaiak berak erabakiko ditu zein atali emango zaizkion (Prestakuntza eta irakaskuntzako merituak, ikerketako merituak, irakaskuntzako programa edo ikerketako proiektua).

Puntuazio osoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute ondokoak betetzen dituzten izangaiek, eta adierazitako hurrenkera honetan ezarriko dira baldintzok:

LOUko 63. artikulu indargabetuan edo oraingo 57. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortuta edo egiaztatuta izatea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako ebaluazio positiboa, irakasle oso, irakasle agregatu edo irakasle kontratatu doktoreen irudietarako.

UPV/EHUtik kanpo, izen handiko ikerketa-zentroetan edo unibertsitateetan (Estatuan zein beste herrialde batzuetan), hiru hilabetetik gorako egonaldiak.

Puntuaziorik handiena prestakuntza eta irakaskuntzako merituen arloan.

Puntuaziorik handiena ikerketako merituen arloan.

Puntuaziorik handiena ikerketako proiektuen arloan.

Puntuaziorik handiena irakaskuntzako programaren arloan.

III. ERANSKINA

IRAKASLE EMERITUAK KONTRATATZEKO IRIZPIDEAK

Kategoria akademikoa

(gehienez 5 puntu)

Unibertsitateko katedraduna edo irakasle osoa: 5 puntu

Unibertsitateko irakasle titularra, unibertsitate eskolako katedraduna eta irakasle agregatua: 3 puntu

Ikerketa

(gehienez 15 puntu)

Produktibitate-osagarrien tarte bakoitzeko (seiurteko bakoitzeko) edo lan-kontratudunen pareko osagarrien tarte bakoitzeko, 2 puntu (gehienez, 12 puntu)

Zuzendutako tesiak (gehienez, 3 puntu):

5 tesira arte: 1 puntu

7 tesira arte: 2 puntu

8 tesi edo gehiago: 3 puntu.

Irakaslana

(gehienez 6 puntu)

Osagarri espezifikoko irakas-merezimenduen tarte bakoitzeko (bosturtekoak) edo lan-kontratudunen pareko osagarrien tarte bakoitzeko, puntu bat (gehienez, 6 puntu).

Erakunde mailako gestioa

(gehienez 3 puntu)

Ondoko karguren bat izanagatik:

Errektorea: puntu 1 bi urteko tarte bakoitzerako

Errektoreordea/idazkari nagusia: 0,75 puntu bi urteko tarte bakoitzeko.

Ikastegiko dekanoa edo zuzendaria: 0,50 puntu bi urteko tarte bakoitzeko.

Dekanordea/saileko zuzendaria edo kategoria baliokidea: 0,25 puntu bi urteko tarte bakoitzeko.

Saileko idazkaria: 0,15 puntu bi urteko tarte bakoitzeko.

Ez dira kontuan hartuko bi urtetik beherako tarteak.

Bestelako merezimendu aipagarriak

(gehienez 2 puntu)

Jarduera instituzionalak edo nazio mailako zein nazioarteko sari bereziak.

Kargu publikoak: ministroa, sailburua, estatu idazkaria, sailburuordea, zuzendari orokorra eta antzekoak.

Beste batzuk.

Irakaskuntzako eta ikerketako proiektuak

(gehienez 2 puntu)

Emeritu izendatuz gero beteko diren irakaskuntzako eta ikerketako proiektuak: gehienez, 2 puntu.

IV. ERANSKINA

LAGUNTZAILEEN LEHIAKETETARAKO IRIZPIDE ZEHATZAK

LOUren 63. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortu edo egiaztatu duten izangaien kasuan, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina izangai horiek ezin izango dute, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 90 puntu lortu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.

Era berean, baldin eta izangaiak irakasle lankideen irudirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena edo

ebaluazio positiboa badauka, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina izangai horrek ezin izango du, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 89 puntu lortu ahal izango ditu, hurrenez hurren. Dena dela, aldeko txosten edo ebaluazio positibo bat baino gehiago izanez gero, bakar bat izango da kontuan puntuazioa ematerakoan.

1.– Ohar orokorra.

Ezin izango da baloratu gabe utzi baremazioko irizpideetan zehaztutako atal bat bera ere.

Meritu bat atal baten baino gehiagoren arabera azter daitekeenean, izangaiak puntuaziorik gehien lor dezakeen atalean hartuko da kontuan.

Epaimahaiak gutxieneko nota ezar dezake (gehienez ere 30 puntu) ordezkoak egiteko zerrendan sartu ahal izateko. Dena dela, behar bezala arrazoitu beharko da aktan, batez ere ordezkoak egiteko zerrenda hutsik geratu bada.

Haztapena:

Izangairen batek gainditu egiten badu atal baterako zehaztutako gehienezko puntuazioa, izangai horri gehienezko puntuazioa emango zaio eta, gainontzekoei, horren araberako puntuazio haztatua.

Atal bakoitzeko puntuazioa haztatu egin ahal izango da, 1/0, 8/0,5/0,1 koefizienteak erabilita, merituak jakintza-arloaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko. Dena dela, epaimahaiak zero puntu eman ahal izango die poltsaren ezaugarriekin zerikusirik ez daukaten merituei. Baina, edonola ere, merituen baremazioa zehaztean argi eta garbi adieraziko da zein prozedura erabiliko den aipatutako koefizienteak aplikatzerakoan. Prozedura horretan beren-beregi azalduko da haztapen faktoreak zeintzuk ataletan aplikatuko diren eta zelan. Gainera, zehazki adieraziko da zer den espezifikoa eta zer den kidekoa.

Atal bakoitzeko puntuazioa arduraldiaren arabera haztatuko da.

1.– Ikerketako merituak.

Ikerketa-proiektuak

Kanpoko erreferentziarekin

Ikertzaile nagusia

< 1,25 puntu/urte

Laguntzailea

< 0,75 puntu/urte

Kanpoko erreferentziarik gabe

Ikertzaile nagusia

< 0,37 puntu/urte

Laguntzailea

< 0,25 puntu/urte

Arte Ederretako plazetan, epaimahaiak erabaki dezake ikerlantzat hartzea izangaiaren obra plastikoa, eta argazkidun dossierra ikusita, < 5 punturekin baloratu ahal izango dute.

Argitalpenak, garrantziaren, eraginaren eta plazarekin daukan loturaren arabera

Liburua

< 2,5 puntu

Liburuko atala

< 1,5 puntu

Artikulua

< 3 puntu

Arte ederretako katalogoa (gehienez 5)

< 0,5 puntu

Patenteak

< 2 puntu

Biltzarrak

Ponentzia

< 1 puntu

Komunikazioa

< 0,5 puntu

Tesiak zuzentzea

< 3 puntu

Tesinak eta karrera amaierako proiektuak zuzentzea

< 0,5 puntu

Ikerketa zentroetako egonaldiak (bi hilabetetik gora)

< 2 puntu/urte

Ikerketako beste meritu batzuk

< 1 puntu guztira

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

2.– Meritu akademikoak.

Batez besteko nota

x1, x2 puntu

Sari berezia: 	– lizentziaturakoa

– doktoregokoa

< 2 puntu

< 2 puntu

Doktoregoko programa (32 kreditu)

< 2 puntu

Ikasketa Aurreratuen Diploma

< 1 puntu

Doktore titulua

< 10 puntu

Masterrak eta ikastaro ofizial bereziak, 30 hilabetetik gorakoak

< 2 puntu bakoitzeko

Unibertsitateko beste titulu batzuk:

< 3 puntu

Hizkuntzak

< 3 puntu

egiaztatutako hizkuntza bakoitzeko

Beste merezimendu batzuk

< 2 puntu guztira

*Batez besteko nota: espedientearen batez besteko nota jasota duten ziurtagiri akademikoetan, nota hori hartuko da kontuan.

Espedientearen batez besteko nota jasota ez badago, kalkulatu egingo da. Irakasgaien kalifikazioak zenbaki bidez adierazita badaude, kalifikazio horien batez besteko puntuazioa aterako da.

Irakasgai bakoitzaren kalifikazioak hitzez hitz agertzen badira, berriz, ondorengo baliokidetasunak ezarriko dira:

Ohorezko matrikula: 10.

Bikain: 9.

Oso ongi: 7,5.

Nahiko, baliozkotua, gai: 5,5.

Batez besteko nota ateratzeko, ez dira inolaz ere kontuan hartuko aukera askeko irakasgaiak.

Ziurtagiri akademiko pertsonala bidaltzen ez bada, izangaiak batez besteko notatzat nahikoa lortu zuela ulertuko da.

3.– Laneko esperientzia eta bekak.

Unibertsitateko esperientzia irakaskuntzaren arloan

< 4 puntu/urte

Doktorego aurreko ikertzailea

< 2 puntu/urte

Doktorego ondoko ikertzailea

< 3 puntu/urte

Unibertsitatetik kanpoko esperientzia

< 3 puntu/urte

Doktorego aurreko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU)

< 1,5 puntu/urte

Doktorego ondoko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU)

< 2,5 puntu/urte

Beste beka eta laguntza batzuk

< 0,5 puntu/urte

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

Arduraldi partzialean edo laguntzaile gisa egindako zerbitzuak direnean haztatu egingo dira, urteko 24 kredituko edo asteko 8 irakastorduko unitatea erreferentziatzat hartuta unibertsitateko irakaskuntzarako.

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako irakaskuntzako zerbitzuak direnean, ez da beharrezkoa izango horiek egiaztatzea, administrazio honek ofizioz erantsiko baititu. Dena dela, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute izangaiek.

Irakaskuntza publikoan egindako zerbitzuak zerbitzu orriaren bidez eta emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

Irakaskuntza pribatuan egindako zerbitzuak egiaztatzeko lan kontratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria (ikastetxearen -enpresaren- izena eta alta aldia jasoko duena) aurkeztuko dira. Horrez gain, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria erantsi beharko da.

Ikertzaile moduan betetako zerbitzuak doktorego ondoko ikerketaren atalean baloratuko dira, baldin eta izangaiak egiaztatzen badu badaukala kontrataziorako eskatzen den doktore titulua. Bestelakoetan, izangaiak titulua izan arren, doktorego aurreko ikerketaren atalean baloratuko dira.

Laneko esperientzia, oro har, honela egiaztatuko da:

– Beste batzuen konturako lan esperientzia izanez gero, lan kontratuaren kopia eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria. Horrez gain, enpresak egindako ziurtagiria lanpostuaren eta egindako zereginen nondik norakoak azalduta.

– Norbere konturako lan esperientzia izanez gero, egindako jardueren zinpeko aitorpena eta dagokion Ogasun Sailak emandako ziurtagiria (jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako alta aldiak jasotzen dituena). Aurrekoaz gain, egindako lanak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu (BEZ aitorpenak, adibidez).

Bekak egiaztatzeko, berriz, beka deialdia egin zuen organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da. Ziurtagiri horretan beren-beregi adieraziko da noiztik noiz arte izan zuen beka izangaiak, eta denboraldi horretan etenaldirik egon zen ala ez.

4.– Euskara maila.

“Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria” (EHUk emana); Euskal Filologia: 11.

Administrazioko 4. hizkuntz eskakizuna: 11.

EIT; Euskara teknikoa + ikasketak euskaraz; Irakasleen Unibertsitate Eskoletako euskal adarra: 11.

EGA; D titulua; Hizkuntza Eskolako Agiria; Administrazioko 3. HE; Irakasleen 2. HE: 11.

HABEko 12. maila; euskaraz ikasi izana (gutxienez % 50): 8, 25.

HABEko 11. maila; Euskara teknikoa: 7,7.

HABEko 10. maila: 7,15.

2. HE, administraziokoa; 1 HE, irakasleena: 6,6.

HABEko 9. maila: 6,05.

HABEko 8. maila: 4,95.

Administrazioko 1. hizkuntz eskakizuna: 4,4.

HABEko 7. maila: 3,85.

HABEko 6. maila: 3,3.

HABEko 5. maila: 2,75.

HABEko 4. maila: 2,2.

HABEko 3. maila: 1,65.

HABEko 2. maila: 1,1.

HABEko 1. maila: 0,55.

Euskaltegi homologatuetan gainditutako ikastaroak HABEn gainditutakoen parekotzat hartuko dira.

Aurreko irizpideen arabera lortutako puntuazioari 0,8ko zuzenketa faktorea ezarri ahal izango zaio, eta gainontzeko puntuazioa euskararekin lotutako merituak puntuatzeko erabili, esate baterako euskaraz idatzitako tesi edo tesinetarako.

V. ERANSKINA

IRAKASLE ELKARTUEN

LEHIAKETETARAKO IRIZPIDE

ZEHATZAK

LOUren 63. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortu edo egiaztatu duten izangaien kasuan, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina izangai horiek ezin izango dute, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 90 puntu lortu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.

Era berean, baldin eta izangaiak irakasle oso, irakasle agregatu, irakasle kontratatu doktore, irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore irudirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena edo ebaluazio positiboa badauka, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina izangai horrek ezin izango du, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 89 puntu lortu ahal izango ditu, hurrenez hurren. Dena dela, aldeko txosten edo ebaluazio positibo bat baino gehiago izanez gero, bakar bat izango da kontuan puntuazioa ematerakoan. Bestalde, baldin eta izangaiak irakasle lankide irudirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena badauka, % 10 gehituko da lortutako puntuazioa, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

1.– Ohar orokorra.

Ezin izango da baloratu gabe utzi baremazioko irizpideetan zehaztutako atal bat bera ere.

Meritu bat atal baten baino gehiagoren arabera azter daitekeenean, izangaiak puntuaziorik gehien lor dezakeen atalean hartuko da kontuan.

Epaimahaiak gutxieneko nota ezar dezake (gehienez ere 30 puntu) ordezkoak egiteko zerrendan sartu ahal izateko. Dena dela, behar bezala arrazoitu beharko da aktan, batez ere ordezkoak egiteko zerrenda hutsik geratu bada.

Haztapena:

Izangairen batek gainditu egiten badu atal baterako zehaztutako gehienezko puntuazioa, izangai horri gehienezko puntuazioa emango zaio eta, gainontzekoei, horren araberako puntuazio haztatua.

Atal bakoitzeko puntuazioa haztatu egin ahal izango da, 1/0, 8/0,5/0,1 koefizienteak erabilita, merituak jakintza-arloaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko. Dena dela, epaimahaiak zero puntu eman ahal izango die poltsaren ezaugarriekin zerikusirik ez daukaten merituei. Baina, edonola ere, merituen baremazioa zehaztean argi eta garbi adieraziko da zein prozedura erabiliko den aipatutako koefizienteak aplikatzerakoan. Prozedura horretan beren-beregi azalduko da haztapen faktoreak zeintzuk ataletan aplikatuko diren eta zelan. Gainera, zehazki adieraziko da zer den espezifikoa eta zer den kidekoa.

Atal bakoitzeko puntuazioa arduraldiaren arabera haztatuko da.

2.– Irakaskuntzako esperientzia eta bekak.

Unibertsitateko esperientzia irakaskuntzaren arloan

< 4 puntu/urte

Irakaskuntzako esperientzia unibertsitatetik kanpo

< 3 puntu/urte

Doktorego aurreko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU)

< 1,5 puntu/urte

Doktorego ondoko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU)

< 2,5 puntu/urte

Beste beka eta laguntza batzuk

< 0,5 puntu/urte

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

Arduraldi partzialean edo laguntzaile gisa egindako zerbitzuak direnean haztatu egingo dira, urteko 24 kredituko edo asteko 8 irakastorduko unitatea erreferentziatzat hartuta unibertsitateko irakaskuntzarako.

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako irakaskuntzako zerbitzuak direnean, ez da beharrezkoa izango horiek egiaztatzea, administrazio honek ofizioz erantsiko baititu. Dena dela, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute izangaiek.

Irakaskuntza publikoan egindako zerbitzuak zerbitzu orriaren bidez eta emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

Irakaskuntza pribatuan egindako zerbitzuak egiaztatzeko lan kontratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria (ikastetxearen -enpresaren- izena eta alta aldia jasoko duena) aurkeztuko dira. Horrez gain, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria erantsi beharko da.

Bekak egiaztatzeko, berriz, beka deialdia egin zuen organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da. Ziurtagiri horretan beren-beregi adieraziko da noiztik noiz arte izan zuen beka izangaiak, eta denboraldi horretan etenaldirik egon zen ala ez.

3.– Ikerketako merituak.

Ikerketa-proiektuak

Kanpoko erreferentziarekin

Ikertzaile nagusia

< 1,25 puntu/urte

Laguntzailea

< 0,75 puntu/urte

Kanpoko erreferentziarik gabe

Ikertzaile nagusia

< 0,37 puntu/urte

Laguntzailea

< 0,25 puntu/urte

Arte Ederretako plazetan, epaimahaiak erabaki dezake ikerlantzat hartzea izangaiaren obra plastikoa, eta argazkidun dossierra ikusita, < 5 punturekin baloratu ahal izango dute.

Argitalpenak, garrantziaren, eraginaren eta plazarekin daukan loturaren arabera

Liburua

< 2,5 puntu

Liburuko atala

< 1,5 puntu

Artikulua

< 3 puntu

Arte ederretako katalogoa (gehienez 5)

< 0,5 puntu

Patenteak

< 2 puntu

Biltzarrak

Ponentzia

< 1 puntu

Komunikazioa

< 0,5 puntu

Tesiak zuzentzea

< 3 puntu

Tesinak eta karrera amaierako proiektuak zuzentzea

< 0,5 puntu

Ikerketa zentroetako egonaldiak (bi hilabetetik gora)

< 2 puntu/urte

Ikerketako beste meritu batzuk

< 1 puntu guztira

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

4.– Meritu akademikoak.

Batez besteko nota

x1, x2 puntu

Sari berezia: 	– lizentziaturakoa

– doktoregokoa

< 2 puntu

< 2 puntu

Doktoregoko programa (32 kreditu)

< 2 puntu

Ikasketa Aurreratuen Diploma

< 1 puntu

Doktore titulua

< 10 puntu

Masterrak eta ikastaro ofizial bereziak, 30 hilabetetik gorakoak

< 2 puntu bakoitzeko

Unibertsitateko beste titulu batzuk:

< 3 puntu

Hizkuntzak

< 3 puntu

egiaztatutako hizkuntza bakoitzeko

Beste merezimendu batzuk

< 2 puntu guztira

*Batez besteko nota: espedientearen batez besteko nota jasota duten ziurtagiri akademikoetan, nota hori hartuko da kontuan.

Espedientearen batez besteko nota jasota ez badago, kalkulatu egingo da. Irakasgaien kalifikazioak zenbaki bidez adierazita badaude, kalifikazio horien batez besteko puntuazioa aterako da.

Irakasgai bakoitzaren kalifikazioak hitzez hitz agertzen badira, berriz, ondorengo baliokidetasunak ezarriko dira:

Ohorezko matrikula: 10.

Bikain: 9.

Oso ongi: 7,5.

Nahiko, gainditua, baliozkotua, gai: 5,5.

Batez besteko nota ateratzeko, ez dira inolaz ere kontuan hartuko aukera askeko irakasgaiak.

Ziurtagiri akademiko pertsonala bidaltzen ez bada, izangaiak batez besteko notatzat nahikoa lortu zuela ulertuko da.

5.– Laneko esperientzia.

Doktorego aurreko ikertzailea

< 2 puntu/urte

Doktorego ondoko ikertzailea

< 3 puntu/urte

Unibertsitatetik kanpoko esperientzia

< 3 puntu/urte

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

Ikertzaile moduan betetako zerbitzuak doktorego ondoko ikerketaren atalean baloratuko dira, baldin eta izangaiak egiaztatzen badu badaukala kontrataziorako eskatzen den doktore titulua. Bestelakoetan, izangaiak titulua izan arren, doktorego aurreko ikerketaren atalean baloratuko dira.

Laneko esperientzia, oro har, honela egiaztatuko da:

– Beste batzuen konturako lan esperientzia izanez gero, lan kontratuaren kopia eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria. Horrez gain, enpresak egindako ziurtagiria lanpostuaren eta egindako zereginen nondik norakoak azalduta.

– Norbere konturako lan esperientzia izanez gero, egindako jardueren zinpeko aitorpena eta dagokion Ogasun Sailak emandako ziurtagiria (jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako alta aldiak jasotzen dituena). Aurrekoaz gain, egindako lanak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu (BEZ aitorpenak, adibidez).

6.– Euskara maila.

“Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria” (EHUk emana); Euskal Filologia: 11.

Administrazioko 4. hizkuntz eskakizuna: 11.

EIT; Euskara teknikoa + ikasketak euskaraz; Irakasleen Unibertsitate Eskoletako euskal adarra: 11.

EGA; D titulua; Hizkuntza Eskolako Agiria; Administrazioko 3. HE; Irakasleen 2. HE: 11.

HABEko 12. maila; euskaraz ikasi izana (gutxienez % 50): 8, 25.

HABEko 11. maila; Euskara teknikoa: 7,7.

HABEko 10. maila: 7,15.

2. HE, administraziokoa; 1 HE, irakasleena: 6,6.

HABEko 9. maila: 6,05.

HABEko 8. maila: 4,95.

Administrazioko 1. hizkuntz eskakizuna: 4,4.

HABEko 7. maila: 3,85.

HABEko 6. maila: 3,3.

HABEko 5. maila: 2,75.

HABEko 4. maila: 2,2.

HABEko 3. maila: 1,65.

HABEko 2. maila: 1,1.

HABEko 1. maila: 0,55.

Euskaltegi homologatuetan gainditutako ikastaroak HABEn gainditutakoen parekotzat hartuko dira.

Aurreko irizpideen arabera lortutako puntuazioari 0,8ko zuzenketa faktorea ezarri ahal izango zaio, eta gainontzeko puntuazioa euskararekin lotutako merituak puntuatzeko erabili, esate baterako euskaraz idatzitako tesi edo tesinetarako.

VI. ERANSKINA

IRAKASLE ATXIKIEN

LEHIAKETETARAKO

IRIZPIDE ZEHATZAK

LOUren 63. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria lortu edo egiaztatu duten izangaien kasuan, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina izangai horiek ezin izango dute, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 90 puntu lortu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.

Era berean, baldin eta izangaiak irakasle oso, irakasle agregatu edo irakasle kontratatu doktore irudirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena edo ebaluazio positiboa badauka, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina izangai horrek ezin izango du, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 89 puntu lortu ahal izango ditu, hurrenez hurren. Dena dela, aldeko txosten edo ebaluazio positibo bat baino gehiago izanez gero, bakar bat izango da kontuan puntuazioa ematerakoan. Bestalde, baldin eta izangaiak irakasle lankide irudirako Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena badauka, % 10 gehituko da lortutako puntuazioa, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

1.– Ohar orokorra.

Ezin izango da baloratu gabe utzi baremazioko irizpideetan zehaztutako atal bat bera ere.

Meritu bat atal baten baino gehiagoren arabera azter daitekeenean, izangaiak puntuaziorik gehien lor dezakeen atalean hartuko da kontuan.

Epaimahaiak gutxieneko nota ezar dezake (gehienez ere 30 puntu) ordezkoak egiteko zerrendan sartu ahal izateko. Dena dela, behar bezala arrazoitu beharko da aktan, batez ere ordezkoak egiteko zerrenda hutsik geratu bada.

Haztapena:

Izangairen batek gainditu egiten badu atal baterako zehaztutako gehienezko puntuazioa, izangai horri gehienezko puntuazioa emango zaio eta, gainontzekoei, horren araberako puntuazio haztatua.

Atal bakoitzeko puntuazioa haztatu egin ahal izango da, 1/0, 8/0,5/0,1 koefizienteak erabilita, merituak jakintza-arloaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko. Dena dela, epaimahaiak zero puntu eman ahal izango die poltsaren ezaugarriekin zerikusirik ez daukaten merituei. Baina, edonola ere, merituen baremazioa zehaztean argi eta garbi adieraziko da zein prozedura erabiliko den aipatutako koefizienteak aplikatzerakoan. Prozedura horretan beren-beregi azalduko da haztapen faktoreak zeintzuk ataletan aplikatuko diren eta zelan. Gainera, zehazki adieraziko da zer den espezifikoa eta zer den kidekoa.

Atal bakoitzeko puntuazioa arduraldiaren arabera haztatuko da.

2.– Prestakuntza eta irakaskuntzako merituak.

Batez besteko nota

x1, x2 puntu

Sari berezia: 	– lizentziaturakoa

– doktoregokoa

< 2 puntu

< 2 puntu

Doktoregoko programa (32 kreditu)

< 2 puntu

Ikasketa Aurreratuen Diploma

< 1 puntu

Doktore titulua

< 10 puntu

Masterrak eta ikastaro ofizial bereziak, 30 hilabetetik gorakoak

< 2 puntu bakoitzeko

Unibertsitateko beste titulu batzuk:

< 3 puntu

Hizkuntzak

< 3 puntu

egiaztatutako hizkuntza bakoitzeko

Beste merezimendu batzuk

< 2 puntu guztira

*Batez besteko nota: espedientearen batez besteko nota jasota duten ziurtagiri akademikoetan, nota hori hartuko da kontuan.

Espedientearen batez besteko nota jasota ez badago, kalkulatu egingo da. Irakasgaien kalifikazioak zenbaki bidez adierazita badaude, kalifikazio horien batez besteko puntuazioa aterako da.

Ikasgai bakoitzaren kalifikazioak hitzez hitz agertzen badira, berriz, ondorengo baliokidetasunak aplikatuko dira:

Ohorezko matrikula: 10.

Bikain: 9.

Oso ongi: 7,5.

Nahiko, gainditua, baliozkotua, gai: 5,5.

Batez besteko nota ateratzeko, ez dira inolaz ere kontuan hartuko aukera askeko irakasgaiak.

Ziurtagiri akademiko pertsonala bidaltzen ez bada, izangaiak batez besteko notatzat nahikoa lortu zuela ulertuko da.

Unibertsitateko esperientzia irakaskuntzaren arloan

< 4 puntu/urte

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

Arduraldi partzialean edo laguntzaile gisa egindako zerbitzuak direnean haztatu egingo dira, urteko 24 kredituko edo asteko 8 irakastorduko unitatea erreferentziatzat hartuta unibertsitateko irakaskuntzarako.

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako irakaskuntzako zerbitzuak direnean, ez da beharrezkoa izango horiek egiaztatzea, administrazio honek ofizioz erantsiko baititu. Dena dela, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute izangaiek.

Irakaskuntza publikoan egindako zerbitzuak zerbitzu orriaren bidez eta emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

Irakaskuntza pribatuan egindako zerbitzuak egiaztatzeko lan kontratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria (ikastetxearen -enpresaren- izena eta alta aldia jasoko duena) aurkeztuko dira. Horrez gain, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria erantsi beharko da.

3.– Ikerketako merituak.

Ikerketa-proiektuak

Kanpoko erreferentziarekin

Ikertzaile nagusia

< 1,25 puntu/urte

Laguntzailea

< 0,75 puntu/urte

Kanpoko erreferentziarik gabe

Ikertzaile nagusia

< 0,37 puntu/urte

Laguntzailea

< 0,25 puntu/urte

Arte Ederretako plazetan, epaimahaiak erabaki dezake ikerlantzat hartzea izangaiaren obra plastikoa, eta argazkidun dossierra ikusita, < 5 punturekin baloratu ahal izango dute.

Argitalpenak, garrantziaren, eraginaren eta plazarekin daukan loturaren arabera

Liburua

< 2,5 puntu

Liburuko atala

< 1,5 puntu

Artikulua

< 3 puntu

Arte ederretako katalogoa (gehienez 5)

< 0,5 puntu

Patenteak

< 2 puntu

Biltzarrak

Ponentzia

< 1 puntu

Komunikazioa

< 0,5 puntu

Tesiak zuzentzea

< 3 puntu

Tesinak eta karrera amaierako proiektuak zuzentzea

< 0,5 puntu

Ikerketa zentroetako egonaldiak (bi hilabetetik gora)

< 2 puntu/urte

Ikerketako beste meritu batzuk

< 1 puntu guztira

Doktorego aurreko ikertzailea

< 2 puntu/urte

Doktorego ondoko ikertzailea

< 3 puntu/urte

Doktorego aurreko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU)

< 1,5 puntu/urte

Doktorego ondoko beka ofizialak (MEC, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU)

< 2,5 puntu/urte

Beste beka eta laguntza batzuk

< 0,5 puntu/urte

Azken 10 urteak izango dira kontuan, baina honako tarte hauek zenbatzeke: senideak zaintzeko eszedentziak, baimenak ama izateagatik, eta 6 hilabete baino gehiagoko gaixotasun lizentziak. Egoera horiek guztiak egiaztatu egin beharko dira.

Ikertzaile moduan betetako zerbitzuak doktorego ondoko ikerketaren atalean baloratuko dira, baldin eta izangaiak egiaztatzen badu badaukala kontrataziorako eskatzen den doktore titulua. Bestelakoetan, izangaiak titulua izan arren, doktorego aurreko ikerketaren atalean baloratuko dira.

Bekak egiaztatzeko, berriz, beka deialdia egin zuen organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da. Ziurtagiri horretan beren-beregi adieraziko da noiztik noiz arte izan zuen beka izangaiak, eta denboraldi horretan etenaldirik egon zen ala ez.

3.– Euskara maila.

“Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria” (EHUk emana); Euskal Filologia: 11.

Administrazioko 4. hizkuntz eskakizuna: 11.

EIT; Euskara teknikoa + ikasketak euskaraz; Irakasleen Unibertsitate Eskoletako euskal adarra: 11.

EGA; D titulua; Hizkuntza Eskolako Agiria; Administrazioko 3. HE; Irakasleen 2. HE: 11.

HABEko 12. maila; euskaraz ikasi izana (gutxienez % 50): 8, 25.

HABEko 11. maila; Euskara teknikoa: 7,7.

HABEko 10. maila: 7,15.

2. HE, administraziokoa; 1 HE, irakasleena: 6,6.

HABEko 9. maila: 6,05.

HABEko 8. maila: 4,95.

Administrazioko 1. hizkuntz eskakizuna: 4,4.

HABEko 7. maila: 3,85.

HABEko 6. maila: 3,3.

HABEko 5. maila: 2,75.

HABEko 4. maila: 2,2.

HABEko 3. maila: 1,65.

HABEko 2. maila: 1,1.

HABEko 1. maila: 0,55.

Euskaltegi homologatuetan gainditutako ikastaroak HABEn gainditutakoen parekotzat hartuko dira.

Aurreko irizpideen arabera lortutako puntuazioari 0,8ko zuzenketa faktorea ezarri ahal izango zaio, eta gainontzeko puntuazioa euskararekin lotutako merituak puntuatzeko erabili, esate baterako euskaraz idatzitako tesi edo tesinetarako.


Azterketa dokumentala