Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3827

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregirako altzarien hornikuntza eta instalazioa kontratatzeko (S-051/DJT-2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-051/DJT-2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren araberakoa.

c) Loteak eta kopurua: bai, hiru lote:

1. lotea: administrazio/bulegoko altzariak eskuratzea.

2. lotea: despatxuko altzariak eskuratzea.

3. lotea: aulkiak.

d) Entregatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 31.

Epe partzialak: Eskaerak entregatzeko epea ez da 30 egun natural baino gehiagokoa izango, eskaria hartzen den egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: Zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: aurrekontua guztira berrehun eta hogeita hamar mila zazpiehun eta hirurogeita hamabost euro eta laurogeita zazpi zentimokoa da (230.775,87), BEZik gabe. Berrehun eta hirurogeita zazpi mila eta zazpiehun (267.700,00) euro, BEZa barne.

Banakatua.

1. lotea: ehun eta hogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamalau zentimo (139.137,94), BEZik a barne hartu gabe. Ehun eta hirurogeita bat mila eta laurehun (161.400,00) euro, BEZa barne.

2. lotea: berrogeita hamahiru mila eta hamazazpi euro eta hogeita lau zentimo (53.017,24), BEZik gabe. Hirurogeita bat mila eta bostehun (61.500,00) euro, BEZa barne.

3. lotea: hogeita hamazortzi mila seiehun eta hogei euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (38.620,69), BEZik gabe. Berrogeita lau mila eta zortziehun (44.800,00) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 3a, BEZik gabe:

1. lotea: lau mila eta berrogeita hamabi euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (4.052,57).

2. lotea: mila bostehun eta berrogeita lau euro eta hogei zentimo (1.544,20).

3. lotea: mila ehun eta hogeita lau euro eta laurogeita zortzi zentimo (1.124,88).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. E-maila: y-blanco@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko uztailaren 7a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Lizitatzaileek ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulan esaten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko uztailaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira (“A”, “B” eta “C”), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua.

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko uztailaren 15a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008ko maiatzaren 29a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala