Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3814

508/2008 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizio aldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako zehaztutako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia saila destino duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1530/2006 Ebazpenaren bidez (Ebazpen horren zati bat aldatu egin zen gero urtarrilaren 10eko 2/2007 Ebazpenaren bidez eta urtarrilaren 25eko EHAAn argitaratu zuten), Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia egin zen. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako zehaztutako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia sailetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2007ko urtarrilaren 16ko EHAAn, 11. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 5eko 243/2008 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako zehaztutako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia saila destino duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, barne promozioko txandan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategoriakoa da eta destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako zehaztutako erakundeetako pediatria zerbitzuetako Neonatologia sailetan dute.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa .– Txanda ireki bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Pediatriako eta haren arlo espezifikoetako espezialista medikoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena .– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena .– Oinarri orokorretako 10.8.2 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Txanda irekian destinoa aukeratu duten izangaien artean, lehentasuna izango dute ezintasuna egiaztatu dutenek, beren puntuazioak ematen dien hurrenkeran eta pertsonal horretarako gordetako destinoen kopurua bete arte.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena .– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena .– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena .– Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 11.2 atalean aurrez ikusita dagoena betez, Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, langile estatutario finko izaera lortzeko sarbidea duenak, sarbideko modalitate honetan parte hartzen duen destinoa indartuko du eta hartara atxikita geratuko da behin betikoz. Ez da beharrezkoa izango, beraz, hirugarren ebazpenean aurrez ikusitako hautaketa egitea.

Zazpigarrena .– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 22a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO

FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA MEDIKUA–NEONATOLOGIA

FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRIA HOSPITALARIA–NEONATOLOGÍA

IREKIA/ LIBRE

NAN

IZEN-ABIZENAK

OPOSIZIOA

LEHIAKETA

HE

GUZTIRA

DNI

NOMBRE Y APELLIDOS

OPOSICIÓN

CONCURSO

PL

TOTAL

22734800

Aguirre Conde, Ainhoa

92,0000

39,4000

131,4000

30582365

Euba López, M.ª Aintzane

78,0000

51,8300

129,8300

29148505

Ferrer Arriazu, Margarita

79,0000

35,9000

114,9000

II. ERANSKINA / ANEXO II

DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES SIN DESTINO

FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA MEDIKUA–NEONATOLOGIA

FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA–NEONATOLOGÍA

IREKIA/ LIBRE

NAN

IZEN-ABIZENAK

OPOSIZIOA

LEHIAKETA

HE

GUZTIRA

DNI

NOMBRE Y APELLIDOS

OPOSICIÓN

CONCURSO

PL

TOTAL

30641302

Asla Elorriaga, Izaskun

66,0000

46,1200

112,1200

16563927

Martínez Fernández de Pinedo, Idoya

76,0000

30,7700

106,7700

25153472

Anso Olivan, Sara

72,0000

32,7500

104,7500

15396482

Bilbao Garitagoitia, Amaia

62,0000

41,2650

103,2650

13307249

García Ojeda, M.ª Elena

76,0000

25,6000

101,6000

44674183

Echevarria Matia, Iciar

61,0000

39,6000

100,6000

14263040

Olazar Gómez, Lara

64,0000

33,9200

97,9200

14609711

Pérez Fernández, Aitxiber

69,0000

20,2500

89,2500

III. ERANSKINA / ANEXO III

ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA

RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS

KATEGORIA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA MEDIKUA–NEONATOLOGIA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA–NEONATOLOGÍA

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIA MEDIKUA–NEONATOLOGIA

PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRÍA HOSPITALARIA-NEONATOLOGÍA

ZERBITZU ERAKUNDEA

DESTINOA

DESTINO KOP.

HE

DERRIGOR. DATA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS

DESTINO

N.º DESTINOS

PL

FECHA PRECEPT.

Basurtuko Ospitalea

Zentrorik gabe

1

2

Hospital Basurto

Sin centros

Txagorritxu Ospitalea

Zentrorik gabe

2

2

Hospital Txagorritxu

Sin centros


Azterketa dokumentala