Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3812

499/2008 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia barne promozio bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten osasun diplomadunen lanbide taldeko fisioterapeuten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1089/2006 Ebazpenaren bidez egin zen fisioterapeuten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 4ko 238/2008 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten osasun diplomadunen lanbide taldeko fisioterapeuten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozio bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda osasun diplomadunen lanbide taldeko fisioterapeuten kategoriakoa da eta zerrenda honi erantsitako eranskinetan agertzen da.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa .– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, osasun diplomadunen lanbide taldeko fisioterapeuten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena .– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena .– Oinarri orokorretako 10.8.1 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena .– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena .– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena .– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO

FISIOTERAPEUTA

FISIOTERAPEUTA

BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN

IZEN-ABIZENAK

OPOSIZIOA

LEHIAKETA

HE

GUZTIRA

DNI

NOMBRE Y APELLIDOS

OPOSICIÓN

CONCURSO

PL

TOTAL

16245281

Fernández Calleja, M.ª Carmen

54, 0000

47, 6670

101,6670

III. ERANSKINA / ANEXO III

ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA

RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS

KATEGORIA: FISIOTERAPEUTA

CATEGORÍA: FISIOTERAPEUTA

LANPOSTU FUNTZIONALA: FISIOTERAPEUTA

PUESTO FUNCIONAL: FISIOTERAPEUTA

ZERBITZU ERAKUNDEA

DESTINOA

DESTINO KOP.

HIZKUNTZ-ESKAKIZ.

DERRIGOR. DATA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS

DESTINO

N.º DESTINOS

PERFIL LINGÜÍST.

FECHA PRECEPT.

Deba Garaiko Ospitalea

Zentrorik gabe

1

2

Hospital Alto Deba

Sin centros

Basurtuko Ospitalea

Zentrorik gabe

7

2

Hospital Basurto

Sin centros

Bidasoako Ospitalea

Zentrorik gabe

1

2

Hospital Bidasoa

Sin centros

Gurutzetako Ospitalea

Zentrorik gabe

7

2

Hospital Cruces

Sin centros

Donostia Ospitalea

Zentrorik gabe

3

2

Hospital Donostia

Sin centros

Galdakaoko Ospitalea

Zentrorik gabe

2

2

Hospital Galdakao

Sin centros

Gorlizko Ospitalea

Zentrorik gabe

10

2

Hospital Gorliz

Sin centros

Gorlizko Ospitalea

Zentrorik gabe

2

2

2005-06-01

Hospital Gorliz

Sin centros

01-06-2005

Lezako Ospitalea

Zentrorik gabe

1

2

Hospital Leza

Sin centros

San Eloy Ospitalea

Zentrorik gabe

2

2

Hospital San Eloy

Sin centros

Santa Marina Ospitalea

Zentrorik gabe

1

2

Hospital Santa Marina

Sin centros

Santiago Ospitalea

Zentrorik gabe

1

2

Hospital Santiago

Sin centros

Txagorritxu Ospitalea

Zentrorik gabe

2

2

Hospital Txagorritxu

Sin centros

Zumarragako Ospitalea

Zentrorik gabe

2

2

Hospital Zumarraga

Sin centros


Azterketa dokumentala