Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3613

EDIKTUA, 258/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 258/06 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Kutxa.

Alderdi demandatua: Prudencia Parra Gonzalez, Agustin Santana del Castillo, Jorge Santana Parra eta Agustin Santana Parra.

Gaia: prozedura arrunta.

Judizio horretan ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

EPAIA

Tolosa (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko martxoaren hogeita hamaika.

Nik, Isabel Asuncion Elexpuru Eguiak, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut 258/06 judizio arrunteko autoak, epaitegi honetan bideratu direnak. Alderdi demandatzailea: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián, Kutxa (prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz; letratua: Juan Pablo Santamaria Ibarburu). Alderdi demandatua: Prudencia Parra Gonzalez (prokuradorea: Juan Manuel Sanz; letratua: Jon Aldazabal), eta auzi-ihesean dauden Agustin Santana del Castillo, Agustin Santana Parra eta Jorge Santana Parra. Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baietsi dut Iñigo Navajas Saiz prokuradoreak Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián, Kutxa entitatearen izenean eta ordez jarri duen demanda, ondoko hauen aurkakoa: Prudencia Parra Gonzalez (Juan Manuel Sanz prokuradoreak ordezkatuta), eta auzi ihesean diren Agustin Santana del Castillo, Agustin Santana Parra eta Jorge Santana Parra. Horregatik, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari laurogeita hemezortzi mila bederatziehun eta hamalau euro eta berrogeita hamabost zentimo (98.914,55) ordaintzera (batera eta solidarioki). Halaber, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietatik hirugarrenean adierazitako interesak —epaia egikaritzerakoan zehaztuko direnak— eta prozesuko kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Inpugnatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Agustin Santana del Castillo demandatuak helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak, 2008ko maiatzaren 9ko probidentzia bidez, ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki du, jakinarazpen eginbidea gauza dadin.

Tolosa (Gipuzkoa), 2008ko maiatzaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala