Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3611

EDIKTUA, jabetza bati buruzko deklarazio-egintzaren gainean burututako 421/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 421/07 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Iñaki Isasi Perez.

Alderdi demandatua: Jaun hauen jaraunsleak: Angel Echanojauregui Beascoechea, Pedro Gabriel Urrengoechea Hormaechea, Jose Antonio Mendibil Ercilla eta Pedro Echevarria Echevarria.

Gaia: jabaria deklaratzeko egintza.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzea agintzen duen Auzitegia: Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Gai horri dagokionez honako hau erabakitzen da: goian aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: jaun hauen jaraunsleak: Angel Echanojauregui Beascoechea, Pedro Gabriel Urrengoechea Hormaechea, Jose Antonio Mendibil Ercilla eta Pedro Echevarria Echevarria. Horiek guztiak alderdi demandatua osatzen dute.

Epatzearen xedea: aipatutako epaiketan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatu den aldetik. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako agiriena eta demanda onartzeko autoarena ematen dira.

Honako epaitegi honetan aurkeztu behar da: Epaitegi honen egoitza.

Aurkezteko epea: hogei egun baliodun, honen bidez epatu eta biharamunetik kontatzen hasita.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesian zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin eta gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea, 496. eta 497. artikuluak).

2.– Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

Durango, 2008ko maiatzaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala