Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3610

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearena. Honen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala sortzeko akordioa argitaratzeko agindu da.

Graduondoko ikasketen eta orokorrean unibertsitateko ikasketen alorrean dauden kudeaketa beharrak gero eta handiagoak direnez, Gradu eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetzak proposatu die unibertsitateko organoei Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala sortzeko. Horren helburuak hauek dira:

– Indarrean dauden legeek aipatzen dituzten unibertsitateko organoen plataforma izatea, Graduondoko Programak (ofizialak eta berezkoak) proposatzeko eta programa horiek planifikatu, koordinatu eta antolatzeko.

– Baliabideak optimizatzea, graduondokoetan eta etengabeko prestakuntzan eskumena duten Unibertsitateko organoen arteko sinergiak aprobetxatuz, ikasketa hauen kudeaketaren eraginkortasuna indartzeko.

– Irakasleekin, sailekin, ikastegiekin eta institutuekin lan egitea, eta horiek bultzatzea, prestakuntza proiektuak sortu eta ekonomikoki garatzeko, haiek ingurune sozio-ekonomikoan zabalduz eta sustatuz.

– Unibertsitate Partzuergoak formalizatzeko proposamenak egitea, unibertsitate arteko graduondoko unibertsitate ikasketak emateko.

– 56/2005 Errege Dekretua benetan ezartzeko bideratzailea izatea. Dekretu horren bidez arautzen dira graduondoko unibertsitateko ikasketa ofizialak.

– Bestalde, erabatekoa da Akademi Antolakuntza eta Doktorego Batzordearekin dagoen harremana, berau Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Ataleko Zuzendaritza Batzordean eratua baita.

UPV/EHUko Estatutuetako 243. artikuluak UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari eman dio araugintzarako ahalmena. Horrela, onartuko ditu Estatutu hauek garatu eta aplikatzeko arauak eta unibertsitateko antolakuntza (haietan aurreikusita egon edo ez), eta UPV/EHUn aplikatzen den gainerako araudia ere. Gobernu Kontseiluak, 2006ko maiatzean eginiko bileran, organo hori sortzea onartu zuen, eranskinean jasota dagoen bezala.

Azkenik, otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeko 10.2 artikuluak ezartzen du unibertsitateko antolamendu eta funtzionamendu arauak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, eta ez direla indarrean egongo testuak bere osotasunean argitaratu arte.

Horregatik guztiagatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa .– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren akordioa argitaratzeko agindua ematea. Honen bidez, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala sortuko da, eranskinean jasota dagoen bezala.

Bigarrena .– Akordio hau indarrean egongo da argitaratzen den egunean bertan.

Hirugarrena .– Akordio honek administrazio bidea agortzen du. Bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Leioa, 2008ko maiatzaren 12a.

Errektorea.

Eginkizunak Eskuordetuta, 2006ko uztailaren 20ko Ebazpena (2006ko abuztuaren 21eko EHAA)

UPV/EHUko Gradu eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

ERANSKINA

ARAUDI MARKOA

Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak, Graduondoko ikasketa ofizialak arautzen dituena, sarreran ezartzen du mota honetako programak antolatzeko ardura “unibertsitateei dagokiela eta haiek izango direla Graduondoko Ikasketa Batzordearen osaera eta funtzionamendu arauak zehaztuko dituztenak, bere garapenaren arduradun baitira.»

Era berean, Errege Dekretu horretako 4.1 artikuluak jasotzen du “Graduondoko programak unibertsitate bakoitzak ezartzen duen moduan eratu eta antolatuko direla (...)».

UPV/EHU eta Graduondoko Ikasketei dagokionez, Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalak (GIEPA) euskarri legala du, lehendabizi, bere estatutuen 2. artikuluan, honakoa ezartzen duena:

“(...) UPV/EHU era dezentralizatua eta funtzionalki deskontzentratuan antolatzen da eta pixkanaka bere egitura jarduera berrien zehaztasunen arabera egokitu eta eguneratuko da».

Aipatutako estatutu horien 174. artikuluan egiaztatzen da.

Gaur egun proposamen hau Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalean gauzatzen da, Europako Unibertsitate Eremura Graduondoko ikasketak egokitzean sortzen den egoera berri honetan. Azpimarratu beharra dago ez gaudela erakunde ezezagun baten aurrean, Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetan jardunean baitago, besteak beste: Universidad de Alcalá de Henares, Universidad Carlos III de Madrid, Universidad de Granada, Universidad Autónoma de Barcelona, Universidad de A Coruña, Universidad de Alicante, Universidad de Barcelona, Universidad Jaume I, Universidad Politécnica de Madrid, Universidad Politécnica de Valencia, Universidad Pompeu Fabra, Universidad de Salamanca, Universidad de Santiago de Compostela y Universidad de Valencia.

Esku artean dugun egoeraren ezaugarriak direla eta, kontutan izan behar dira Antolakuntza Akademikoko eta Doktoretzako Batzordearen eskumenak, UPV/EHUren Estatutuen 131.4. artikuluan ezartzen direnak.

Ondorengo aurreikuspenek ez diete aipatutako Estatutuetako 75. eta hurrengo artikuluei eragiten, Lanpostu Zerrendarengan eraginik balute.

XEDAPEN ZATIA

a) GIEPAren Eremu Akademikoa.

GIEPAren eremu akademikoa eta funtzioak jarraian zehazten diren ikasketa modalitateei dagozkie:

– Programa Integratuen barnean eratzen diren Graduondoko Ikasketa Ofizialek Master eta Doktore titulu lortzea ahalbidetzen dute.

– Graduondoko programa Ofizialetan Doktoretza ikasketa gisa eratzen diren ikastaro, seminario edo beste jarduerak.

– Master titulua bakarrik lortzea ahalbidetzen duten Graduondoko Ikasketa Ofizialak, programa integratuen barnean daudenak. Hala ere, Ikastegi baten proposamenei dagozkion irakaskuntzen kasuan, ikastegiak antolatu, garatu eta kudeatu ahal izango ditu, gainerako Graduondoko Ikasketetarako GIEPAK egiten ditu zeregin horiek.

– Doktorego programei dagozkienak, ikasketa modalitate hau desagertu arte.

– Berezko titulua lortzera daramatenak, barne hartuz etengabeko prestakuntzako ikasketatzat hartzen direnak eta titulu bat luzatzera daramatenak.

– Eta Gobernu Kontseiluari esleitutako beste edozein ikasketa modalitate.

b) Egitura.

Atal honek izango ditu:

– Zuzendaritza Batzorde bat. Batzorde hori Akademia Antolakuntza eta Doktorego Batzordeak osatuko du eta berak hartuko ditu ataleko jarduerarako arau orokorrak. Era berean, Gobernu Kontseiluak onartu beharreko proposamenak jakinaraziko ditu.

– Atalaren zuzendaritza eramango duen pertsona batek aplikatu eta garatu beharko ditu aurreko puntuan aipatutako arauak. Zuzendaritza horren funtzioak materian eskumena duen errektoreak bete ahal izango ditu.

– Atxikitako pertsonala izango duen administrazio atal bat, hala islatu dadin lanpostuen zerrendan.

c) Funtzioak.

1.– Akademikoak eta antolatzaileak:

– Arautegi proposamenak lantzea, Graduondoko eta etengabeko prestakuntzako ikasketa guztiak kudeatzea eta ematea.

– Proposamen eta jarduera guztia aholkatzea eta jasotzea horietako bakoitzak duen arautegi zehatz bakoitzari jarraiki.

– Dokumentazioa ikasketa ofizialak eta berezko titulua dutenak ebaluatzeko, homologatzeko eta ziurtatzeko.

– UPV/EHUko ikastegien, sailen eta institutuen arteko koordinazioa, baita beste unibertsitateekin eta akademia eta ikerketa instituzioekin.

– GIEPAren ardurakoak diren ikasketei laguntza ematen dieten kanpo erakundeekin harremana.

– Hitzarmenak lantzea eta izapidetzea (nazionalak eta nazioartekoak).

– GIEPAk koordinatutako ikasketen administrazio, akademia eta ekonomia kudeaketak burutzea.

– Ziurtagiriak bidaltzea eta doktorego tesiak izapidetzea.

– Bekak eta laguntzen deialdiak kudeatzea.

– Eta Gobernu Kontseiluak bidalitakoak.

2.– Ebaluazioa eta egiaztatzea.

GIEPAk Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuarekin (EIZ) proposamenak ebaluatuko ditu puntu garrantzitsuak eta hobekuntza arloak aurkitzeko Graduondoko ikasketen eremuan, hala homologatuko eta akreditatuko baitira.

3.– Informazioa eta hedapena.

GIEPAk ikastegiei, sailei eta institutuei informazioa emango die eta informazio hori baliagarria izango da proposamenak garatuko diren eta tituluen diseinua hobetuko den eremu berriak aurkitzeko. Gainera, bere hedapenean eta sustapenean lagunduko du.

4.– Erreferentea.

GIEPA UPV/EHUren erreferentzia ikusgarria eta identifikagarria izango da gizarte agente guztien aurrean, hala, ikasketa modalitate (graduondo eta etengabeko prestakuntza) horri dagokion prestakuntza eskaintzak goi mailako prestakuntzako giza beharrak hobeto betetzen lagunduko du.

5.– Euskara.

GIEPAk izango du helburuak betetzeko ardura, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak ezarritako Graduondoko ikasketei dagokienez, bere irakaskuntza eskaintzan aplikaziozkoak izango diren hizkuntzaren plangintza eta politika materian.


Azterketa dokumentala