111. zk., 2008ko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
3599
872/2008 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen duena erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (euskararen normalizazioko erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala). Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1132/2006 Ebazpenaren bidez, erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (euskararen normalizazioko erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia egin zen. Horien destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ziren eta 2006ko azaroaren 2ko EHAAn, 209. zenbakikoan argitaratu zen. Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 21eko 204/2008 Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (euskararen normalizazioko erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa probak gainditu dituztenena da. Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 atalean aurrez ikusitakoa betez, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez esleituko dira eta Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da. Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau EBATZI DUT: Lehenengoa.– Erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (euskararen normalizazioko erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) txanda ireki bidez hutsik geratu diren destinoak esleitzea Ebazpen honekin batera agertzen den eranskinaren bidez. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino. Bigarrena.– Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, Esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu: – NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da. – Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean. – Zinpeko aitorpena edo agindua, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta adierazteko, ezta eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta ere. – Destinoa normal betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandako errekonozimendu medikoa. – Izangai ezinduen azterketa medikoak egiaztatu beharko du baduela esleitutako destinoari dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasuna eta, orobat, behar izanez gero, destinoan egin beharreko egokitzapenen berri ere emango du. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2. oinarrian jasotako betebeharren bat ez dutela betetzen, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geldituko dira beren jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko. Era berean, interesdunei gogorarazten zaie, epe barruan edo, hala dagokionean epe luzatuan, destinoaz jabetzen ez badira, hautatze probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela. Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean. Hirugarrena.– Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. atalean zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean. Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 7a. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, GLORIA QUESADA MENÉNDEZ. ADJUDICACIÓN DE DESTINOS – LIBRE CATEGORÍA: TÉCNICO MEDIO DE NORMALIZACIÓN DE EUSKERA PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO MEDIO DE NORMALIZACIÓN DE EUSKERA NAN IZEN-ABIZENAK ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA DESTINOA HE DERRIG. DATA DNI NOMBRE Y APELLIDOS ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINO PL FECHA PRECEP. 15984086 Villoslada Fernandez, Iñaki Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Gipuzkoa 4 2005-06-01 Organizacion Central Organización Central – Gipuzkoa 01-06-2005 30595054 Apraiz Urigüen, Miren Garbiñe Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 4 2006-07-20 Hospital Basurto Hospital Basurto 20-07-2006 16056652 Gomez Aguinaga, Javier Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 4 2005-06-01 Hospital Cruces Hospital Cruces 01-06-2005 78867976 Urruchi Arcarazo, Cecilia Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 4 2005-06-01 Organización Central Organización Central - Álava 01-06-2005 22712195 Manjon Lozoya, Roberto Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 4 2005-06-01 Organización Central Organización Central - Álava 01-06-2005ERANSKINA/ ANEXO
DESTINOEN ESLEIPENA - IREKIA
KATEGORIA: EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
LANPOSTU FUNTZIONALA: EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA