Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2008ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3321

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 14koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Las microempresas alternativa de empleo y estrategia de fortalecimiento de la organización barrial (PRO-2003K1/0195)" proiektuaren bigarren ordainketaren zati bat itzultzeko eta hirugarren ordainketari erabat uko egiteko onarpena ematen duena. Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2003ko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2003ko ekitaldian proiektuei laguntzak emateko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen maiatzaren 27ko 117/2003 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. idatz-zatian: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri emango dio berehala Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz 199.783,81 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Paz y Solidaridad de Euskadi Fundazioari "Las microempresas alternativa de empleo y estrategia de fortalecimiento de la organización barrial" proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, 2008ko maiatzaren 5ean, hirugarren ordainketaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Erakundeak jaso zuen bigarren ordainketa 99.891,91 eurokoa izan zen, horretatik 7.333,41 euro itzuli nahi dira; beraz, bigarren ordainketak 92.558,50koa izan behar du. Eskabidean, halaber, diru-laguntzaren hirugarren ordainketa osoari uko egiteko onarpena eskatzen da, hau da, 39.956, 76 euro. Beraz, guztira esleitutako 199.783,81 euroko diru-laguntzatik 47.290, 17 eurori uko egiteko eskaera egiten du erakundeak.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Paz y Solidaridad de Euskadi Fundazioak "Las microempresas alternativa de empleo y estrategia de fortalecimiento de la organización barrial" proiektuan jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua GLLF 2003ren kontura proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren barruan aurkeztu zen. Beraz, erakunde horrek 7.333,41 euro itzuli beharko ditu, bigarren ordainketari dagozkionak, eta uko egin beharko dio hirugarren ordainketari, hau da, 39.956,76 eurori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 14a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana