79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2541
IRAGARKIA, Irungo Hirubide BHIn berokuntzaren instalazioa berritzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.
c) Espediente zenbakia: CO/51/08.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Irungo Hirubide BHIn berokuntzaren instalazioa berritzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Irun.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: enkantea.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: 311.472,21 euro.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.
b) Helbidea: Andia kalea 13.
c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.
d) Telefonoa: 943 02 28 97.
e) Faxa: 943 02 28 51.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko maiatzaren 21a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: J Taldea, 2 Azpitaldea, e Kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 24. puntuan adierazitakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko maiatzaren 21eko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.
2.– Helbidea: Donostia kalea, 1.-Vitoria-Gasteiz- Lakua II, 3. solairua.
3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -bilera aretoa-.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.
d) Eguna: 2008ko ekainaren 2a.
e) Ordua: 10:15.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarpen gastuak: Iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.
Baliabide Material, Informatika
eta Antolamendu zuzendaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.