Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2533

AGINDUA, 2008ko apirilaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, gai espezifikoetarako ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzetarako deia egiten duena.

Jakintza arloek ez dute hazkunde bera izan, eta horren ondorio da, hain zuzen ere, ikerketa zientifiko eta teknikoak gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera. Beste jakintza zientifiko batzuei begiratuz gero, desberdintasun hori nabarmenago egiten da Humanitate eta Gizarte Zientzietan. Horregatik komeni da ikerketa-jardueretarako laguntzak bultzatzea, hain zuzen ere, arlo hauetan ere ikerketa-taldeak sendotu, bultzatu eta finantzatzeko, eta horri esker, lehiakorrak izan daitezen lortzeko.

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketaren kalitatea hobetzen laguntzea eta Autonomia Erkidegoak arlo horietan dituen giza baliabideen parte-hartzea, lehiakortasuna eta gaitasuna areagotzea.

Kontuan hartu da Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituena (2005eko ekainaren 28ko EHAA).

Kontuan hartu dira, halaber, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.

Ondorioz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Ekintza honen xedea da Humanitateen eta Gizarte Zientzien arloetan ikerketa-sare iraunkorrak ezartzea. Hori lortzeko, laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate publiko eta pribatuei atxikitako ikertzaileei.

2.– Sare horiek hiru ikerketa-taldek osatuko dituzte; horietatik batek, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta beste batek, gutxienez, Espainiako Estatutik kanpo lan egin beharko du. Talde horien ikertzaile arduradunek doktore-titulua izan behar dute.

2. artikulua.– Laguntzen finantzazioa.

Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 50.000 euro bideratuko dira.

Artikulu honetan esleitutako zenbateko orokorra aldatu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programak gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera eta laguntza horiek ebatzi aurretik. Aldatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikerketa-unitateak, institutuak, atalak, sailak edo zentroak izango dira gai espezifikoetarako ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzen onuradun. Baina horretarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente izateko kreditazioa eduki beharko dute, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak eguneratu zituena).

2.– Edozelan ere, honako hau hartuko da entitate onuraduntzat: ikertzaile arduraduna -eskaria egin duena- dagoen entitatea, nortasun juridiko propioa duena.

3.– Eskabideak Sareko ikertzaile koordinatzaileak aurkeztu beharko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batekoa bada; dena dela, sarean parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikerketa-taldeetako ikertzaile arduradun batek.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. idatz-zatian (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldarazia), ezarritako kausaren batean dagoen inor ezin izango da onuradun izan.

4. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

1.– Lankidetza zientifikorako sareak osatzeko egin beharreko kontaktu eta joan-etorrien gastuak (bidaiak, ostatuak, mantenua, e.a.) ordaintzeko izango dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak.

2.– Jarduerek 2008. urtean hasi beharko dute eta 2009ko abenduaren 31 baino lehenago amaitu.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa da, Agindu hau EAHHn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztu beharko dira:

Eusko Jaurlaritza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

Erreferentzia: gai espezifikoak.

Donostia-San Sebastián, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

3.– Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskabide-orria (1. inprimaki arautua): eskatzailearen zinpeko aitorpena jasotzen du, jarduera hau finantzatzeko beste inolako diru-laguntzarik ez duela adierazteko.

b) Ikertzaile arduradunaren curriculum vitae-a eta eskatzen den egintzan parte hartzen duten zientzialariena (2. inprimaki normalizatua).

c) Memoria laburra (gehienez hiru orrialdekoa): beste talde batzuekin koordinatzeak ekar ditzakeen abantailak azalduko dira bai eta gastuen aurreikuspena ere (3. inprimaki normalizatua).

d) Laguntza eskatzeko proposamenak direla eta, aurretiaz izan diren harremanen inguruko agiriak.

e) Eskatzen diren funtsei buruzko justifikazioa, zehatz-mehatz (4. inprimaki arautua).

f) Hirugarrenentzako fitxa (5. inprimaki normalizatua).

g) NANaren fotokopia.

h) Unibertsitate pribatuek dagokien Foru Aldundiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

i) Zinpeko aitormena: egiaztatu egin beharko dute ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausarik (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).

4.– Ikertzaile nagusiaren entitatearen legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du eskabideak, eta ordezkari horrek bere gain hartu beharko ditu agindu hau aplikatzetik sortzen diren betebeharrak.

5.– Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

6. artikulua.– Laguntza kudeatzeko organoa.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea, Oinarrizko Ikerketako Zerbitzuaren bidez.

7. artikulua.– Eskabideetan egin diren hutsak zuzentzea.

Baldin eta agindu honen 5. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

8. artikulua.– Ebaluazioa.

1.– Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak: Zientzia Politikarako zuzendariak -buru izango da- eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute, eta Oinarrizko Ikerketako zerbitzuburuaren laguntza izango dute. Batzordeak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpen-proposamena egingo dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.

Batzorde horrek jardueraren kalitate zientifikoa ebaluatzeko eska diezaieke arlo horretako adituei.

2.– Hauek dira eskabideak ebaluatzeko eta zenbatekoak zehazteko irizpide espezifikoak:

a) Ikertzaileen kalitate zientifikoa, baita curriculum vitae-an adierazte dituzten argitalpenena ere: puntuazio osoaren % 30, gehienez ere.

b) Ikertzaileek gaiari buruz aurrez duten esperientzia: puntuazio osoaren % 30, gehienez ere.

c) Aurreikusten diren finantza-baliabideak zenbateraino egokitzen zaizkien proposatutako helburuei: puntuazio osoaren % 20, gehienez ere.

d) Harremanetarako ikerketa-taldeen historial zientifiko-akademikoa: puntuazio osoaren % 20, gehienez ere.

9. artikulua.– Laguntzak esleitzeko prozedura.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da 8. artikuluan aipatu diren irizpideak kontuan hartuta; balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatzen den aurrekontu-kreditua agortu arte.

10. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntza, gehienez ere, 7.250 eurokoa izango da eskabideko; zenbateko horrek aurkezten den gastuen aurrekontuaren % 100 estal dezake.

2.– Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

11. artikulua.– Bateraezintasuna.

Agindu honen babesean ematen diren laguntzak baterazinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Ebaluatzeko Batzordeak proposatuta, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpen bat emango du laguntzak esleitu eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eta interesatuei jakinaraziko die. Ebazpen hori hiru hileko epean hartuko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean zenbatzen hasita.

2.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten den eran. Aurreko atalean ezarritako epean ebazpenik hartzen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo beharko dituzte eskatzaileek.

3.– Ebazpen horren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

4.– Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

13. artikulua.– Onuradunen betekizunak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betekizun hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.

b) Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

c) Edozer aldatzeko, jarduerak eteteko edo esleipenduna aldi baterako norabait joateko, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, beren-beregi baimena ema dezan.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak -deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz- eskatzen dieten beste agiri eman beharko diete.

14. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

Lehen zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari ukorik egin ez bazaio.

Bigarren zatia 2009. urtean ordainduko da, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoaz; ordaintzeko, ordea, datorren artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

15. artikulua.– Diru-laguntzak justifikatzea.

1.– Agindu honetan zehaztutako laguntzen enpresa onuradunetako ikertzaile eskatzaileek justifikatu egin beharko dute dute, Zientzia Politikorako Zuzendaritzan, ekintza bukatzen denetik harako hirurogei egun naturaleko epearen barruan: laguntza ekintza bat finantzatzeko eman bazen, ekintza hori burutu dela, betiere erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren onritziarekin, hartrako agiri hauek aurkeztuaz:

a) Ikerketa-taldeko arduradunak aurkeztutako txosten labur bat.

b) Erakunde onuradunaren Gerentziaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ziurtagiria, emandako laguntzaren xede izan diren kapituluetan egindako guztizko gastuari buruzkoa, kontzeptuen araberako banaketa azalduz eta, gerakinik bada, halakorik izatea justifikatuz.

2.– Erakunde onuradunean artxibatu beharko dira jatorrizko fakturak, gehienez bost urtez artxibatu ere, arestian adierazitako justifikazio-epea hasten denetik aurrera. Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku egongo dira fakturok, egiaztapenik egin nahi badute edo.

3.– Norbere ibilgailuarekin egindako joan-etorriak justifikatzen badira, kilometroko 0,24 euro ordainduko dira.

4.– Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira eta ez-betetzerik ez badago, diru-laguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako diru-laguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, non hasierako ebazpena aldatuko den.

16. artikulua.– Ez-betetzeak eta laguntza itzultzea.

1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko herriogasuntza nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartu zen (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Testu horren 53. artikuluan ezartzen denez, laguntza edo diru-laguntza ordain dadila eskatzerik ez da izango eta, behar izanez gero, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira eta laguntza edo diru-laguntza eman zenetik sortutako legezko interesak ordaindu, baldin eta:

a) Onaradunek, guztiz edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetako oinarriak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrekoak edo diru-laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.

b) Diru-laguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.

c) Egintza proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat etorri gabe garatzen badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.

d) Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, gastua proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.

2.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzak aldatzen badira edo beste administrazioren baten edo beste entitate pribatu nahiz publikoren baten laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira edo helburu bererako beste diru-iturri edo baliabide batzuk jasotzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke, betiere, diru-laguntzei buruzko arauan entitate onuradun izateko ezarritako gutxienezko betekizunak konplituz gero.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak deklaratuko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

4.– Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

17. artikulua.– Datu Pertsonalak babestea.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak xedatutakoa betez, dirulaguntza-eskaera betetzeak interesatuak idazten dituen datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara sartzeko baimena ematea dakar. Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan (Donostia kalea, 1.01010 Vitoria-Gasteiz) erabili ahal dira sartzeko, zuzentzeko, ixteko eta oposizioa egiteko eskubideak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

1. INPRIMAKIA	ESKABIDE ORRIA

Andre hori:

Hau izenpetzen duenak (izen-deiturak): 	

	Jaioteguna: ..............ko ..................................aren .................an

Jaioterria:	 NAN ...................................................

Helbidea:	 PK ..................................

Tel.:	 Titulazio akademikoa: .....................................................................................

irakasle eta/edo ikasle gisa 	 kategoriarekin

	–n (fakultatea, eskola,

zentroa, departamendua,e.a.) diharduenak,	ko Agindua.

EHAA,	ko ..................................zk.a oinarri hartuta, honako hau

ESKATZEN DU:

Ikerketa eta lankidetza sareak ezartzearren, ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzak.

Harremanetarako ikerketa-taldeak: (ikertzaile arduradunaren izena eta helbide osoa).

1.–		

		

2.–		

		

3.–		

		

4.–		

		

HASTEKO ETA AMAITZEKO EGUNAK:

		

ZIN EGITEN DU:

	Jarduera hau finantzatzeko ez duela beste inolako diru-laguntzarik.

................................n 200..............ko ..........................................(a)ren ............................an

Lekua eta eguna:		O.E.:

Ikertzailearen sinadura:		Erakundearen legezko ordezkaria:

	

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDEA

2. INPRIMAKIA	CURRICULUM VITAE

	INPRIMAKI NORMALIZATUA

	Orri-kopurua:

Izena: 	

Eguna: 	

Sinadura: 	

Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Horrela ez balitz, bere gain hartuko lituzke ageri diren zehazgabetasunen ondorioz sortutako erantzukizunak.

– Ez ahaztu orrialde bakoitzaren marjinan sinatu behar duzula.

– Curriculum hau aurkeztu arren, bertan emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluaketa egin bitartean.

Abizenak:

Izena: 	 Sexua: ..............

NAN: 	 Jaioteguna: ........................................................ Funtzionario zbk.: ............................

Helbide partikularra: 	

Hiria: 	 Posta-kodea: ...................... Telefonoa: ..........................................

Espezialitatea (Unescoren kodea):

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

	Lizentziatura	Zentroa	Data

	Ingeniaritza

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

Doktoretza

––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––	

Tesiaren zuzendaria(k):	

GAUR EGUNGO LANBIDE EGOERA

Erakundea: 	

Zentroa: 	

Dept/atal/unitate estr: 	

Lanbide kategoria eta hasteko eguna: 	

Posta helbidea: 	

Telefonoa (aurrezenbakia, zenbakia eta luzapena): 	

Plantillan	 n	Dedikazioa:	 Osoa	n

Behin-behinekoa	n 		Partziala	 n

Bekaduna	n

ZIENTZIA EDO LANBIDE ARLOETAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK

	Datak	Lanpostua	Erakundea

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

––––––––––––––––––––––––––––––––––	 ––––––––––––––––––––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	

ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E=erdizka; O=ongi; Z=zuzen)

	Hizkuntza	Mintzatu	Irakurri	Idatzi

	–––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	 –––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––

	–––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	 –––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––

	–––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	 –––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––

	–––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––	 –––––––––––––––––––	–––––––––––––––––––

FINANTZATUTAKO IKERKETA PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

(azken 10 urteetakoa)

Proiektuaren izena: 	

	

	

	

	

Entitate finantzatzailea: 	

Noiztik: ........................................................................... Noiz arte: 	

Ikertzaile nagusia: 	

ARGITALPENAK

(azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez)

Zehaztu liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta kodea.

KODEA: L=liburu osoa, LK=liburuaren kapitulua, A=artikulua, R=review, A=argitaratzailea.

Egileak (sinaduren hurrenkeran): 	

Izenburua: 	

	

	

	

Aldizkaria/liburua: 	 Kodea: ............................................

ENPRESA EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN BATERA EGINIKO GARRANTZI BEREZIKO IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

(azken 10 urteetakoa)

Kontratuaren izena: 	

	

	

Enpresa/administrazio finantzatzailea:

Noiztik: ........................................................................... Noiz arte: 	

Ikertzaile arduraduna: 	

PATENTEAK ETA UTILITATE-MODELOAK

(azken 10 urteetakoak)

asmatzaileak (sinaduren hurrenkeran):

Izenburua: 	

Eskabidearen zk.:...................... Lehentasunezko herrialdea 	

Lehentasunezko data:	

Entitate titularra: 	

Zein herrialdetara zabaldu den: 	

Zein enpresak ustiatzen duen: 	

ATZERRIKO ZENTROETAN EGINIKO EGONALDIAK

(azken 10 urteetako sei hilabetetik gorako egonaldi jarraiak)

KODEA: D=doktoregaia; DO=doktoratu ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

Zentroa: 	

	

Herria: ........................................................ Herrialdea: 	

Urtea:.............. Iraunaldia: 	

Gaia: 	 Kodea: ............................

	

KONGRESUAK

(azken 10 urteetan egindako bost ekarpen gehienez)

Egileak: 	

Izenburua: 	

Parte-hartze mota: 	

Kongresua: 	

Argitalpena: 	

	

Lekua: 	

Urtea: 	

ZUZENDUTAKO DOKTORETZA TESIAK

(azken 10 urteetakoak)

Izenburua:

	

Doktoregaia: 	

Unibertsitatea: 	

Fakultatea edo eskola: 	

Urtea: .............................. Kalifikazioa: 	

AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK

(inprimaki honek eskaintzen duen lekua baino ez erabili)

3. INPRIMAKIA

BESTE TALDE BATZUEKIN KOORDINATZEAK DAKARTZAN ABANTAILEI BURUZKO MEMORIA LABURRA (gehienez hiru orri).

4. INPRIMAKIA

ESKATZEN DIREN FUNTSEN JUSTIFIKAZIO XEHETUA

Lekua eta eguna:

Ikertzaile nagusiaren sinadura:

5. INPRIMAKIA / IMPRESO N.º 5

HIRUGARRENEN ALTA/HIRUGARREN INTERESATUA / ALTA TERCEROS/TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK (A) / DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

(1) NAN/IFK / DNI/CIF	

(2) Abizen bi eta izena /Helbideal / Dos apellidos y nombre / Razón social

HELBIDERATZE DATUAK (B) / DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)

Helbideao/Domicilio	

Posta-kodea / Código postal		Herria/ Población	

Probintzia/Provincia

BANKUAREN DATUAK (C) / DATOS BANCARIOS (C)

(1) Baankua/Banco	 nnnn

(2) Agentzia/Agencia	 nnnn

(3) D.C./D.C.	 nn 	K/Korrontea /C/ Corriente nnnnnnnnnn

(4) Titularra/Titular

	Administrazioak betetzekoa / A cumplimentar por la Administración

	Bankua ados	Hirugarrena ados	Sailaren edo 	 Kontularitzaren OI

			erakundearen OI

	Conforme banco	Conforme tercero	V.º B.º departamento 	V.º B.º contabilidad

			u organismo

	Zigilua eta sinadura (D)	Zigilua eta sinadura (E)	Zigilu eta sinadura 	Baimendutako sinadura (G)

			baimenduak (F)

	Sello y firma (D)	Sello y firma (E)	Sello y firma autorizada (F)	Firma autorizada (G)

NANaren fotokopiari grapatu orri ha (edo atzerritarren kasuan pasaporteari)

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak adierazten dizu eze, agiri/inprimaki/formulario hau beteaz lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batera sartu direla.

Nahi izanez gero, Leegan aurreikusitako sartzeko, zuzentzeko eta oposizioa egiteko eskubideez balia zaitezke, Ogasun eta Herri Administrazioa Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan, Donostia KLAEA, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Grapar a esta hoja la fotocopia del DNI (o del pasaporte para los extranjeros).

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1-01010 Vitoria-Gasteiz

6. INPRIMAKIA	ZINPEKO AITORMENA

Jauna / andrea:

Hau izenpetzen duenak (izen-deiturak): 	

	Jaioteguna: ..............ko ..................................aren .................an

Jaioterria:	 NAN ...................................................

Helbidea:	 PK ..................................

Tel.:	 Titulazio akademikoa: .....................................................................................

irakasle eta/edo ikasle gisa 	 kategoriarekin

	–n (fakultatea, eskola,

zentroa, departamendua,e.a.) diharduenak,	ko Agindua.

EHAA,	ko ..................................zk.a oinarri hartuta, honako hau

ZIN EGITEN DU:

Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

................................n 200..............ko ..........................................(a)ren ............................an

Lekua eta eguna:		O.E.:

Ikertzailearen sinadura:		Erakundearen legezko ordezkaria:


Azterketa dokumentala