Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2263

IRAGARKIA, 2008ko otsailaren 28koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, 3. eta 5. bis euskarrien artean, Ortuella-Retuerto 132 kV-ko airetiko linea aldatzeko instalazio elektrikoa jendaurrean jartzen duena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (1992-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, dekretu horren ondorioetako eta Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legean (1992-07-23ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica SAk eskatu eta ondoren zehazten den instalazioa.

Erref.: L-6933 ASS/SM.

Esp.: AT-I-2008/1.

Kokalekua: Ortuellako eta Valle de Trápaga-Trapagarango udalerriak.

Aurrekontua: 2.005.000 euro.

Xedea: Ortuellako udalerrian, Eusko Jaurlaritzak sustatutako duen urbanizazio batekiko interferentzia dela-eta, oraingo linearen aldaketa.

Eraikiko den instalazioaren ezaugarriak.

3. eta 5. bis euskarrien artean desmuntaia, honako izendapena duen airetiko linearena: "132 kV-ko airetiko linea, zirkuitu bikoitza, Ortuella-Retuerto, 745 m-ko luzera (Ortuellako udalerrian 639 m eta Valle de Trápaga-Trapagarangoan 115 m)".

Airetiko eta lurpeko linearen tarte berria muntatzea, ezaugarri hauekin:

Hasiera: 132 kV-ko linearen (egungo) 3. euskarria, Ortuella-Retuerto zirkuitu bikoitza.

Bukaera: 132 kV-ko linearen (egungo) 5. bis euskarria, Ortuella-Retuerto zirkuitu bikoitza.

4. euskarriaren (berria) eta 5. euskarriaren (berria) artean linea lurpekoa izango da.

Luzera osoa: 258 m eta lurpekoa: 573 m.

Airetiko eroaleak: (Al-Ac/LA-380) 1 x3 81 mm2 erako 6 aktibo eta lurreko (AC-53) 52,9 mm2 erako lurreko 1.

Eroaleak: (Cu-HEPR-z1) 1 x 1200 mm2 erako 6 aktibo, 280 mm2-ko pantaila-sekzioarekin eta (OSGZ1-80) 80 zuntzeko zuntz optiko 1.

Azaldutako instalaziorako administrazio-baimena eskatzen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23ko 5. solairuan dagoen Lurralde Bulegoan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen (bi ale).

Bilbao, 2008ko otsailaren 28a.

Lurralde Bulegoko burua,

JESUS MARI EIZMENDI.

Izenpea eskuordetzan emanda (2008-02-25eko Ebazpena),

ANTONIO SALGADO.


Azterketa dokumentala