Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
2260

LEHIAKETA. Iragarkia, Mundakako portua dragatzeko obretarako administrazio-kontratua esleitzeko dena (004/08 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 004/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Mundakako portua dragatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Mundaka (Bizkaia).

d) Burutzeko epea: 15 egun, zuinketa akta egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: hirurogeita hamar mila zazpiehun eta hirurogei (70.760) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzua (Garraio eta Herri Lan Saila).

b) Egoitza: Kale Nagusia, 85, 8. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48011.

d) Telefonoa: 94 403 13 23.

e) Faxa: 94 403 13 25.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko maiatzaren 9a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Sailkapena, halakorik (taldea, azpitaldea eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia-kaudimena egiaztatzeko azken hiru ekitaldietan enpresak egindako obren kopuru orokorraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko da, eta gutxienez urtean 300.000 eurokoa beharko du izan.

– Gaitasun teknikoa egiaztatzeko azken bost ekitaldietan burututako obren zerrenda aurkeztu behar da. Gutxienez 100.000,00 euroko aurrekontua izan duen dragatze obra bat buruturik izan beharko du.

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2008ko maiatzaren 12a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua, 8. solairua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ezingo da aldaerarik aurkeztu.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua).

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Egoitza: Donostia kalea, 1. Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Data: 2008ko maiatzaren 19a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: hirurehun eta laurogeita hamar euro eta hirurogeita hamaika zentimo (390,71).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna.

13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.


Azterketa dokumentala