Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2238

AGINDUA, 2008ko martxoaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Sestaoko E.U.2, La Bariegan 24 m2 lursailaren desjabetzea" izeneko desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.

Sail honek ondoan argitaratzen den agindua eman du gaur:

"La Bariega, 2. egikaritze-unitatea" izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

1999ko apirilaren 23an Bizkaiko Foru Aldundiak "Sestaoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra" delakoaren espedientea behin betiko onartu zuen.

Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.

Aipatutako zerrendan desjabetze espediente honen xedea den etxebizitza sartuta dago.

"La Bariega, 2. egikaritze-unitatea" proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikuntza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan. Era berean, aurreikusita dago antolamendutik kanpo dauden eraikinak lurreratu beharra dagoela.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkion gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.

Aipatutako desjabetzeko espedienteko objektua den lurra hirikotzat jotzen du Sestaoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak, eta, bertan, desjabetzea finkatuta dago jarduteko sistema gisa. Beraz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera, bidezkoa da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri den gainontzekoari atxikiz, honako hau

XEDATU DUT:

1.– Nahitaezko desjabetzearen espedienteari hasiera ematea, "Sestaoko E.U.2, La Bariegan 24 m2 lursailaren, desjabetzea" desjabetze espedientean bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. eta 178. artikuluetan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez. Aipatutako espedienteak Sestaoko Chavarri kaleko 13. eta 15. zenbakietako gibelean dagoen 24 m2ko lursailari dagozkion ondasun eta eskubideetan du eragina.

Titularraren izen-abizenak eta helbidea:

Manuel Sastre Sastre, David Pillado Mato

Notif.: Alberto Fernández Zuazo

Gernikako Arbola, 4 bis, 2 Departamentua.

Barakaldo

2.– Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda Alberto Fernández Zuazo jaunari jakinaraztea, jasotzetik hamabost asteguneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia-85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluaren arabera.

Epe horretan zehar ondasun eta eskubideen zerrenda Sestaoko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 6a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala