Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1973

IRAGARKIA, Joseba Julen Zabala Martín jaunak ezarritako gorako errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena

Idazki honen bidez jakitera ematen da Joseba Julen Zabala Martín jaunak Fisika eta Kimika espezialitatean ordezkapenak egiteko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara ematen duen Hezkuntzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2007ko abenduaren 3ko Ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu duela. Zerrenda hori 2007ko urriaren 22ko deialdiaren bidez ireki zen eta errekurtsoa baiesteak errekurtsogilea aipatu zerrendan sartzea eta, beraz, zerrenda osatzen dutenen ordena aldatzea lekarke.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 112.2 artikuluaren arabera, ordezkapenak egiteko aipatu zerrendan 83. eta 196. postuen artean, biak barne, agertzen diren izangaiek iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera eta errekurtsoa ebatzi aurretik hamar egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan aurkeztu behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 10a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala