Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1938

AGINDUA, 2008ko martxoaren 15ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen artean lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan dauden lanpostu hutsak betetzeko.

Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidego edo Eskaletako lanpostu generikoetan lanpostu hutsak daudenez gero, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan, eta lanpostu huts horiek aurrekontua hornituta dutela, eta zerbitzuaren premiak kontuan hartuta, lanpostu horiek betetzea egokitzat jotzen denez gero, deialdia egingo da lekualdatze-lehiaketaren bitartez, uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa –Botere Judizialarena– aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. tituluan, eta 43. artikuluan eta ondorengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko Funtzionario berriak hartzeari, Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko xedapen indargabetzaile bakarrean –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu zuen– ezarritakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Sail honek erabaki du lekualdatze-lehiaketa deitzea I. eranskinean biltzen diren lanpostuak betetzeko, betiere honako oinarri hauen arabera:

Lehenengoa.– Eska daitezkeen lanpostuak.

1.– Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek I. eranskinean bilduta dauden lanpostu hutsen artetik edozein eskatu ahal izango dute, betiere eskabideak aurkezteko amaiera-datan eskatzen diren baldintza orokorrak biltzen badituzte eta deialdiari buruzko behin betiko ebazpena ematen den arte guztiei eusten badiete, parte hartzen dutenean dauden Kidego edo Eskalan duten egoera administratiboa barne, destinoko herria dela medio inolako mugarik ezarri gabe.

2.– Lanpostu huts horiek organo judizialaren ordenaren zenbakiaren arabera identifikatuko dira. Organo judizial baten ordena-zenbakia bakarrik eskatzen bada, ulertuko da organo horretan dauden Kidegoko lanpostu huts guztiak eskatzen direla.

3.– Lehiaketa honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak ere eskatu ahal izango dituzte. Lanpostu horiek erresulta-kontzeptupean gehituko zaizkie eskaintzen diren lanpostu hutsei, salbu eta plantilla organikoa aldatzeko proiekturen bat dagoelako, edo Kidegoaren arabera, dagokion erresulta bakar bat ere iragartzen ez den lantoki bateko langileak berriz antolatu behar direlako lanpostuak kendu nahi badira.

Lanpostuak deialdiaren ordena-zenbakiaren arabera identifikatuko dira. Organo judizial bateko lanpostu bat eskatze hutsarekin ulertuko da organo horretan dauden Kidego bereko lanpostu huts guztiak eskatzen direla, baita sortu litezkeen erresultak ere, adierazitako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Egon litezkeen eskatzaileek deialdiaren ebazpenaren ondorioz sortutako erresultak eskatzeko aitortzen zaien eskubidea gauzatu ahal izateko, Agindu hau argitaratzen denetik aurrera, eta eskabideak aurkezteko epeak irauten duen bitartean, web-orrian (www.justizia.net) eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan jarriko da Justizia Administrazioko organo judizialen –deitu diren organoen izaera bera dutenak eta eska daitezkeenak– zerrenda, organo horien ordena-zenbakia adierazita.

4.– Hainbat lanpostutan azaltzen diren EAI siglek esan nahi dute organo judizial horiek bateragarri egingo dituztela arlo penalari eta zibilari dagozkien eginkizunak eta indarkeriaren aurkako indarkeriari buruzko gaia, 2005eko ekainaren 22ko Kontseilu Orokorraren Osoko Bilkuraren –Botere Judizialarena– akordioaren arabera (2005-06-28ko BOE).

5.– Urtero eta erresulten arabera egiten den lehiaketa horretan, lanpostu hutsak eta erresultak batuta, eskatu ahal izango den organo judizialen gehienezko kopuruak ezin izango du ordenaren araberako 200 zenbakia gainditu; nolanahi ere, ulertuko da ordenaren zenbaki bakoitzak organo judizialeko lanpostu guztiak biltzen dituela, bai lanpostu hutsak, bai erresultak (baldin badaude). Akordioaren muga hori ezarri da, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 42. artikuluak ahalbidetzen dion eskubideari jarraiki, deialdia arintzeko; izan ere, funtzionario askok parte hartuko du eta hiru Kidegoei edo Eskalei eragiten dien deialdi orokorra da, betiere Justizia Ministerioak eta bitarteko pertsonalen eta materialen eskumenen lekualdatzea jaso duten Autonomia Erkidegoak sinatutako Esparru Akordioan ezarritakoaren arabera.

6.– Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute eskatzen dituzten deialdiko hurrenkera-zenbakiak bat datozela zehazki eskaintzen diren organo judizialen izenekin; izan ere, aurkezteko epea amaituta ez da inolako aldaketarik onartuko aurkeztutako eskabideetan.

7.– Salbuespen gisa, lanpostu huts gisa iragarritako lanpostu batzuk kendu ahal izango dira, hori egitera behartzen duen zirkunstantziaren bat gertatzen bada.

Bigarrena.– Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.

1.– Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, eta Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako edo Eskaletako organo judizialetako lanpostu hutsak eskatu ahal izango dituzte Kidego edo Eskala horietako funtzionarioek (edozein izanik ere funtzionario horien administrazio-egoera), honako hauek izan ezik: aurreko lehiaketa batzuetan destinoa lortu zutenek, eta eman zitzaien destinoa oraindik hartu ez dutenek, irmo etenda daudenek (eteteak irauten duen bitartean) eta nahitaezko lekualdatzearekin zigortuek, zigorra ezarri zitzaien herri bereko destinoa lortzeko, hutsegitea larria edo oso larria izan den kontuan hartuta, hurrenez hurren urte bat edo hiru igaro arte; kasu horretan, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43. c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera zenbatuko dira epeak.

2.– Kudeaketako eta Izapidetzako Kidegoetako edo Eskaletako funtzionarioek honako kasu hauetan bakarrik hartu ahal izango dute parte: eskariak aurkezteko epea amaitzen denean bi urteko epea igaro bada funtzionarioak behin betiko azken destinoa (orain hortik ari da parte hartzen) lortu zuen lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zuen ebazpena eman zenetik, edo funtzionario berrien kasuan, behin betiko destinoa eman zion ebazpenetik zenbatzen hasita. Urteen zenbaketarako dagokion ebazpenak eman ziren urte naturala hartuko da lehen urtetzat, edozein izanik ere ebazpenak eman ziren data, eta bigarren urtea hurrengo urte naturala izango da. (Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua).

3.– Behin betiko destinorik ez duten eta indarreko araudiaren arabera lehiaketetan nahitaez parte hartu behar duten funtzionarioek ez dute bete beharko Oinarri honetako 2. idatz-zatian aurreikusitako denbora-muga. Funtzionario horiek atxikita dauden probintziako Kidegoari edo Eskalari dagozkion lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte. Behin-behineko atxikipenaren ondoren deitutako lehen lehiaketan parte hartzen ez badute, norberaren intereseko borondatezko eszedentzia-egoerara igaroko dira. Behin betiko destinoa lortzen ez badute eta behin-behinean betetzen duten lanpostua betetzen bada, probintzia horretan edo lehiaketarako lan-postu hutsak elkartu diren lurralde-eremu berean dagoen edozein bulego judizialetan edo destinoko lantokian dagoen lanpostu huts bati atxikiko dira behin-behinean. Hurrengo lehiaketan behin betiko destinoa lortzen ez badute, lehiaketa horretan edozein lurralde esparrutan hutsik geratzen diren lanpostuetako edozein atxikiko zaie behin-behinean.

4.– Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (familia biltzeko eta norberaren intereseko eszedentzia) eta aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506. artikuluaren e) eta f) letretan ezarritako nahitaezko eszedentzia-egoeretan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, soilik, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan gutxienez bi urte igaro badira adierazitako egoerarako baimena eman ziotenetik.

5.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran dauden funtzionarioek, abenduaren 23ko 19/2003 Legearen 509. artikuluan ezarritakoaren babesean, lehiaketan parte hartu ahal izango dute, soilik, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako bi urteak igaro badira.

6.– Behin-behineko gisa esleituta dauden behin betiko ez-gaindituek lehiaketa horretan parte hartu beharko dute behin betiko lanpostu bat lortzearren. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badute, edo eskatutako lanpostua lortzen ez badute, gainerako lehiakideei eman ez zaizkien lanpostuetako bat emango zaie, hala badagokio, betiere langile horiek atxikita dauden lurralde-eremuan.

7.– Ordezko idazkari gisa lana utzi zutelako atxikita dauden Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek lehentasuna izango dute, lehiaketara aurkezten diren lehenengo aldian, atxikita dauden herriko lanpostu generikoak betetzeko. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badute, edo adierazitako herriko lanpostu huts guztiak eskatzen ez badituzte, eman gabe dagoen beste edozein lanpostutan emango zaie behin betiko destinoa. Ezin badituzte lanpostu horiek bete, beste funtzionario batzuek ere lanpostu horiek lehentasunez betetzeko aukera dutelako, behin-behiko atxikipen-egoeran jarraituko dute, harik eta ondorengo lehiaketetan parte hartu izanaren ondorioz, eta atxiki beharreko herrian dauden lanpostu huts guztien eskaera egitearen ondorioz, behin betiko lanpostu bat eman ahal zaien arte.

8.– Herrirako lehentasunerako eskubidea arautzea: Lehentasunaren ondorioak herri jakin bateko lanpostu guztietara hedatzen direnez gero, eskubide hori gauzatzeko lehentasuna aplikatuko den herrian eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte eta eskaera horiek eskabidearen lehentasun-ordenaren lehenengo zenbakietan bildu beharko dituzte, eta lehentasunik gabe eskatutako gainerako lanpostuak ondoren jarriko dituzte. Era berean, dagokien eskarian eskatu beharko dute, eta atxikita dauden destinoaren herria zehaztu beharko dute, eta lehentasun hori egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte (behin-behineko atxikipena, jabetze-akta).

Lehentasuna ez da kontuan hartuko honako baldintza hauek betetzen ez badira: dagokion herriko lanpostu huts guztiak eskatzea eskabidearen lehentasun-ordenaren lehenengo zenbakietan; V-3 eskari-ereduaren P-1 atalean esanbidez jasotzea lehentasuna aplikatzea nahi duela; eta aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuen fotokopia konpultsatuak aurkeztea.

9.– Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 72. artikuluaren 2. idatz-zatian aipatzen den funtzionarioak –birgaitua, eta behin-behinekoz atxikia– deitzen den lehenengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko du lanpostu bat lortzeko. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badu, edo eskatutako lanpostua lortzen ez badu, gainerako lehiakideei eman ez zaizkien lanpostuetako bat emango zaio, edozein lurralde-eremutan.

10.– Otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onartu zuen Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetako Arautegi Organikoaren 52. artikuluan aurreikusten den langileen berrantolamendua dela-eta lanpostua nahitaez eman zaion funtzionarioak parte hartu ahal izango du lekualdatze-lehiaketan, nahiz eta legez ezarritako epea igaro. Horretaz gain, lehentasunezko eskubidea izango du, behin bakarrik, bere lantokiko beste lanpostu bat lortzeko (otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 51. artikulua), lehiaketa arruntera ateratzen bada eta lehiaketa horretan parte hartzen badu.

Eskubide horretaz baliatu ahal izateko honako zehaztasun hauek kontuan hartu beharko ditu:

• Egindako eskabidearen lehentasun-ordenaren lehen lekuetan eskatzea lehentasun hori lantokiko zein lanpostutarako baliatu nahi duen.

• V-3 eskari-ereduaren P-2 atalean adieraztea lehentasuna zein lantokitan eta herritan gauzatzea nahi duen.

• P-2 atalean adierazten diren lantokirako eta herrirako egin zen nahitaezko izendapenaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

Aurreko hiru paragrafoetan zehaztu diren jarraibideak betetzen ez badira, lehiaketa honi dagokionez, galdu egingo du arestian adierazitako 52. c) artikuluak aitortzen dion lehentasunezko eskubidea.

Hirugarrena.– Baremoak.

Lanpostuak emateko merezimenduen balioestea antzinatasuna balioesteko ezarritako baremoa (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1 a) artikulua) eta Autonomia Erkidegotako berezko hizkuntza ofizialaren ezaguera (adierazitako artikuluaren b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera) kontuan hartuta gauzatuko da.

1.– Antzinatasuna.– Kidegoan gauzatutako egiazko zerbitzuengatik bi puntu emango dira zerbitzuak gauzatutako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzioaren arabera zenbatuko dira (0,00555556 egun bakoitzeko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta 60 puntu emango dira gehienez.

2.– Euskaraz hitz egiten eta idazten jakitea: Autonomia Erkidego honetako lurralde-eremuko lanpostuei dagokienez, Euskaraz hitz egiten eta idazten jakiteagatik 12 puntu emango dira gehienez. Adierazitako jakintza behar bezala egiaztatu beharko da aurkeztutako tituluaren eta titulu horri dagokion mailaren ziurtagiri ofizialaren edo homologazioaren bitartez.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan, eta adierazitako Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

2. Hizkuntz Eskakizuna: 4 puntu.

3. Hizkuntz Eskakizuna: 8 puntu.

4. Hizkuntz Eskakizuna: 12 puntu.

Aurkezten diren dokumentuak, –hizkuntzaren jakintza hori egiaztatzen dutenak– fotokopia konpultsatuak izango dira, eta baldintza hori betetzen ez dutenak ez dira balioetsiko.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean balioetsiko dira merezimenduak.

Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko ereduak eta epeak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako lanpostuen zerrendetako lanpostuetan behin betiko destinoa duten funtzionarioek ez ezik zerbitzu berezietako egoeran dauden eta seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran daudenek (lanpostua EAEn gorde zaie) ere V-I ereduari jarraiki aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atal guztiak. Adierazitako eskabidea Agindu honetako II. eranskin gisa argitaratuko da deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita egutegiko hamar eguneko epean, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta Giza Baliabidetako zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko Sartutako Dokumentuen Erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Erregistro Orokorrean, (Donostia kalea, 1 [01010 Vitoria-Gasteiz]).

2.– Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetan eta Eskaletan Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan azaltzen den eszedentzia-egoeran dauden Justizia Administrazioaren edo beste Administrazio batzuen Kidegoetako eta Eskaletako lanpostuetan destinoa lortu duten funtzionarioek, Kidego horietako funtzionario gisa lehiaketa horretan eskaintzen diren lanpostu hutsak eskatu nahi badituzte, V-2 ereduari jarraiki aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atal guztiak. Adierazitako eskabidea Agindu honetako II. eranskin gisa argitaratuko da deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita egutegiko hamar eguneko epean, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, betiere deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Giza Baliabidetako zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko Sartutako Dokumentuen Erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, 1 [01010 Vitoria-Gasteiz]).

3.– Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten gainerako eskatzaileek, lanpostua galdu zuten behin betiko ez-gaindituek, jarduneko zerbitzura berriz itzultzeagatik behin-behineko destinoa duten parte-hartzaileek, eta familia elkartzeko edo norberaren intereseko borondatezko eszedentzia-egoeran dauden gainerako langileek, edo otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuko 52 c) artikuluan aurreikusten den langileak berriz antolatzearen ondorioz nahitaez atxikitakoek V-3 eredua erabiliko dute, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atalak. Adierazitako eredua Agindu honetako II. eranskin gisa argitaratuko da deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita egutegiko hamar eguneko epean, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, betiere deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Giza Baliabidetako zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko Sartutako Dokumentuen Erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Erregistro Orokorrean, (Donostia kalea, 1 [01010 Vitoria-Gasteiz]).

4.– Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igorri ahal izango dira.

Posta-bulegoetan aurkezten direnak honela bidali ahalko dira:

a) Posta arruntaren bitartez; kasu horretan, eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik iritsi beharko dute Gasteizko, Donostiako edo Bilboko edo Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Sailaren EATetako Erregistrora.

b) Posta ziurtatuaren bitartez; kasu horretan, posta-bulegoetan aurkeztuko dira gutunazal irekian postako funtzionarioak data eta zigilua jartzeko igorri aurretik. Lehiaketan parte hartuko dutenek posta-bulegoaren zigilua duen eskaria igorri beharko dute, eta eskariak aurkezteko epea amaitutakoan ez da onartuko baldintza hori betetzen ez duen eskaririk, nahiz eta ondoren egiazta daitekeen egoera hori.

5.– Norberaren interesagatik borondatezko eszedentzian daudenek herri-administrazioetatik bereizi ez izanaren adierazpena aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.

Botere Judizialaren Lege Organikoko 506 d) artikuluan xedatutakoaren arabera sektore publikoan zerbitzuak emateagatik borondatezko eszedentzia hartzen dutenek eginkizun-gabetze irmoaren egoeran ez daudela adierazten duen adierazpena aurkeztu beharko dute lehiaketan parte hartzeko eskabidearekin batera.

6.– Lehiaketa honetan parte hartzen duen funtzionario bakoitzak eskabide bakar bat egingo du, nahiz eta transferitutako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako lurraldean dauden lanpostuak eskatu, eta transferitze horren ondorioz, Gobernu Autonomoek egindako deialdietan ere azaldu lanpostu horiek eta dagozkien Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan argitaratu.

Era berean, eskari bakar batean aukeratu beharko dute, bai diharduten kidegotik parte hartu nahi duten, bai eszedentzian dauden kidegoa ez den beste batean jarduneko zerbitzura itzuli nahi duten. Bi Kidegotan eta Eskalatan destinoa eskatzeko eskariak aurkezten badituzte, bi eskabideak baliogabetu egingo dira; hortaz, funtzionarioak ezin izango du lehiaketan parte hartu.

7.– Funtzionarioak eskatuta lortutako destinoei uko egin ezin zaienez gero, lanera itzuli den langileak lanpostu bat lortzen badu lekualdatze-lehiaketaren bitartez, jardunean ari zen kidegoan eszedentzia-egoeran geratuko da automatikoki.

8.– Eskariak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaera loteslea izango da eskatzailearentzat; hau da, eskaria ezin izango da aldatu.

Eskariak onartzeko epea amaitu aurretik soilik egin ahal izango zaio uko lehiaketan parte hartzeari.

Bosgarrena.– Baldintzapeko eskaerak.

Udalerri, barruti judizial edo probintzia bererako iragartzen diren lanpostu hutsetarako interesa duten Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako bi funtzionario badaude, eskaera baldintzatu ahal izango dute bi funtzionarioek udalerri, barruti judizial edo probintzia berean destinoa lortzen badute; kontrako kasuan, bi funtzionarioek egindako baldintzapeko eskaerak baliogabetzat hartuko dira.

Baldintzapeko eskaera hori hartzen duten funtzionarioek beren eskariko C atalean zehaztu beharko dute eta beste funtzionarioaren eskaeraren fotokopia bat erantsi beharko dute; hori egin ezean, biek egindako baldintzapeko eskaera baliogabetzat hartuko da.

Funtzionario berriak hartzeari eta Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari buruzko Arautegiaren 48.2 artikuluan aurreikusitako baldintzapeko eskaera hartzen duten funtzionarioek lanpostu horiek bakarrik eskatu ahal izango dituzte, eta ez zaie onartuko baldintzapekoa ez den lanposturik.

Seigarrena.– Izapideak egitea.

Eskabideetan azaltzen diren datuen arabera egingo du Giza Baliabideetako Zuzendaritzak baremazioa.

Zazpigarrena.– Esleipenak.

1.– Lanpostuak emateko lehentasun-ordena deialdi honetako Hirugarren Oinarrian ezarritako baremoen arabera lortzen den guztizko puntuazioak emango du.

2.– Guztizko puntuazioari dagokionez, berdinketa badago, lanpostua nori eman behar zaion erabakitzeko Kidegoan antzinatasun handiena nork duen hartuko da aintzat, eta hala eta guztiz ere, berdinketa badago, Kidego horretan sartzeko hautespen-prozesuan lortutako ordena hartuko da kontuan, hizkuntza barne.

Zortzigarrena.– Behin-behineko ebazpena.

1.– Deialdi hau behin-behinean ebatziko transferitutako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin koordinatuta; era horretan, Justizia Ministerioaren web-orrian eta adierazitako Autonomia Erkidegoetako Justiziaren Lurralde Kudeatzailetzetako iragarki-tauletan ez ezik Justiziako Auzitegi Nagusietako eta Auzitegi Probintzialetako iragarki-tauletan ere aldi berean argitaratuko dira parte-hartzaile guztiei behin-behinean emandako baremazioa eta destinoa. Euskal Autonomia Erkidegoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan argitaratuko dira, baita honako web-orri honetan ere: (www.justizia.net).

Behin-behineko ebazpena ematearekin batera, baztertuen zerrenda jarriko da leku horietan, baztertzeko kausak azalduta.

2.– Behin-behineko ebazpenean honako datu hauek azalduko dira: destinoa eman zaien interesdunen jatorriko lanpostua eta herria, baita funtzionario horien egoera administratiboa, baldin eta funtzionarioa jardunean ari ez bada, eta eman zaion lanpostua ere.

3.– Behin-behineko Ebazpen honen, III. eranskinaren eta baztertuen zerrendaren aurka alegazioak egin ahal izango dira egutegiko hamar eguneko epean, zerrenda hori web orrian eta adierazitako iragarki-tauletan argitaratzen denetik zenbatzen hasita; horretarako, epe horretan berariazko dokumentu-froga eta zegokion egunean aurkeztu zuten fotokopia zigilatua aurkeztu beharko dute –hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera– lehiaketa honetan parte hartzeko

eskabidea zuzendu zitzaion agintaritzaren aurrean, eta horretarako Deialdi honi gehitu zaion IV. eranskineko eredua erabiliko da.

Adierazitako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da eskatzailea ados dagoela eta bildutako datuak, baremazioa eta behin-behinean emandako destinoa onartzen dituela.

Erresulten araberako lehiaketa denez gero, behin-behinean emandako destinoak aldatu ahal izango dira behin betiko ebazpenean, baremazioa egiterakoan edo eskariak grabatzerakoan egin litezkeen akatsen ondorioz. Ezin izango dira inola ere zuzendu eskabideetan deialdi-hurrenkerako zenbakiei buruzko transkripzio akatsak, deialdi honetako Lehen Oinarriko 6. puntuan ezarritakoaren arabera. Nolanahi ere, behin-behinean emandako destinoek ez dute eskubide-igurukimenik ematen lehiaketaren behin betiko ebazpenari dagokionez.

Bederatzigarrena.– Behin betiko ebazpena eta lanpostuaz jabetzeko epea.

1.– Alegazioak konpondutakoan, deialdi honi buruzko behin betiko ebazpena emango du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Justizia Ministerioarekin eta lekualdatze-lehiaketa honetarako deialdia egin duten gainerako Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin koordinatuta.

2.– Lehiaketaren ebazpenak Kidegoen arabera bereizi ahal izango dira funtzionario parte-hartzaileen lanpostu-uzteak pixkanaka-pixkanaka egin ahal izateko, baldin eta Administrazioaren iritziz lanpostu-uzte horien metatzea kaltegarria izan badaiteke zerbitzu publikorako.

3.– Ez bada lortzen Agindua aldi berean argitaratzea Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan, epeak zenbatuko dira "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Lanpostuaz jabetzeko epea egutegiko hiru egunekoa izango da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; egutegiko zortzi egunekoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta egutegiko hogei egunekoa Autonomia Erkidegoz aldatu behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai destinoko bada.

Lanpostuaz jabetzeko epe hori lanpostua utzi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen, eta behin betiko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita ondorengo hiru egun baliodunetan gauzatu beharko da jabetzea, edota ebazpena ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita ondorengo hiru egun baliodunetan.

5.– Funtzionarioak baliatzen ari diren oporrak, baimenak edo lizentziak amaitzen direnean hasiko dira zenbatzen lanpostuaz jabetzeko epeak, salbu eta lizentziak edo baimenak eteteko edo baliogabetzeko adinako salbuespenezko zirkunstantziak -behar bezala justifikatuta- badaude.

Hamargarrena.– Emandako destinoen nondik norakoa.

1.– Lehiaketa honen ebazpenaren ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan –zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzkoa– aurreikusitako ondorioetarako.

2.– Emandako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Hamaikagarrena.– Lehiaketan parte hartu ahal izateko muga.

Lehiaketa honetan behin betiko destinoa lortzen duten funtzionarioek ezin izango dute beste lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 529.3 artikuluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako epeak igaro arte.

Hamabigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzitegiko Gasteizko Epaitegian bi hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri zenetik hilabetera esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela esan nahiko du. Orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, aipatutako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 15a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA

Kidegoa: PROZESU ETA ADMINISTRAZIO KUDEAKETA

Erkidegoa: EUSKADI

ORDENA 	IZENA	HERRIA	PROBINTZIA	LANPOSTU 	 HUTSIK 	HIZKUNTZA

ZK.				HUTSAK	GERATUAK

13089	Lehen Auzialdiko Eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia 	Balmaseda	Bizkaia	2	Ez	Bai

12226	Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia	Donostia-San Sebastian	Gipuzkoa	3	Ez	Bai

12576	Lehen Auzialdiko 8. zenbakiko Epaitegia	 Donostia-San Sebastian	Gipuzkoa	3	Ez	Bai

13401	Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastian	Gipuzkoa	2	Ez	Bai

Kidegoa: PROZESU ETA ADMINISTRAZIO IZAPIDETZA

Erkidegoa: EUSKADI

ORDENA 	IZENA	HERRIA	PROBINTZIA	LANPOSTU 	 HUTSIK 	HIZKUNTZA

ZK.				HUTSAK	GERATUAK

13403	Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	Araba	3	Ez	Bai

13090	Lehen Auzialdiko Eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia	Balmaseda	Bizkaia	2	Ez	Bai

12227	Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia	Donostia-San Sebastian	Gipuzkoa	4	Ez	Bai

12577	Lehen Auzialdiko 8. zenbakiko Epaitegia	 Donostia-San Sebastian	Gipuzkoa	3	Ez	Bai

13402	Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	Araba	3	Ez	Bai

II. ERANSKINA
V-1 EREDUA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAREN 2008KO MARTXOAREN 15EKO AGINDUAZ DEITUTAKO LEHIAKETA.

Administrazioak osatzeko:

Lerrun zk.

Antzinatasuna	Urteak	Hilak	Egunak

(AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE GERENTZIEK BETETZEKOA)

HIZKUNTZAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:

12aren 7ko 1451/2005 ERREGE DEKRETUKO 46. ARTIKULUAN EZARRITAKO DENBORA DARAMAZU EGUNGO DESTINOAN?: BAI / EZ

12aren 7ko 1451/2005 ERREGE DEKRETUKO 43.2, a), b) edo c) ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO EGOERETAKO BATEAN ZAUDE?: BAI / EZ

Baiezko kasuan, markatu X batez dagokion lekuan:

	a)	b)	c)

(INTERESDUNAK BETETZEKOA)

NAN	LEHEN ABIZENA	BIGARREN ABIZENA	IZENA

EGUNGO LANPOSTUAREN IZENA:

Kidegoa:	C: Deialdiko 5. oinarriari heltzen badiozu, zehaztu beste funtzionarioaren izen-abizenak eta IFZ (eskabide baldintzatuen kasuan bakarrik):

Harremanetarako telefonoa: 	Hizkuntzen araberako lehentasuna: dauzkazunetatik bakarrik zehaztu maila,

Mugikorra: 	hizkuntza eskakizun edo gradurik gorena, dagokion Autonomia Erkidegoko

		eremuko laukitxoan 1, 2 edo 3 jarriz, Hirugarren Oinarriaren 2. paragrafoan

		jasotakoaren arabera.

Administrazio egoera: jarri (X) dagokion laukitxoan

	Zerbitzu aktiboa	Euskal Autonomia Erkidegoa	 Valentziako AE

	Ahaideak zaintzeko eszedentzia 	Kataluniako AE	 Nafarroako Foru Erkidegoa

	Zerbitzu bereziak	Galiziako AE	Balearretako AE

Egungo destinoaz noiz jabetu zinen:	Ahaideak zaintzeko eszedentziaren kasuan, adierazi zein datatan hasi zen egoera hori:

Urtea ________/ Hila _____/ Eguna _____/ 	Urtea ________/ Hila _____/ Eguna _____/

	Lehentasun 	Deialdiaren	5.	Lehentasun	 Deialdiaren	5. 	Lehentasun	Deialdiaren	5.

	hurrenkera	hurrenkera	oinarriaren	hurrenkera	 hurrenkera 	oinarriaren	hurrenkera	hurrenkera 	oinarriaren

	zk.	zk.	baldintza	zk.	zk.	Baldintza	 zk.	zk.	baldintza

			(X batez 			(X batez 			(X batez

			markatu)			markatu)			 markatu)

	1			8			15

	2			9			16

	3			10			17

	4			11			18

	5			12			19

	6			13			20

	7			14			21

	

Lehentasun 	Deialdiaren	5.	Lehentasun	 Deialdiaren	5. 	Lehentasun	Deialdiaren	5.

	hurrenkera	hurrenkera	oinarriaren	hurrenkera	 hurrenkera 	oinarriaren	hurrenkera	hurrenkera 	oinarriaren

	zk.	zk.	baldintza	zk.	zk.	Baldintza	 zk.	zk.	baldintza

			(X batez 			(X batez 			(X batez

			markatu)			markatu)			 markatu)

							(e)n		(e)ko		(r)en		(e)an.

OHARRA: Behar adina orri erantsiko dira, eskatutako lanpostuen

arabera eta zutabeka ordenatuta.

	Sinadura:

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA

DONOSTIA KALEA, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ

(V-1 ereduaren 2. orrialdea)

V-2 EREDUA

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAREN 2008KO MARTXOAREN 15EKO AGINDUAZ DEITUTAKO LEHIAKETA.

Administrazioak osatzeko:

Antzinatasuna	Urteak	Hilak	Egunak

(AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE GERENTZIEK BETETZEKOA)

HIZKUNTZAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:

12aren 7ko 1451/2005 ERREGE DEKRETUKO 46. ARTIKULUAN EZARRITAKO DENBORA DARAMAZU EGUNGO DESTINOAN?: BAI / EZ

12aren 7ko 1451/2005 ERREGE DEKRETUKO 43.2, a), b) edo c) ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO EGOERETAKO BATEAN ZAUDE?: BAI / EZ

Baiezko kasuan, markatu X batez dagokion lekuan:

	a)	b)	c)

(INTERESDUNAK BETETZEKOA)

NAN	LEHEN ABIZENA	BIGARREN ABIZENA	IZENA

Jakinarazpenak bidaltzeko helbidea.

Zein kidegorako parte hartzen duzu?	C: Deialdiko 5. oinarriari heltzen badiozu, zehaztu beste funtzionarioaren

	izen-abizenak eta IFZ (eskabide baldintzatuen kasuan bakarrik):

Administrazio egoera: borondatezko eszedentzia 	 Harremanetarako telefonoa:

sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, 	Mugikorra:

19/2003 BJLOko 506. art.

Hizkuntzen araberako lehentasuna: dauzkazunetatik

bakarrik zehaztu maila, hizkuntza eskakizun edo

gradurik gorena, dagokion Autonomia Erkidegoko 	Euskal Autonomia Erkidegoa	Valentziako AE

eremuko laukitxoan 1, 2 edo 3 jarriz, Hirugarren

Oinarriaren 2. paragrafoan jasotakoaren arabera.	 Kataluniako AE	Nafarroako Foru Erkidegoa

		Galiziako AE	Balearretako AE

	Lehentasun 	Deialdiaren	5.	Lehentasun	 Deialdiaren	5. 	Lehentasun	Deialdiaren	5.

	hurrenkera	hurrenkera	oinarriaren	hurrenkera	 hurrenkera 	oinarriaren	hurrenkera	hurrenkera 	oinarriaren

	zk.	zk.	baldintza	zk.	zk.	Baldintza	 zk.	zk.	baldintza

			(X batez 			(X batez 			(X batez

			markatu)			markatu)			 markatu)

	1			8			15

	2			9			16

	3			10			17

	4			11			18

	5			12			19

	6			13			20

	7			14			21

	

Lehentasun 	Deialdiaren	5.	Lehentasun	 Deialdiaren	5. 	Lehentasun	Deialdiaren	5.

	hurrenkera	hurrenkera	oinarriaren	hurrenkera	 hurrenkera 	oinarriaren	hurrenkera	hurrenkera 	oinarriaren

	zk.	zk.	baldintza	zk.	zk.	Baldintza	 zk.	zk.	baldintza

			(X batez 			(X batez 			(X batez

			markatu)			markatu)			 markatu)

							(e)n		(e)ko		(r)en		(e)an.

OHARRA: Behar adina orri erantsiko dira, eskatutako lanpostuen

arabera eta zutabeka ordenatuta.

	Sinadura:

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA

DONOSTIA KALEA, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ

(V-2 ereduaren 2. orrialdea)

V-3 EREDUA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAREN 2008KO MARTXOAREN 15EKO AGINDUAZ DEITUTAKO LEHIAKETA

Administrazioak osatzeko:

Lerrun zk.

Antzinatasuna	Urteak	Hilak	Egunak

(AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE GERENTZIEK BETETZEKOA)

HIZKUNTZAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:

12aren 7ko 1451/2005 ERREGE DEKRETUKO 46. ARTIKULUAN EZARRITAKO DENBORA DARAMAZU EGUNGO DESTINOAN?: BAI / EZ

12aren 7ko 1451/2005 ERREGE DEKRETUKO 43.2, a), b) edo c) ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO EGOERETAKO BATEAN ZAUDE?: BAI / EZ

Baiezko kasuan, markatu X batez dagokion lekuan:

	a)	b)	c)

(INTERESDUNAK BETETZEKOA)

NAN	LEHEN ABIZENA	BIGARREN ABIZENA	IZENA

Zein kidegorako parte hartzen duzu?	C: Deialdiko 5. oinarriari heltzen badiozu, zehaztu beste funtzionarioaren izen-abizenak eta IFZ (eskabide baldintzatuen kasuan bakarrik):

Administrazio egoera edo hornitzeko era: 	Hizkuntzen araberako lehentasuna: dauzkazunetatik bakarrik zehaztu maila,

jarri (X) dagokion laukitxoan	hizkuntza eskakizun edo gradurik gorena, dagokion Autonomia Erkidegoko

	Borond.esz. norbere interesagatik. 	eremuko laukitxoan 1, 2 edo 3 jarriz, Hirugarren Oinarriaren 2. paragrafoan

	19/2003 BJLO 506. e) art.	jasotakoaren arabera.

	Borond.esz. familia elkartzeagatik

	19/2003 BJLO 506 f) art.

	Eginkizun gabetzea 19/2003 BJLO 506 g) art.	Euskal Autonomia Erkidegoa	Valentziako AE

	Behin-behineko itzulera 1.451/2005 EDko 69 art.	 Kataluniako AE	Nafarroako Foru Erkidegoa

	Langileen birrantolaketa. 249/96 Edko 52 c) art.	 Galiziako AE	Balearretako AE

BJLOko 506. e) edo f) artikuluen kasuan, zehaztu egoera horretara noiz iritsi zaren: Urtea __________/ Hila_______/ Eguna _______/

P-1: Behin behineko itzuleran bazaude, eta bigarren oinarriko 7. paragrafoko lehentasunari heltzen badiozu, zehaztu atxikipen-udalerria, eta egiaztagiriaren kopia konpultsatua aurkeztu: 	

P-2: bigarren Oinarriko 10 paragrafoan ezarritako lehentasunari heldu nahi badiozu (baliabideen berrantolaketa), zehaztu jarraian nahi duzun lantokia eta udalerria:

Lantokia: ________________________________________ Herria:	

Egungo lanpostuaren edo etxebizitzaren helbidea eta telefonoa edo mugikorra:

	Lehentasun 	Deialdiaren	5.	Lehentasun	 Deialdiaren	5. 	Lehentasun	Deialdiaren	5.

	hurrenkera	hurrenkera	oinarriaren	hurrenkera	 hurrenkera 	oinarriaren	hurrenkera	hurrenkera 	oinarriaren

	zk.	zk.	baldintza	zk.	zk.	Baldintza	 zk.	zk.	baldintza

			(X batez 			(X batez 			(X batez

			markatu)			markatu)			 markatu)

	1			8			15

	2			9			16

	3			10			17

	4			11			18

	5			12			19

	6			13			20

	7			14			21

	

Lehentasun 	Deialdiaren	5.	Lehentasun	 Deialdiaren	5. 	Lehentasun	Deialdiaren	5.

	hurrenkera	hurrenkera	oinarriaren	hurrenkera	 hurrenkera 	oinarriaren	hurrenkera	hurrenkera 	oinarriaren

	zk.	zk.	baldintza	zk.	zk.	Baldintza	 zk.	zk.	baldintza

			(X batez 			(X batez 			(X batez

			markatu)			markatu)			 markatu)

							(e)n		(e)ko		(r)en		(e)an.

OHARRA: Behar adina orri erantsiko dira, eskatutako lanpostuen

arabera eta zutabeka ordenatuta.

	Sinadura:

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA

DONOSTIA KALEA, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ

(V-3 ereduaren 2. orrialdea)

IV. ERANSKINA
ALEGAZIO-EREDUA
JUSIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAREN 2008KO MARTXOAREN 15EKO AGINDUAREN BIDEZ DEITUTAKO LEHIAKETA

NAN	LEHEN ABIZENA	BIGARREN ABIZENA	IZENA

PARTE HARTZEKO ERABILITAKO EREDUA (DAGOKIONA ZEHAZTU):

ZEIN KIDEGOTARAKO PARTE HARTU ZENUEN?	V-1	V-2	 V-3

ALEGAZIOAREN ARRAZOIA (ZEHAZTU DAGOKIONA)

A) LEHIAKETATIK BAZTERTU IZANA:

B) DESTINORIK LORTU EZ IZANA

C) LORTUTAKO DESTINOAREKIN ADOS EZ EGOTEA

(ALEGAZIOAK ARGI ETA LABUR AZALDUKO DIRA ETA BAKARRIK HORRETARAKO ERRESERBATURIKO LEKUAN. ERAGINDAKO FUNTZIONARIORIK AIPATUZ GERO JARRI NANren ZENBAKIA)

ALEGAZIOAK

A) KASUA

B) eta C) KASUAK

ESLEITUTAKO DESTINOAREN LEHENTASUN HURRENKERAREN ZENBAKIA:

ESLEITUTAKO DESTINOAREN IZENA:

ERREKLAMATUTAKO DESTINOAREN LEHENTASUN HURRENKERAREN ZENBAKIA:

ERREKLAMATUTAKO DESTINOAREN IZENA:

DATA

SINADURA

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA

DONOSTIA KALEA, 1

01010 VITORIA-GASTEIZ


Azterketa dokumentala