Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1531

JAKINARAZPEN ZEDULA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak emandako laudo batena.

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Transportes Irurzun, S.L.k eskatuta, 224/06 espedientea bideratu da Maderas Lasaren aurka, garraio-gastuak ez ordaintzeagatik. Espediente horren gainean laudoa eman da 2008ko maiatzaren 10ean, eta hauxe dio hitzez hitz:

LAUDOA

Jazoerak ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Arbitraje Batzordeak ontzat jo du: Maderas Lasa, S.L.ren aurka, Transportes Irurzun, S.L.k egindako erreklamazioa, eta honako hau erabaki du: Maderas Lasa, S.L.k Transportes Irurzun, S.L.eri bederatziehun eta berrogeita bost euro eta hirurogeira bederatzi zentimo (945,69) ordaindu behar dizkiola, hain justu ere egindako eta ordaindu gabeko garraioak direla-eta.

Laudo horren aurka deuseztapen-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.

Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2008ko otsailaren 19a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala