Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1530

IRAGARKIA, Mecanizados Maide S.L.L.ri 2006ko maiatzaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, AFI 2004 Programaren pentzutan emandako laguntzeei dagokienez, ez-betetzeari buruzko espedientea ebazten da.

Aipatu ebazpena Mecanizados Maide S.L.L entitateari jakinarazterik ez dugu izan, ohiko bidetik bi ahalegin egin ditugun arren sozietatearen azken helbidean (Zurrupitieta 26, Vitoria-Gasteiz). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

"Inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI Programaren kargura, 2004ko abenduaren 28ko Ebazpenez emandako laguntzei dagokienez, Mecanizados Maide S.L.L. sozietatearen aurkako ez-betetze espedientearen Ebazpena, Industria Garatzeko zuzendariaren 2006ko maiatzaren 22koa.

Ikusi da Mecanizados Maide S.L.L. enpresaren izenean eta ordez (Zurrupitieta 26, Vitoria-Gasteiz) Francisco Javier Moya Garciak eskatuta izapidetutako AFI-0270-2004 espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Aktibo finkoan 91.726,03 euroko inbertsioa egiteko asmoz (2004an gauzatzeko), interesdunak 2004ko ekainaren 10ean eskaria aurkeztu zuen, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan jasotako laguntzak eskuratzeko. Inbertsioak egiteko finantza-laguntzen programa arautu zuen agindu horrek.

Bigarrena.– 2004ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, Mecanizados Maide S.L.L.ri baimena eman zitzaion finantza-errentamenduko eragiketa bat formalizatzeko, 51.086,03 eurokoa, eta beste mailegu-operazio bat egiteko, 24.000,00 eurokoa, diruz lagungarri den 87.976,03 euroko inbertsio bat burutzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Banco de Vasconia eta Euskadiko Kutxa finantza-entitateen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan, hurrenez hurren, eta guztira, 2.564,59 euroko diru-laguntza eman zitzaion.

Hirugarrena.– 2006ko urtarrilaren 19an, Mecanizados Maide, S.L.L. enpresaren aurka ez-betetzeari buruzko espedientea ireki zen, izan ere, ez baitzuen bete: AFI Programaren araudi erregulatzeko 20. artikuluko 1. eta 3. puntuetan jasotako betekizuna.

Laugarrena.– Ohiko bidetik jakinarazpena egiteko zenbait ahalegin egin ostean, bidezkoa da irekitze-espedientea jendaurrean erakustea, Gasteizko Udaleko iragarki-oholean paratuaz eta EHAAn argitaratuaz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Industria Sektorean inbertsioak egiteko finantza-laguntzen Programa arautu zuen 2003ko maiatzaren 16ko Aginduaren ezarritakoarekin bat etorriaz eta bai Merkataritza eta Turismo sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan xedatutakoarekin ere, ez-betetze espedienteari ebazteko eskumena Industria Garatzeko zuzendariari dagokio.

Bigarrena.– 2003ko maiatzaren 16ko Aginduaz arautzen da AFI Programa, eta haren 26. artikuluko 1. puntuan xedatzen denez, dekretu honetan eta aplikatzeko diren arauetan ezarritako betekizunen bat betetzen ez bada edo Ebazpenean ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, ez-betetzen espedientea ireki ostean, non interesatuari entzungo baitzaio, Industria Garatzeko zuzendariak, ebazpen bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdua dela deklaratu du, eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ere.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta, bestetik, horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileentzako betekizunak, erregimena eta obligazioak ezartzen dira. Bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.8 eta 53 artikuluetan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoa aplikatu egin behar dira.

Laugarrena.– Hartarako ezarritako epearen barruan, enpresak ez du aurkeztu alegaziorik, eta, arautegian ezartzen denez, ez ditu konplitu 20 artikuluko 1. eta 3. puntuko betekizunak; beraz, ez-betetzea gertatu dela deklaratzen da, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduaz, eta, beharrezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ezarriko da.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Mecanizados Maide, S.L.L. enpresaren aurkako ez-betetzea deklaratzea, ondoko zioak direla-eta: arautegiko 1. eta 3. puntuan ezarritakoaren arabera, espedientean jasotako helbidean ez egotea alta harturik, ikuskapena ofizioz ezin egin izana, eta inbertsioa justifikatzen duen dokumentazioa ez aurkeztea; eta guzti hori, betiere, ordaintzeko dagoen zenbatekoa jasotzeko eskubidea galdu dela deklarazteko.

Bigarrena.– Ordaintzeko dauden diru-laguntzak, 2.564,59 euro zenbatekoa egiten dutenak, jasotzeko eskubidea galdu egin dela deklaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeari; hilabeteko epea izango da horretarako, honako ebazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 22a.

Industria Garapeneko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO."

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59,4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.

Industria Garatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO.


Azterketa dokumentala