Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1529

IRAGARKIA, Aizobide SL erakundeari 2005eko urriaren 6ko Ebazpena jakinarazten diona. Erabaki horretan uko egiten zaio diru-laguntza bati industria-arloan 2005eko ekitaldian inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Programaren indarrez (AFI).

Ebazpen hori Aizobide SL entitateari ezin izan zaio jakinarazi, ohiko bidetik bi aldiz saiatu arren sozietatearen azken helbidean (Unibertsitateen hiribidea 3, Bilbao). Hori dela eta, ebazpena osoa argitaratzen da ondoren:

"Ebazpena, 2005eko urriaren 6koa, Industria Sustatzeko zuzendariarena, industria-arloan 2005eko ekitaldian inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Programaren indarrez (AFI) Aizobide SL erakundeari diru-laguntza uko egiten diona."

Juan Alberto Blanco Novok Aizobide SL izenean eta ordez instruitutako AFI-0471-2005 espedientea ikusi da. Sozietatearen IFK/IFZ: B95029971 eta egoitza: Bilboko Unibertsitateen Etorbidea 3, 48007.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Interesatuak, 2005eko ekainaren 14an, Industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Programa (AFI) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabide bat aurkeztu zuen horretarako ezarritako epean, hain zuzen ere 2005eko ekitaldian 130.720,13 euroko diru-zenbatekoa aktibo finkotan inbertitzeko proiektua egiteko.

130.720,00 euroko Leasing bat Banco Santander Central finantza-erakundearekin.

Bigarrena.– finantza-eragiketa hori dagokionez:

Banco Santander Central Hispano finantza-erakundeak 2005eko ekainaren 17an 130.720,00 euroko diru-kopuruko Leasing eragiketarako baimena emateko agiria eman zuen, Euribor + 0,75 interesarekin eta 4 urteko epearekin, gabealdirik gabe.

Hirugarrena.– Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde-bulegoak eskabidea ebaluatu eta dagokion irizpena eman du.

Laugarrena.– Espedientea aztertu ondoren eta enpresa eskatzaileak aurkeztu dituen datuen arabera, enpresak obra zibilen igeltserotza, eraikuntza eta birgaikuntza lanak egiten ditu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Industria-Garapeneko zuzendaria organo eskuduna da ebazpen hau emateko, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera. Agindu horretan industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Programa (AFI) arautu zen.

Bigarrena.– 2003ko maiatzaren 16ko Aginduak 4.1 artikuluan ezartzen duenez, enpresa onuradunak industria-arlokoak izango dira, ekoizleak, meatzaritza edo/eta eraldakuntzakoak, edo arlo horiekin lotura duten zerbitzu teknikoetakoak, edo informazioaren eta komunikazioen gizartearen eremukoak eta hori ez da betetzen aipameneko espedientean; beraz, ez ditu betetzen agindu arautzailean ezarritako eskakizunak eta baldintzak.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita.

Industria Sustatzeko zuzendariak, indarrean dauden arauek aitortzen dizkioten ahalmenak erabiliz, honakoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Juan Alberto Blanco Novok Aizobide SL izenean eta ordez aurkeztutako diru-laguntzarako eskabideari uko egitea, diru-laguntzaren gai ez dela jotzen baita, industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo-sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 6a.

Industria Sustatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO."

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.

Industria Garatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO.


Azterketa dokumentala