Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1521

LEHIAKETA. Iragarkia, Portugaleteko Alonso Allende kaleko 26, 27 eta 28an dauden eraikinak eraisteko lanen kontratua esleitzeko dena (2/08).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: (2/08).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Portugaleteko Alonso Allende kaleko 26, 27 eta 28an dauden eraikinak eraistea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: bi hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera. Obraren aurrekontu osoaren % 20a lana egiteko epe osoaren % 40a pasa baino lehen gauzatu beharko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurogeita hamasei mila berrehun eta hamaika euro eta berrogeita bat zentimo (96.211,41) gehienez ere.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85, 6. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48011.

d) Telefonoa: 94 403 13 11.

Cianoplan kopisteria.

Bilboko Maria Diaz de Haro kalea, 10 bis.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko martxoaren 14a.

f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.euskadi.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C-1-d.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko martxoaren 25eko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzetan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Teléfonoa: 945 01 64 13.

5) Faxa: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua (4 aretoa).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2008ko martxoaren 28a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala