Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Espetxeratuen Zaintzako Epaitegia
1520

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna baliogabetzeko 3884/07 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik

JAKINARAZTEN DUT:

Nire kargu dagoen epaitegi honetan, Joao Da Silva Langraiz Okako espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 3884/07 espedientea bideratu dela; aipatu pertsona, 1955-08-07an Pecixen -Guinea Bissau- sortu zen, Antonio eta Luziaren semea da, -X-3295329-G NAN zenbakiduna, azken bizilekua Rio Garona kalea 5, 6. solairua D (Mostoles, Madril) helbidean zuen, eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan 2007-10-02an autoa eman da; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz: "Joao Da Silva presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea, Bilboko 3 zenbakiko Epaitegiko 7-98 zenbakiko sumario arruntaren auzian; autoak egun honetatik aurrerako ondorioak izango ditu, eta presoak berriz espetxera itzuli beharko du."

Joao Da Silva baldintzapean askatua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2008ko urtarrilaren 29an; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

EPAILE MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala