Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 Zenbakiko Epaitegia
1519

EDIKTUA, 19/07 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, M.ª Luisa Larrea Hernandok, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arlo Bilboko (Bizkaia) 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

19/07 Falta-judizioan ondokoak zitatzea erabaki dela:

FALTA JUDIZIORA AGERTZEKO
ZITAZIO ZEDULA

Zitazioa erabakitzen duen organoa eta ebazpena: Bilboko (Bizkaia) Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia; aipatu judizioan emandako data honetako ebazpena.

Zitatzen den pertsona eta zitazioaren xedea: Salatua denez, Rene Marcelo Salazar Rupiales. Familiako tratu txarrak direla-eta falta-judizioan azaltzea.

Agertzeko leku, egun eta ordua: Epaitegi honen egoitzan, Buenos Aires kaleko 6.a; egun honetan: 2008ko apirilaren bata, 09:30ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Salatu gisa egozten zaizkizun egitateak zedula honi erantsi zaion kopian daude.

2.– Derrigorrezkoa ez bada ere, nahi izanez gero abokatuak lagunduta ager zaitezke (PKL, 967. artikulua).

3.– Judizioan erabili nahi dituzun frogabide guztiekin agertu beharko duzu (PKLb, 967. artikulua).

4.– Behartuta zaude judiziora agertzera, salbu eta Epaitegiaren barruti judizialaz kanpo bizi (barruti hori Bilboko barruti judizialarena da).

Kasu horretan, idazkia bidal diezaiokezu epaileari zure defentsarako egoki iritzitakoa alegatuz, edota abokatu edo prokuradoreren bat ahalordetu, dituzun alegazio eta deskargu-frogak judizioan aurkez ditzan.

5.– Epaitegiko mugapean bizi eta judiziora agertzera behartuta egonik, arrazoi zuzenik gabe judiziora ez agertzea 200etik 2.000 eurora bitarteko isunaz zehatu daiteke (PKLb, 967. artikulua).

6.– Arrazoirik gabe judiziora ez agertzeak ez du judizioa etengo (PKLb, 971. artikulua).

Bilbao (Bizkaia), 2008ko otsailaren 12a.

LAGUNTZAILE JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala