Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1517

EDIKTUA, doako justiziari buruzko 1019/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1019/07 doako justizia.

Demandatzailea: Cristóbal Ruiz García.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Arabako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea.

Gaia: doako laguntza juridikoa ukatzea inpugnatzea.

Judizio horretan, 2008ko urtarrilaren 24an, epaia eman zen eta bere epaitza honakoa da:

Jazotako inguruabarrak direla-eta, onetsi egiten dut ondoko aurkapena: Doako Laguntza Juridikoaren Batzordearen 2007ko abuztuaren 24ko Erabakian jasotako doako laguntza juridikoa izatearen onura ukatzeko, Cristóbal Ruiz Garcíak egindako aurkapena (715/07 zenbakiko espedientea); hain justu ere aurkapen horretako kostuak ezarri gabe, onura hori legezko ondorio guztiekin aitortuaz, eta epaitegi honetan bideratutako 288/2007 desahuzio-prozeduran lagundu eta ordezkatzeko prokuradorea eta abokatua izendatu beharko dira.

Cristóbal Ruiz García demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala