Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1516

EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 13/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 13/06 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gestión Comercial Senoi, S.L.

Abokatua: Manso García, Juan Ignacio.

Prokuradorea: Santiago García del Cerro Espina.

Demandatua: R.S. Blue, S.L.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egin dut Gestión Comercial Senoi, S.L. sozietateak Santiago García del Cerro prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Ignacio Manso García letratuak defendatuta aurkeztu duen demanda, R.S. Blue, S.L. sozietatearen aurkakoa –demandatua auzi-ihesean da. Beraz, demandatzaileari 35.799,18 euro eta demanda jarri zenetik ebazpen honen egunera arte diru-zenbateko horrek sortu dituen interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan epaiak betetzeko aurreikusitako legezko interesa sortuko du, ebazpen hau ematen den egunetik hasi eta zenbatekoa osorik ordaintzen den arte.

Prozesuan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

R.S. Blue, S.L. sozietate demandatuaren bizilekua egun non dagoen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala