Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
1515

EDIKTUA, 361/07 zenbakiko aurretiazko eginbideen ondoriozkoa.

Esther Prieto Trelles, Getxoko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkaria.

Idazki honen bitartez ondoko hau agerrarazten dut: 361/07 aurretiazko eginbideak direla-eta, autoa eman dela. Hau dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Jairo Álvarez-Uria Franco jauna.

Lekua: Getxo.

Eguna: bi mila eta zazpiko urriaren zortzia.

GERTAKARIAK

Bakarra.– 361/07 zenbakiko aurretiazko eginbideetan, gertakarien izaera eta inguruabarrak zehazteko eginbideak egin dira. Jarduketen arabera, prozedurari hasiera eman zitzaion Asier Kepa Batiz Rechek maula dela-eta aurkeztuta, Bilboko Udaltzaingoak egindako atestatuak Epaitegi honetan sarrera izan eta gero.

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Prozedura Kriminalaren Legeak 779.1.1 artikuluan zehazten duenez, eginbide egokiak berandutzarik gabe gauzatu ondoren, egitatea ez bada arau-hauste penala, edo ez bada behar beste justifikatu halakoa gertatu denik, kasuan kasuko largespena erabakiko du epaileak.

Bigarrena.– Kasu honetan, ebazpen honen gertakarietan zehaztutakoak ez dira zigor-zuzenbideko arau-hausteak. Beraz, PKLko 637.2.artikuluan ezarritakoaren arabera, eginbide horiek libre largestea eta artxibatzea da bidezkoa. Izan ere, ezinezko delitu baten aurrean gaude, maulak iruzur eraginkorra eta nahikoa erabiltzea dakar, bizitza errealean ondorioak eragiteko gai dena eta ondarearen lekualdaketan gauzatuko litzatekeena, eta hori, kasu honetan, ezinezkoa zen aurretiaz. Horren aritik, engainuaren subjektu pasiboari huts egin arazteko gaitasun objektiboa duen engainu egokitzat ezin daiteke jo honako jokabide hau: benetako billeteak paper zuriarekin nahastu eta aluminiozko paperetan sartuta likido bat injektatuta legezko billeteak lor daitezkeela inori sinestaraztea. Aitzitik, pentsa daiteke prozedura baldar horrekin lortu nahi dena billete faltsuak lor daitezkeela sinestaraztea dela, ustezko biktimak, kasuan kasu, bidegabe aberasteko. (Auzitegi Goreneko epaiak, 2003-06-17 eta 2005-12-21ekoak eta Kantabriako Auzitegi Probintzialeko 2006-07-26ko eta 2003-03-21ekoak)

XEDAPENAK

Aurretiazko eginbide hauek libre largestea erabakitzen da.

Eginbideak behin betiko artxibatuko dira.

Bidal bekizkio eginbideak Auzitegiko fiskalari, hala badagokio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari eta agertutako alderdiei.

Inpugnatzeko modua: bi aukera daude.

Lehenengoa: erreforma eta apelazio errekurtsoa (PKL, 766.1 artikulua).

Erreforma aurkeztean apelazioa modu subsidiarioan aurkez daiteke, hura onartuko ez balitz (PKL, 766.2 artikulua).

Epea: hiru egun erreformarako (PKL, 211. artikulua).

Apelaziorako, autoaren jakinarazpenaren hurrengo bost egunetan erreforma ezetsiz bereiz aurkezten bada (PKL, 766.3 artikulua).

Bigarrena: zuzeneko apelazio-errekurtsoa, aldez aurreko erreformarik gabe (PKL, 766.2 in fine artikulua).

Epea: errekurritutako autoaren jakinarazpenetik bost eguneko epean (766.3 artikulua).

Modua (bi aukerentzat bera): epaitegi honetan aurkeztutako idazki bidez, letraduaren sinadurarekin (PKL, 221. artikulua).

Ondorioak (bi aukerentzat berak): erreforma- eta apelazio-errekurtsoek ez dute prozeduraren bidea bertan behera utziko (PKL, 766. artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eta Asier Kepa Batiz Reche, Erick Bilock eta Marcel Ateba Okali behar bezala jakinarazteko balio dezan, haien bizitokia ezezaguna baita, ematen dut hau Getxon, 2008ko otsailaren 12an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala