Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1513

EDIKTUA, preskripzioagatik jabaria deklaratzeko 563/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) administrazio-preskripzioagatik jabaria deklaratzeko 563/05 prozedura arrunta bideratu da. Esperanza Chacartegui Erquiaga, Aitor Erquiaga Chacartegui, Maria Aranzazu Erquiaga Chacartegui eta Iñigo Erquiaga Chacarteguik sustatu dute prozedura, Maria Dolores Zapirain Kutz, Jose Maria Zapirain Kutz, Juan Zapirain Kutz, Guadalupe Zapirain Kutz eta Julita Zapirain Kutzen aurka, eta bertan epaia eman da. Honakoak dira idazpurua eta epaitza hitzez hitz:

143/07 EPAIA

Gernika-Lumon, bi mila eta zazpiko azaroaren bostean.

Maria Amaya Polo Perez andreak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan jabaria delkaratzeko bideratutako 563/05 hitzezko judizioaren autoak. Judizioa alderdien artekoa da: demandatzaile moduan Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacartegui, Albizu andrea prokuradore eta Vitorica jauna letratu dituztela; eta demandatu moduan Buenaventura Zapirain Uriberen oinordeak, auzi-ihesean,

EPAITZA

Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacarteguik sustatutako demanda onesten dudanez gero, honakoa deklaratzen dut:

– Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacartegui demandaren lehenengo egitatean azaldutako eta Markinako Jabego-Erregistroko 173 liburukian, 33 liburuan, 65 orrian inskribatuta dagoen finkaren jabeak dira preskripzio arruntagatik, finkaren 2/3 zati banaezinen jabetza osoa eta beste zati banaezinaren gozamena, Esperanza Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, Iñigo Erquiaga Chacarteguiren aldekoa eta 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren aldekoa. Jabari hori eta gozamena Markinako Jabego-Erregistroan Esperanza Chacarteguiren izenean inskribatzeko agindua ematen dut eta, horretaz gain, erregistroan kontraesanean dauden jabari-inskripzioak ezeztatzeko agindua ematen dut eta demandatuei kostuak ezartzen diziot.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 457.2 artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak agindu, irakurri eta argitaratu zuen. Fede ematen dut Gernika-Lumon.

AUTOA

Epailea: Maria Amaia Polo Perez.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: 2007ko azaroaren hamabia.

AURREKARIAK

Bakarra.– 2007-11-05ean Epaia eman zen eta Albizu prokuradore andreak, alderdi demandatzailearen izenean, idazki bat aurkeztu zuen 2007-11-09an eta bertan epaia zuzentzeko eta osatzeko eskatu zuen. Autoak probidentzia moduan geratzen dira epailearen esku, dagokion ebazpena har dezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZLb), bere 215. artikuluko 1. paragrafoan, baimena ematen du omisio edo aktsak izan ditzaketen epaiak eta autoak osatzeko ahalbidea ematen du, baldin eta ebazpen horiek erabat gauzatzeko ezinbestekoa bada.

Prozesuan eskatutakoei eta bideratutakoei buruzko erabakiak ageri-agerian bazter utzi dituzten epaiak edo autoak izanez gero, auzitegiak autoa emango du, ebazpena bazter utzi den erabakiarekin osatzeko edo ezin onartu ezin daitekeela adierazteko. Horretarako, aurretik alderdietako batek eskabide idatzia egin beharko du, bost eguneko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta eskabide horren berri emango zaie gainerako alderdiei, beste bost egunetan alegazio idatziak egin ahal ditzaten (215.2 artikulua). Gainerakoan ebazpena zegoeneneantxe geratuko da.

Kasu honetan, jarduketak ikusi ostean, bidezkoa da 2007-11-05eko Ebazpena eskatutako ildotik zuzentzea. Izan ere, Aurrekarietan, honakoa dioenean:"Lehenengoa.– Albizu prokuradore andreak Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren izenean eta ordez, judizio aurrunteko demanda idazkia aurkeztu zuen. Bertan, egitateak azaldu eta zuzenbide oinarriak agertu ostean, honakoak deklaratzeko eskaera egin zen: a) Auzi-jartzaileek 173 liburukian, 33 liburuan, 65 orrian inskribatuta dagoen Lekeitioko 1141 finkaren gainean jabetza eskubidea dutela honako proprotzioan: finkaren 2/3 zati banaezinen jabetza osoa eta beste heren banaezinaren gozamena, Esperanza Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, Iñigo Erquiaga Chacarteguiren aldekoa eta 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; b) demandatzaileek eskubidea dutela Jabego Erregistroan finka horien titularitatea eta Esperanza Chacarteguiren izenean dagoen beste heren banaezinaren gozamena beren izenean adierazitako proportzioan inskribatzeko; eta agindua eman dadila titularitate eta gozamen horiek inskribatzeko eta erregistroan kontraesanean dauden jabari-inskripzioak ezeztatzeko eta kostuetarako.", honakoa esan behar du: "Lehenengoa.– Albizu prokuradore andreak Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren izenean eta ordez, judizio aurrunteko demanda idazkia aurkeztu zuen. Bertan, egitateak azaldu eta bidezko iritzitako zuzenbide oinarriak agertu ostean, honakoak deklaratzeko eskaera egin zuen: a) Auzi-jartzaileek 173 liburukian, 33 liburuan, 65 orrian inskribatuta dagoen Lekeitioko 1141 finkaren gainean jabetza eskubidea dutela honako proprotzioan: finkaren 2/3 zati banaezinen jabetza osoa eta beste heren banaezinaren gozamena, Esperanza Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, Aitor Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, Iñigo Erquiaga Chacarteguiren aldekoa eta 1/9 zati banaezinaren jabetza soila, M.ª Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; b) demandatzaileek eskubidea dutela Jabego Erregistroan finka horien titularitatea beren izenean adierazitako proportzioan inskribatzeko bai eta Esperanza Chacarteguiren izenean dagoen beste heren banaezinaren gozamenarena ere; eta agindua eman dadila titularitate eta gozamen horiek inskribatzeko eta erregistroan kontraesanean dauden jabari-inskripzioak ezeztatzeko eta kostuetarako."

Era berean, Epaitzan honako hau dioenean: "Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacarteguik sustatutako demanda onesten dudanez gero, honakoa deklaratzen dut:

– Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacartegui demandaren lehenengo egitatean azaldutako eta Markinako Jabego-Erregistroko 173 liburukian, 33 liburuan, 65 orrian inskribatuta dagoen finkaren jabeak direla preskripzio arruntagatik honako proportzioan: finkaren 2/3 zati banaezinen jabetza osoa eta beste zati banaezinaren gozamena, Esperanza Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila Iñigo Erquiaga Chacarteguiren aldekoa eta 1/9 zati banaezinaren jabetza soila Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; eta horregatik, jabari hori eta gozamena Markinako Jabego-Erregistroan Esperanza Chacarteguiren izenean inskribatzeko agindua ematen dut bai eta erregistroan kontraesanean dauden jabari-inskripzioak ezeztatzeko ere. Kostuak demandatuei ezartzen dizkiot." Honakoa esa behar du: "Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacarteguik sustatutako demanda onesten dudanez gero, honakoa deklaratzen dut:

– Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacartegui demandaren lehenengo egitatean azaldutako eta Markinako Jabego-Erregistroko 173 liburukian, 33 liburuan, 65 orrian inskribatuta dagoen finkaren jabeak direla preskripzio arruntagatik honako proportzioan: finkaren 2/3 zati banaezinen jabetza osoa eta beste zati banaezinaren gozamena, Esperanza Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila Iñigo Erquiaga Chacarteguiren aldekoa eta 1/9 zati banaezinaren jabetza soila Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; eta horregatik, jabari hori eta gozamena Markinako Jabego-Erregistroan Esperanza Chacarteguiren izenean inskribatzeko agindua ematen dut bai eta erregistroko jabari-inskripzio kontraesankorrak ezeztatzeko ere. Kostuak demandatuei ezartzen dizkiot."

Honakoa esan behar du: "Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacarteguik sustatutako demanda onesten dudanez gero, honakoa deklaratzen dut:

– Esperanza Chacartegui Erquiaga, Iñigo Erquiaga Chacartegui, Aitor Erquiaga Chacartegui eta Maria Aranzazu Erquiaga Chacartegui demandaren lehenengo egitatean azaldutako eta Markinako Jabego-Erregistroko 173 liburukian, 33 liburuan, 65 orrian inskribatuta dagoen finkaren jabeak direla preskripzio arruntagatik honako proportzioan: finkaren 2/3 zati banaezinen jabetza osoa eta beste zati banaezinaren gozamena, Esperanza Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila Aitor Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; 1/9 zati banaezinaren jabetza soila Iñigo Erquiaga Chacarteguiren aldekoa eta 1/9 zati banaezinaren jabetza soila M.ª Aranzazu Erquiaga Chacarteguiren aldekoa; eta horregatik, jabari hori eta gozamena Markinako Jabego-Erregistroan Esperanza Chacarteguiren izenean inskribatzeko agindua ematen dut bai eta erregistroko jabari-inskripzio kontraesankorrak ezeztatzeko ere. Kostuak demandatuei ezartzen dizkiot."

XEDAPENAK

Ebazpen honetako zuzenbidezko oinarri bakarrean zehaztutako ildotik eta Albizu prokuradoreak eskaturik, 2007-11-05eko Epaia osatzen da.

Auto hau irmoa da eta ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtsorik, baina horrek ez du eragotziko jatorrizko ebazpenaren kontrakorik, hura jakinarazi zenean adierazi zena hain justu ere. Baina, aurkezteko epea honelaxe zenbatu beharko da: auto hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara (PZLb; 215.4 artikulua)

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Buenaventura Zapirain Uriberen oinorde ezezagunei, M.ª Dolores Zapirain Kutz, Jose Maria Zapirain Kutz, Juan Zapirain Kutz, Miren Guadalupe Zapirain Kutz eta Julita Zapirain Kutzi arauz jakinarazteko balioa izan dezan ematen dut hau Gernika Lumon (Bizkaia) bi mila eta zortziko urtarrilaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala