Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1512

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 18koa, Ingurumen sailburuordearena, Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian Hijos de Juan de Garay, SA enpresak sustatzen duen tutu soldatu, doitasun kalibratu, letoi barra eta automobilen osagaien ekoizpen jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzen duena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta herritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak jasotakoaren arabera dauden instalazioen titularrak legeari egokitu behar dira 2008ko apirilaren 30a baino lehen, egun horretan ingurumen baimen bateratua eduki behar dutelarik.

Hijos de Juan de Garay, SA enpresak Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian sustatzen duen tutu soldatu, doitasun kalibratu, letoi barra eta automobilen osagaien ekoizpen jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua eskatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian Hijos de Juan de Garay, SA enpresak sustatzen duen tutu soldatu, doitasun kalibratu, letoi barra eta automobilen osagaien ekoizpen jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu den proiektua jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hurrengoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian Hijos de Juan de Garay, SA enpresak sustatzen duen tutu soldatu, doitasun kalibratu, letoi barra eta automobilen osagaien ekoizpen jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko enpresak aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, proiektua Oñatiko Udalari bidaliko zaio, honek espedientea erakusteko jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 18a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala