Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1510

33/2008 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Bilbao Bizkaiko Uren Partzuergoak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Andraka auzoko saneamendua Lemoizko sare nagusira kateatzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Bilbao-Bizkaiko Uren Partzuergoaren zuzendaritza batzordeak 2007ko uztailaren 25ean egindako ohiko bilkuran, "Andraka auzoko saneamendua Lemoizko sare nagusira kateatzeko proiektua" burutzeko, nahitaez desjabetzeko espedienteari ekitea erabaki zuen, eta horrekin batera, ulertutzat jo zen onura publikorako delako adierazpena egitea ere. Erabaki horretan jaso ziren nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubide horiek banakatuta, eta jendaurrean jarri ziren. Ondoren, 2007ko abenduaren 18an zuzendaritza batzordearen ohiko bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, arrazoi-idazki batzuk aurkeztu ziren eta arrazoibide-idazki horiek administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Andraka auzoan saneamendu-sare bakarra dago; sare hori araztegi txiki batera doa eta hango urak ondoren Plentziako itsasadarrera isurtzen dira. Instalazio hori 3.000 biztanle ingururentzako da; denbora gutxian, ordea, hirigintza garapen handia gertatu da auzo horretan, eta ondorioz, isuriaren baldintzak okerrera egingo dute laster.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Jabetza Nahitaez Kentzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, Andraka auzoko saneamendua Lemoizko sare nagusira kateatzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilbao Bizkaiko Uren Partzuergoak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala