Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1509

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 240/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Aipatutakoen moduko akatsak aurkitu dira abenduaren 18ko 240/2007 Dekretuaren testuan (2007ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zenbakia), eta dagokien zuzenketa egiten da honen bidez. Hona hemen:

30891. orrialdean, zioen adierazpenaren laugarren paragrafoaren zortzigarren puntuan, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Uraren arloan milurteko helburuak lortzeko nazioarteko ekimenetan parte artesa."

Honako hau esan behar du:

"Uraren arloan milurteko helburuak lortzeko nazioarteko ekimenetan parte hartzea."

30891. orrialdean, "egitura-eredua" izeneko atalari dagokion puntuan, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Kudeaketarako egiturak: Zuzendaritza Nagusia, Eremuko Zuzendaritzak eta Arroko Bulegoak."

Honako hau esan behar du:

"Kudeaketarako egiturak: Zuzendaritza Nagusia, Eremuko Zuzendaritzak eta Arroen Bulegoak."

2.1. artikuluan, 30894. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Agentziaren egoitza nagusia Vitoria-Gasteizen egongo da; horrez gain, Arroko Bulegoen egoitzak egongo dira."

Honako hau esan behar du:

"Agentziaren egoitza nagusia Vitoria-Gasteizen egongo da; horrez gain, Arroen Bulegoen egoitzak egongo dira."

6. artikuluko 1.3 paragrafoan, 30897. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Arroko Bulegoak:

a) Kantauri mendebaldeko arroko Bulegoa.

b) Kantauri ekialdeko arroko Bulegoa.

c) Mediterraneo arroko bulegoa."

Honako hau esan behar du:

"Arroen Bulegoak:

a) Mendebaldeko kantauriar arroen bulegoa.

b) Ekialdeko kantauriar arroen bulegoa.

c) Mediterraneoko arroen bulegoa."

6.2. artikuluan, 30897. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Eremuko Zuzendaritzako eta Arroko Bulegoetako barne egitura zuzendari nagusiak proposatu eta Agentziako Administrazio Kontseiluak onartuko du."

Honako hau esan behar du:

"Eremuko Zuzendaritzako eta Arroen Bulegoetako barne egitura zuzendari nagusiak proposatu eta Agentziako Administrazio Kontseiluak onartuko du."

14.1. artikuluan, 30903. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Arroko Bulegoak.

Arroko Bulegoak kudeaketarako eta Agentziaren ordezkaritzarako organo deszentralizatuak dira."

Honako hau esan behar du:

"Arroen Bulegoak.

Arroen Bulegoak kudeaketarako eta Agentziaren ordezkaritzarako organo deszentralizatuak dira."

14.2. artikuluan, 30903. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Arroko Bulegoen lurralde-eremuek Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate hidrologikoari erantzuten diote. Hauek izango dira Arroko Bulegoak:

– Kantauriko mendebaldeko Arroko Bulegoa, Kalera ibaitik Artibai ibairaino, biak barne.

– Kantauriko ekialdeko Arroko Bulegoa, Deba ibaitik Bidasoa ibairaino, biak barne.

– Mediterraneoko arroko Bulegoa, urak Ebro ibaira isurtzen dituzten arro hidrografikoei dagokie, Ebro bera barne."

Honako hau esan behar du:

"Arroen Bulegoen lurralde-eremuek Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate hidrologikoari erantzuten diote. Hauek izango dira Arroen Bulegoak:

– Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa, Kalera ibaitik Artibai ibairaino, biak barne.

– Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa, Deba ibaitik Bidasoa ibairaino, biak barne.

– Mediterraneoko arroen Bulegoa, urak Ebro ibaira isurtzen dituzten arro hidrografikoei dagokie, Ebro bera barne."

14.3.b) artikuluan, 30903. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Arroko Bulegoko zerbitzu orokorrak administratzea."

Honako hau esan behar du:

"Arroen Bulegoko zerbitzu orokorrak administratzea."

14.3.d) artikuluan, 30903. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Itsa-lehorreko jabari publiko hidraulikoko zortasun aldea erabili eta jarduerak burutzeko administrazio-baimenak emateko jardunbidea hasi eta izapidetzea, itsasertza babesteko betebeharrean, hura erabiltzeko eskatzen diren baimenak izapidetzea eta horien gaineko txostenak egitea."

Honako hau esan behar du:

"Itsas-lehorreko jabari publiko hidraulikoko zortasun aldea erabili eta jarduerak burutzeko administrazio-baimenak emateko jardunbidea hasi eta izapidetzea, itsasertza babesteko betebeharrean, hura erabiltzeko eskatzen diren baimenak izapidetzea eta horien gaineko txostenak egitea."

14.3.e) artikuluan, 30903. orrialdean, euskaraz hau esaten den lekuan:

"Legezko zortasun aldeei eta jabari publiko hidraulikoei buruzko emakidak eta baimenak, zortasun aldea eta polizia-gunea erabiltzeko baimenak eta kontinenteko uretara nahiz itsasora isurketan egiteko baimenak hasi eta izapidetzea."

Honako hau esan behar du:

"Legezko zortasun aldeei eta jabari publiko hidraulikoei buruzko emakidak eta baimenak, zortasun aldea eta polizia-gunea erabiltzeko baimenak eta kontinenteko uretara nahiz itsasora isurketak egiteko baimenak hasi eta izapidetzea."


Azterketa dokumentala