Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1507

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Areatzako (Bizkaia) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratu eta hura zaintzeko babes-araudia ezartzen zuen maiatzaren 28ko 124/1996 dekretua aldatzeko den espedienteari hasiera eman eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Maiatzaren 28ko 124/1996 Dekretuaren bidez (ekainaren 10eko EHAA, 110. zk.), kultura ondasun monumentu-multzo izendapenaz kalifikatu zen Areatzako hirigune historikoa, eta haren babes-araudia finkatu zen.

Dekretu hori aldatu egin zen geroago, abenduaren 10eko 292/2002 Dekretuaren bidez (abenduaren 18ko EHAA, 241. zk.). Azken Dekretu horri jarraiki, Goikokaleko 16. eta 18. zenbakiak elementu ordezkagarri bezala ezarri ziren.

Handik hona gertatu diren hainbat gorabeherak babes-araudiari eragin diote eta, ondorioz, honako aldaketa hauek egin dira Dekretuan:

1) Azaroaren 30eko 241/2004 Dekretuaren bidez (abenduaren 9ko EHAA, 234. zk.), Areatzako Goikokaleko 14. zenbakiko higiezina desafektatzea ebatzi zen. Hortaz, higiezin horren erreferentzia kendu zen maiatzaren 28ko 124/1996 Dekretuko 3. zerrendatik.

2) Dekretuko 2. zerrendako akatsak zuzendu ziren: Errukiñe kaleko 7 eta 9 zenbaki moduan agertzen direnak, benetan Errukiñe kaleko 1 eta 3 zenbakiak dira.

3) Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeak, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura ondarearen alorreko aholku batzorde gisa, honako erabaki hau hartu zuen 2007ko ekainaren 1eko 1/2007 bileran:

Ez desafektateza Areatzako Errukiñe kaleko 8 zenbakiko eraikina (Guardamino jauregia) eta aldatzea Areatzako hirigune historikoa kultura ondasun monumentu-multzo izendapenaz kalifikatzen duen eta haren babes-finkatzen duen 124/1996 Dekretuaren babes-araudia. Aldaketa honetan datza:

15. artikuluan, 4. idatz-zatia erantsi behar da:

"15.4.– Guardamino jauregian edo Errukiñe 8 zenbakian, eraikinaren bolumetriari eutsiko zaio eta ez da gehikuntzarik onartuko, ez altueran ez azaleran. Errukiñe kalera eta Askatasuna kalera ematen duten fatxadetan eta beren osagaietan zaharberritze lanak egingo dira. Gainera, mendebaldeko etxe-egutera ere zaharberrituko da, kanpotik eta barnetik. Higiezinaren barruan banaketa eta barne-antolaketa nahierara aldatzea onartuko da, bai eta hondatuta dauden egiturazko elementuen ordez beste batzuk jartzea, betiere materiala errespetatuz eta egitura-sistemari eutsiz.

Errukiñe kalean, Guardamino jauregiaren iparraldean eta hegoaldean, tarteko eraikinak altxatzea onartuko da, baldin eta gehieneko sakonera bat badator etxe-eguteraren alboko hasierarekin. Egin daitezkeen tarteko eraikin horien altuerak gehienez ere metro bat gaindituko du oraingo eraikinarena. Askatasuna kalera jotzen duen orube-zatiak (II. eranskinean dago zehaztuta) eraikinik gabeko lorategia mantenduko du, horrela mendebaldeko fatxada balioetsi ahal izateko eta oraingo itxiturako burdin hesia multzoan integratzeko."

V. kapituluko zerrendetatik, 2. zerrendako Errukiñe kaleko 8 zenbakia (Palacio Guardamino) kenduko da, eta 3. zerrendan sartuko da.

Alde horretatik, aldatu egingo da maiatzaren 28ko 124/1996 Dekretuko II. eranskina, monumentu-multzoaren mugaketari dagokiona, eta haren ordez ebazpen honetako I. eranskina sartuko da. Horrela zuzendu egingo da Errukiñe kaleko 8 zenbakia higiezinaren mugaketatik kanpo uzten zuen akatsa.

Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkeztutako Ebazpen Proposamena aztertu ondoren eta uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Areatzako hirigune historikoa (Bizkaia) kultura ondasun gisa monumentu-multzo izendapenaz kalifikatzen duen maiatzaren 28ko 124/1996 Dekretua aldatzeko espedientea hastea eta jendaurrean jartzea. Aldaketa I. eranskinean adierazitakoari lotuko zaio bai eta II. eranskineko Guardamino jauregiari atxikitako gunearen planoari, eta III. eranskinak jasotzen dituen aldaketak egingo dira hasierako Babes-Araubidean. Hartara, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epea zabalduko da, alegazioak eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkezteko, horixe xedatzen dute-eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluek. Espedientea Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– 124/1996 Dekretua aldatzeko espedientean interesdun direnei jakinaraztea. Interesdunek jakinarazpena jaso eta, biharamunetik zenbatzen hasita, hamabost eguneko epea izango dute beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Hirugarrena.– Espedientearen izapidetzari jarraitzea indarreko arautegiaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpena interesdunei, Areatzako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
MUGAKETAREN ALDAKETA /MODIFICACIÓN DE LA DELIMITACIÓN
24/1996 Dekretuaren II. eranskina aldatu da: horren ordez ondoko plano hau jarri da.
Se modifica el anexo II del Decreto 124/1996, sustituyéndolo por el plano que se adjunta.
II. ERANSKINA / ANEXO II
GUARDAMINO JAUREGIARI ATXIKITAKO GUNEAREN PLANOA
PLANO DE ÁREA VINCULADA AL PALACIO GUARDAMINO
III. ERANSKINA
BABES ARAUDIAN EGINDAKO ALDAKETAK

15. artikuluari 4. idatz-zati hau erantsi zaio:

15.4.– Guardamino jauregian edo Errukiñe 8 zenbakian, eraikinaren bolumetriari eutsiko zaio eta ez da gehikuntzarik onartuko, ez altueran ez azaleran. Errukiñe kalera eta Askatasuna kalera ematen duten fatxadetan eta beren osagaietan zaharberritze lanak egingo dira. Gainera, mendebaldeko etxe-egutera ere zaharberrituko da, kanpotik eta barnetik. Higiezinaren barruan banaketa eta barne-antolaketa nahierara aldatzea onartuko da, bai eta hondatuta dauden egiturazko elementuen ordez beste batzuk jartzea, betiere materiala errespetatuz eta egitura-sistemari eutsiz.

Errukiñe kalean, Guardamino jauregiaren iparraldean eta hegoaldean, tarteko eraikinak altxatzea onartuko da, baldin eta gehieneko sakonera bat badator etxe-eguteraren alboko hasierarekin. Egin daitezkeen tarteko eraikin horien altuerak gehienez ere metro bat gaindituko du oraingo eraikinarena. Askatasuna kalera jotzen duen orube-zatiak (II. eranskinean dago zehaztuta) eraikinik gabeko lorategia mantenduko du, horrela mendebaldeko fatxada balioetsi ahal izateko eta oraingo itxiturako burdin hesia multzoan integratzeko.

Babes Araudiaren 2. eta 3. zerrenden idazkera berria:

2. zerrenda:

– Udaletxea. Gudarien Plaza 7.

– Errukiñe kalea 1 eta 3.

– Askatasun kalea 16.

– Gudarien plazako iturria.

3. zerrenda:

– Gudarien Plaza 1.

– Errukiñe kalea 4, 5, 6 eta 8 (Guardamino jauregia).

– Errukiñe kalea 2, fatxada nagusia izan ezik.

– Beheko kalea 4, 7, 20 eta 24.

– Goiko kalea 4, 6, 8, 10, 22 eta 24.

– Aragoeta kalea 1.

– Kristo kalea 1.

– Askatasun kalea 26 eta 28.

– Udal hiltegia.

– Beheko kalea 14ko behea.

– Beheko kalea 1eko behea eta lehenengo solairua.


Azterketa dokumentala