Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1505

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 13koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren eranskinak bigarren aldiz aldatzeko dena. Aipatu aginduaren bidez, onartu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.

Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak ahalmena ematen dio industriaren arloak eskumenak dituen sailari, hain justu ere dekretu hori garatu eta burutzeko beharrezko xedapenak eman ditzan, halaber, arau bidez garatuko diren gaiei dagokienez.

Ondorioz, 2006ko apirilaren 10ean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ondoko dekretua garatzeko Agindua eman zuen: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua. Agindu horretan, azken xedapenetarik lehenengoan, energiaren eta industriaren arloan eskumenak zituen zuzendariaren ebazpenaz honakoa xedatzen zen: segurtasuneko araudi berriei eta aurrerakuntza teknologikoei egokitu ahal izango direla eranskinak.

2007ko urriaren 11n, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak eta Energia eta Meategien zuzendariak Ebazpenaren bitartez, aipatu aginduaren eranskinen lehen aldaketa egin zen, hain justu ere sektoreko arautegi berriari egokitzeko, batez ere gas instalazio eta instalazio termikoei dagokienez.

Hala ere, bigarren aldaketa egin beharra ikusi da, izan ere, gas instalazioei (A kategoria) dagokienez, norbanakoaren prestakuntzako txartela lortzeko formazio-kurtsoetako ikasgaien transposizioan errakuntza bat atzeman baita.

Azkenik, goi-mailako prestakuntza-zikloari dagokionez: Fluidoen instalazioari, instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei buruzko proiektuak garatzea. Iturgintzako banakako kualifikazio-agiria (barneko ur instalazioak) beharrezko prestakuntzari dagokionez curriculuma aztertuta, eta bai hozkailu-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria eta hozkailu-instalazioak kontserbatu edo konponketarako banakako kualifikazio-agiria ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak erabaki du aipatu zikloa honakoetara sartu behar dela: aipatu agiriak zuzenean eskuratzeko aukerarekin, lanbide-prestakuntzako titulazioetara.

Aipatutako lege-manuak eta, oro har, gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita,

XEDATU DUGU:

Lehenengo artikulua.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren II. eranskineko 1. eta 9. puntuei beste idazketa bat ematen zaie. Aipatu aginduaren bidez, onartu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua. Eta puntua horiek aurrerantzean honela geratuko dira:

"II.3.– Iturgintzarako banakako kualifikazio-agiria (barneko ur instalazioak).

Ondorengo kurtsoren bat edo prestakuntza-zikloren bat gainditzeari buruzko ziurtagiriak edo titulazioak:

– Erdi-mailako prestakuntza-zikloa: Beroa produzitzeko instalazioak eta klimatizazio- eta hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua.

– Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Fluidoen instalazioari, instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei buruzko proiektuak garatzea.

– Espezialitate honetarako IV. eranskinean zehaztutako iraupen eta edukidun prestakuntza-kurtsoa."

"II.9.– Hozkailu-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria.

Ondorengo kurtsoren bat edo prestakuntza-zikloaren bat gainditzeari buruzko ziurtagiriak edo titulazioak:

– Erdi-mailako prestakuntza-zikloa: Beroa produzitzeko instalazioak eta klimatizazio- eta hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua.

– Goi-mailako prestakuntza-zikloa: Fluidoen instalazioari, instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei buruzko proiektuak garatzea.

– Espezialitate honetarako IV. eranskinean zehaztutako iraupen eta edukidun prestakuntza-kurtsoa."

Bigarren artikulua.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren III. eranskina aldatzen da. Aipatu aginduaren bidez, arautu egiten da: hozkailu-instalazio eta barneko ur instalazioen espezialitateen idatz-zatiei dagokienez, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua. Eta puntua horiek aurrerantzean honela geratuko dira:

BARNEKO UR INSTALAZIOEN ESPEZIALITATEA

Kategoria	Beharrezko titulazioa	Baliokidetza

– Iturgintzako banakako 	Erdi-mailako PZ: Beroa produzitzeko 	Iturgintza (erakintza eta obrak) LH I

kualifikazio-agiria.	instalazioak eta klimatizazio- eta

	hotz-instalazioak muntatu

	eta mantentzea.

	Goi-mailako PZ: Eraikuntza-instalazioak 	Instalazioak (erakintza eta obrak)

	muntatu eta mantentzea eta prozesua.	LH II

	Goi-mailako PZ: Fluidoen instalazioari, 	Ez.

	instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei

	buruzko proiektuak garatzea.

HOZKAILU-INSTALAZIOEN ESPEZIALITATEA

Kategoria	Beharrezko titulazioa	Baliokidetza

Hozkailu-instalazioetarako 	Erdi-mailako PZ: Beroa produzitzeko 	Hotz- eta ur-instalazioak instalatu

banakako kualifikazio-agiria.	instalazioak eta klimatizazio- eta 	eta mantentzea. II MOD

	hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.

	Goi-mailako PZ: Eraikuntza-instalazioak 	Instalazioak (erakintza eta obrak)

	muntatu eta mantentzea eta prozesua.	LH II

	Goi-mailako PZ: Fluidoen instalazioari, 	Ez.

	instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei

	buruzko proiektuak garatzea.

Hozkailu-instalazioak 	Erdi-mailako PZ: Beroa produzitzeko 	Hotz- eta ur-instalazioak instalatu

kontserbatu edo 	instalazioak eta klimatizazio- eta 	 eta mantentzea. II MOD

konponketarako banakako 	hotz-instalazioak muntatu eta mantentzea.

kualifikazio-agiria.

	Goi-mailako PZ: Eraikuntza-instalazioak 	Instalazioak (erakintza

	muntatu eta mantentzea eta prozesua.	eta obrak) LH II

	Goi-mailako PZ: Fluidoen instalazioari, 	Ez.

	instalazio termikoei eta mantentze-instalazioei

	buruzko proiektuak garatzea.

Hirugarren artikulua.– "Gas instalazioetarako (A kategoria) banakako kualifikazio-agiria – 13 IV. eranskineko" "a) gutxieneko programako" puntuko "A) betekizun teknikoak" idatz-zatiaren hasieran beste paragrafo bat sartzen da.

"B kategoriako instalatzailearekiko A kategoriako instalatzaileak izan behar dituen ezagutza tekniko osagarriak, honakoak dira:"

AZKEN XEDAPENA

Indarrean jartzea.

Ebazpen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 13a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala