Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1502

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 29koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-probetan jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa iragartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez egin zen proba horietarako deia).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-probetarako deia egin zen.

Agindu horren 5.2.2 atalak aurreikusten duenez, epaimahaikideak zozketaz izendatuko dira atal horretan adierazten diren funtzionarioen artean. Dena den, oso titular gutxi dituzten espezialitateetan ezingo da zozketarik egin, eta zuzenean izendatuko dira epaimahaikideak.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea 2008ko martxoaren 14ko 09:30ean izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-probetan jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa. Zozketa Vitoria-Gasteizen egingo da, Lakua 2 eraikineko 2. aretoan (Donostia kalea 1).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 29a.

Langileria Kudeatzeko zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGUIRRE.


Azterketa dokumentala