Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
484

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 21ekoa, Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendariarena, uztailaren 11ko 367/1995 dekretuaren babesean Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko ematen diren diru-laguntzetarako deialdia finantzatzea helburu duen 2007. ekitaldiko baliabide ekonomikoen kopuru berria argitara ematekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko irailaren 24ko Aginduak. Agindu horretako xedapen gehigarriak honela dio: eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik, agindu honetako ebazpenaren bigarren puntuan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin daiteke; hain zuen ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-programa batzuk egin, eta horietan agortu gabe geratzen diren aurrekontu-bitartekoen arabera, eta bitartekoon gainean ebazpena eman baino lehen. Inguruabar hori jendaurrean azalduko da, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariak emango duen ebazpenaren bitartez.

Diru-laguntzetarako deialdi hori finantzatzeari begira, aipatutako 2007ko irailaren 24ko Aginduaren bigarren ebatziak 786.904 euroko gehieneko dotazioa ezarri zuen. Horietarik 486.904 euro 2007ko ordainketa-krediturako dira, eta 300.000 euro 2008ko konpromiso-krediturako.

Teknologiaren Berrikuntza eta Garapenerako zuzendariaren 2007ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bitartez 2007ko ordainketa-kreditua 30.000 eurotan gehitu zen. Onartutako gehieneko gastua 817.099 eurotan geldituz, horietatik 517.099 euro 2007ko ordainketa-krediturako dira, eta 300.000 euro 2008ko konpromiso-krediturako.

Ildo horretan, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzak, egin beharreko izapideak egin ondoren, honakoa erabaki du: 117.000 euro gehitzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzatara bideratutako 2007ko kreditu propioei. Beraz, laguntza-programa horretan 2007ko ekitaldian banatu beharreko laguntzen kopuru osoa 934.099 eurokoa izango da. Kopuru horretatik 300.000 euro 2008ko konpromiso-kredituetarako dira.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2. artikuluan eta 2007ko irailaren 24ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da adierazitako aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBATZI DUT:

Argitara ematea 117.000 euro gehitu zaizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzatara bideratutako dotazioari (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko irailaren 24ko Aginduaren bidez egin zen laguntzetarako deialdia). Horrenbestez, 934.099 eurokoa izango da onartutako gehieneko gastua. Horietarik 634.099 euro 2007ko ekitaldiko ordainketa-krediturako izango dira, eta 300.000 euro 2008ko konpromiso-krediturako.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 21a.

Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria,

MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.


Azterketa dokumentala