Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
474

AGINDUA, 2007ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Arteako (Bizkaia) "Arratia" Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Arteako (Bizkaia) "Arratia" Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien —musika-eskolak— sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– "Arratia" Musika Eskola Publikoari 2007-2008 ikasturtetik aurrera gitarra elektrikoa irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode-zenbakia 48010489 da, Arteako udalerriko (Bizkaia) Herriko Plazan dago (1 zk.) eta Udala da bere titularra.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1. 2. eta 3. mailakoak.

Adarra:

– Kantua: korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, fliskornioa, klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, bonbardinoa, tronpeta, tronboia, perkusioa eta biolontxeloa.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

– Bertakoak: txistua, trikitixa eta panderoa.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala