Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2008ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
469

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 8koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko aukeratze-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez onartzen da B.2) ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat, unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituena, eskatu duten eta eskaera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrenda.

2007ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko aukeratze-prozedura.

Aipatutako deialdiak 4. oinarriaren 1. atalean xedatutakoaren arabera, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emango du ebazpena, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen dela adierazteko, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.

Halaber, 6.2.1.4.3. oinarrian xedatzen denez, B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txosten bat eskatu duten eta eskaera onartu zaien izangaien behin-behineko zerrenda, baita baldintzak bete ez izanagatik aukera hori onartu ez zaienena ere, emango da aukeratze-prozesuan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpenean argitara. Txostenaren aukera onartu ez zaien izangaiek derrigorrean egin beharko dute probaren B.2) ariketa.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko aukeratze-prozeduran parte hartzeko onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda. Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazi beharko da.

2. artikulua.– Onartzea B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko Hezkuntza Administrazioaren txosten bat eskatu duten eta eskaera onartu edo atzera bota zaien parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda. Txostenaren aukera onartu ez zaien parte-hartzaileek probaren B.2) ariketa egin beharko dute.

Zerrenda horiek Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Internet-en helbideetan agertzen dira: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net .

3. artikulua.– B.2) ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat eskatzeko aukera behin-behingoz onartzea 6.2.1.4.2. atalean adierazten diren baldintzak ez aldatzearen menpe dago.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aukeratze-prozesuan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurka, baita txostenaren aukera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrendaren aurka ere. Epea 10 lanegunekoa izango da, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 8a.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala