Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Eusko Legebiltzarra
7315

ERABAKIA, 2007ko abenduaren 21ekoa, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurarena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide bat izendatzen duena.

Nik, Carmelo Barrio Barojak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkari naizen honek,

ZIURTATZEN DUT:

Eusko Legebiltzarrak, bi mila eta zazpiko abenduaren hogeita batean egindako osoko bilkuran, Tribunal Vasco de Cuentas Públicas / Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide hautatu duela Eusebio Melero Beaskoetxea jauna, Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legeak 15. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

Eta horrela jasota geratzeko, eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ziurtagiri hau egiten dut Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta zazpiko abenduaren hogeita batean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 21a.

Mahaiko lehen idazkaria,

CARMELO BARRIO BAROJA.

Ontzat emana,

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
IZASKUN BILBAO BARANDICA.

Azterketa dokumentala